Ampo Ordiziak igandean jokatuko du Cajasolen aurka
Iazko abenduaren 5ean jokatu ez zen partida jokatuko dute igandean Altamiran (12:00) Ampo Ordiziak eta Cajasol Ciencias Sevilla taldeak. Zubia izan zen orduan, eta Espainiako aire kontrolatzaileek bat-bateko greba egin zutenez, espainiarrak ez ziren partidara azaldu, eta federazioak lehia atzeratzea baino beste erremediorik ez zuen izan. Behetik gora datorrean taldea da Cajasol, sasoi puntu onean dago, eta Ampo Ordiziak badaki lan asko egin beharko duela lehia aurrera ateratzeko. Espainiarrek urte hasiera bikaina izan dute. Bizkaia Gernikari irabazi egin zioten, eta La Vila liderraren aurka bigarren zati bikaina jokatu zuten. Mutil handiak dituen taldea da Cajasol, aurrealde sendokoa, eta hiru laurdeneko lerroa ere ustekabea eman dezakeen horietakoa da. Ampo Ordiziak, berriz, betiko joko bizi, ausart eta langilea egin beharko du Altamiran galdu gabe jarraitzekotan. Matias Tudela –Espainiako selekzioarekin Georgian da– eta Phil Huxford –min hartuta dago– izango dira ordiziarren baja nabarmenenak. Axio Araña entrenatzaileak, hala ere, konfiantza osoa du jokalariengan: “Partida jarri genuenean bagenekien Tudela seguruenik ez genuela izango. Ez dago aitzakiarik. Mutilak oso motibatuta daude, badakigu zer dugun jokoan”. Harmaila gehiago Altamiran Aspaldiko partidetan leporaino bete da Altamira, eta ikusita igandeko partidak duen garrantzia eta baita La Vilaren aurkakoak ere –martxoaren 6an da–, harmaila gehiago jartzekotan da Ordiziako Udala. Doan [...]
Iazko abenduaren 5ean jokatu ez zen partida jokatuko dute igandean Altamiran (12:00) Ampo Ordiziak eta Cajasol Ciencias Sevilla taldeak. Zubia izan zen orduan, eta Espainiako aire kontrolatzaileek bat-bateko greba egin zutenez, espainiarrak ez ziren partidara azaldu, eta federazioak lehia atzeratzea baino beste erremediorik ez zuen izan. Behetik gora datorrean taldea da Cajasol, sasoi puntu onean dago, eta Ampo Ordiziak badaki lan asko egin beharko duela lehia aurrera ateratzeko.
Espainiarrek urte hasiera bikaina izan dute. Bizkaia Gernikari irabazi egin zioten, eta La Vila liderraren aurka bigarren zati bikaina jokatu zuten. Mutil handiak dituen taldea da Cajasol, aurrealde sendokoa, eta hiru laurdeneko lerroa ere ustekabea eman dezakeen horietakoa da.
Ampo Ordiziak, berriz, betiko joko bizi, ausart eta langilea egin beharko du Altamiran galdu gabe jarraitzekotan. Matias Tudela –Espainiako selekzioarekin Georgian da– eta Phil Huxford –min hartuta dago– izango dira ordiziarren baja nabarmenenak. Axio Araña entrenatzaileak, hala ere, konfiantza osoa du jokalariengan: “Partida jarri genuenean bagenekien Tudela seguruenik ez genuela izango. Ez dago aitzakiarik. Mutilak oso motibatuta daude, badakigu zer dugun jokoan”.
Harmaila gehiago Altamiran
Aspaldiko partidetan leporaino bete da Altamira, eta ikusita igandeko partidak duen garrantzia eta baita La Vilaren aurkakoak ere –martxoaren 6an da–, harmaila gehiago jartzekotan da Ordiziako Udala. Doan sartzen diren umeak ezingo dira bertan eseri, baina bai gurasoekin sartzen direnak.