Ikasturte honetan Zeraingo eskolan hasi diren haurrei laguntza eman die bertako Udalak
Ikasturte honetan herri eskolan hasi diren hiru ikasleei, Ekain Ansoreaga mutiloarrari, eta Nora Iztueta eta Harriet Apaolaza zeraindarrei 600 euroko diru laguntza eman die Zeraingo Udalak. Zeraindarrek haurrak herritartu eta herria bizirik mantentz...
Ikasturte honetan herri eskolan hasi diren hiru ikasleei, Ekain Ansoreaga mutiloarrari, eta Nora Iztueta eta Harriet Apaolaza zeraindarrei 600 euroko diru laguntza eman die Zeraingo Udalak.
Zeraindarrek haurrak herritartu eta herria bizirik mantentzeko, garrantzia handia ematen dio eskolari. Horregatik, erabaki zuen Udalak lehenengo aldiz bertako herri eskolan matrikulatzen diren haurrei laguntza ematea. Hilaren 4an jaso zuten haur horien gurasoek aipatutako laguntza Zeraingo alkatearen eskutik.
Matrikulazioa
Bestalde esan, datorren ikasturtean ikastetxean hasteko matrikulazio epea irekita dagoela otsailaren 11ra bitartean.