Senpere merkatalgunerako bidegorrian ez dituzte oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak bereiziko
Beasaingo Zaldizurreta biribilgunetik hasi eta Senpe merkatalgunera arteko zatian ez dituzte oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak bereiziko. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proiektuan oinezkoen bidea eta bizikletentzakoa bi altuera ezberdineta...
Beasaingo Zaldizurreta biribilgunetik hasi eta Senpe merkatalgunera arteko zatian ez dituzte oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak bereiziko. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proiektuan oinezkoen bidea eta bizikletentzakoa bi altuera ezberdinetan egitea zegoen aurreikusita. Zati horretan dagoen zubiaren azpian ordea, ez dago nahikoa altuera eta Beasaingo Udalak aukera hori alde batera uzteko proposamena egin du. Foru Aldundiak onartu egin du eskera eta proiektu berrian bi bideak errepidearen altueran egitea jasotzen da.
Beasaingo Udaletik zehaztu dutenez bide bakoitzak bi metro eskaseko altuera izango luke eta horrek sabaia jotzeko sentsazioa eragin dezake erabiltzaileengan. Proiektu berrian zehazten denez bidegorriak zati horretan hiru metro eta erdiko zabalera izango du. Eskuineko espaloia kendu egingo dute eta errepidea estutu bidegorria egin ahal izateko.
Lanak abenduaren hasieran hasi ziren Zaldizurretako biribilgunearen inguruan eta apirilerako amaituta egotea dago aurreikusita. Bitartean, Beasaindik Lazkaora joateko noranzkoak itxita jarraituko du. Lazkaora joateko N-1 errepidera irtetzea beharrezkoa izango da aurrerantzean ere.