Beasaindar guztien artetik sortutako 541 bizilaguneko lagina kontuan hartuz egin duten inkestaren arabera bizitzeko herri ona da Beasain eta herritarrek zero eta hamar artean 7,35eko nota jarri diote herriari. Kudeatuz programaren barruan Gizaker enpresak egin duen ikerketaren arabera herri erdigunea oinezkoentzako egokitzea eta hirigintza alorrean egin diren berrikuntzak dira azken urteetan herrian egin diren ekintza positiboenak. Hala, herriak izan duen garapena positiboa izan da inkestan parte hartu duten %82,2 beasaindarrentzako. Zer hobetua ere badago ordea Beasainen, eta herriko arazo nagusiak aparkaleku falta, trafikoa, langabezia eta etxebizitzen salneurria dira. Inkestatuen %25,5ak uste du aparkaleku falta dela gaur egun Beasainen dagoen arazo nagusia eta %25,1ek trafikoa. Segurtasuna eta euskara dira hobetu beharreko beste bi gai. Gizaker enpresak 541 beasaindarrei egin die telefono bidez galdeketa eta 6000 inkesta ere banatu dituzte bizilagunen artean. 327 herritarrek erantzun dute etxera bidalitako galdesorta. Aparkalekuan arazoa ere aztertu dute Kudeatuz programaren barruan Beasainen aparkalekuen inguruan dagoen arazoa ere aztertu du Beasaingo Udalak. Prospektiker enpresak landu du gaia herritarrek eta kolektibo ezberdinetako kideek osatutako lan taldeen bidez. Urtarrilaren hasieran kaleratu zituen Prospektiker enpresak lan talde horiek egindako bileretan proposatutako aldaketak. GOIERRIKO HITZAk hala eman zuen jakitera orduan albiste baten bidez. Gizaker eta Prospektiker enpresek egindako lanen emaitzak biltzen [...]
Iazko abenduaren 5ean jokatu ez zen partida jokatuko dute igandean Altamiran (12:00) Ampo Ordiziak eta Cajasol Ciencias Sevilla taldeak. Zubia izan zen orduan, eta Espainiako aire kontrolatzaileek bat-bateko greba egin zutenez, espainiarrak ez ziren partidara azaldu, eta federazioak lehia atzeratzea baino beste erremediorik ez zuen izan. Behetik gora datorrean taldea da Cajasol, sasoi puntu onean dago, eta Ampo Ordiziak badaki lan asko egin beharko duela lehia aurrera ateratzeko. Espainiarrek urte hasiera bikaina izan dute. Bizkaia Gernikari irabazi egin zioten, eta La Vila liderraren aurka bigarren zati bikaina jokatu zuten. Mutil handiak dituen taldea da Cajasol, aurrealde sendokoa, eta hiru laurdeneko lerroa ere ustekabea eman dezakeen horietakoa da. Ampo Ordiziak, berriz, betiko joko bizi, ausart eta langilea egin beharko du Altamiran galdu gabe jarraitzekotan. Matias Tudela –Espainiako selekzioarekin Georgian da– eta Phil Huxford –min hartuta dago– izango dira ordiziarren baja nabarmenenak. Axio Araña entrenatzaileak, hala ere, konfiantza osoa du jokalariengan: “Partida jarri genuenean bagenekien Tudela seguruenik ez genuela izango. Ez dago aitzakiarik. Mutilak oso motibatuta daude, badakigu zer dugun jokoan”. Harmaila gehiago Altamiran Aspaldiko partidetan leporaino bete da Altamira, eta ikusita igandeko partidak duen garrantzia eta baita La Vilaren aurkakoak ere –martxoaren 6an da–, harmaila gehiago jartzekotan da Ordiziako Udala. Doan [...]
EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleaku igandean, otsailak 13, Lazkaon jakinaraziko ditu maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako eskualdeko herrietako zerrendaburuen izenak. Goierri osoko alkategaien aurkezpena egingo dute, Legazpitik Legorretara bitarte. Han i...
Legazpiko Izadi-Zaleak mendi elkarteak irteera egingo du igandean, hilak 13. GR93 Errioxako mendizerretatik doan bidearen bosgarren etapa egingo dute, Enciso eta Cornago artean. Honez gain, datorren otsailaren 26an eta 27an eskiatzera joango dira Astun...
Goizean izotza beheko zokoetan, goraxeago, hego haizea. Oraindik konfiantza handiegirik hartu ezin bada ere, eguraldiak bultzatuta, patata ereiten hastekotan dira batzuk. «Kosta aldean saltzen hasi gara, hemen oraindik garaiz da, kapritxoz gutxi batzuk erein daitezke baino urteko patata ez da pentsatu ere» aitortzen zuen hazitako patata kiloka saldu ohi duen Jabier Lacalle Aguraindarrak. Oraindik produktuen aukera urrituz joango da astez aste, lehen baba eta ilarrak hasi artean. Esate baterako, Idiazabalgo Amaia Alkortaren postuko eskaintza kendu beharrean gaude: sagar mota ezberdin ugari (etxekoa, errege sagarra, red star, jubile…) eta irasagarrak. Honek fruta denboraldia egin ohi du Ordizian eta atzokoa zuen azkena hurrengo uda bitartean (iaz abuztuaren 4an hasi zen etortzen). Errezila aspaldi bukatu zitzaion, baina ferian aukera dago oraindik. Hauez gain kiwiak, intxaurrak eta hurrak osatzen dute hemengo fruta eta fruitu lehorren eskaintza. Ardi gazta berriaren irrikiz «Urtea hasi orduko jendea galdezka hasten da, estimazio handia du gazta berriak» diote saltzaileek. Egin eta bi hilabete ontzen egon ondoren saldu daiteke ardi gazta hau, esne gordinez egina baita. Jadanik aukeran da. Gogora ekar dezagun gazta eskaintza zertan den. Ardi gazta da gehien saltzen dena, zaharra nahiz berria. Behi esnez egindakoak ez du garai jakinik, urte guztian zehar esnea badelako eta pasteurizatutako esnez [...]
Gaur eta bihar izango da oraindik izena emateko aukera. Irteera goizekoa bakarrik izango da, 7:30ean irten eta bazkaltzeko ordurako bueltan izatea...
Ordiziako Barrena parkean dagoen Hizkuntz Eskola Ofizialak bihar zabalduko du 2010-2011 ikasturterako matrikulazio librea egiteko epea. Matrikulazio hori ez da ikasturte osoko kurtso batean parte hartzeko, baizik eta eskoletara joan gabe titulua lortu ...
Mus txapelketa azkarren garaiari larunbatean emango diote hasiera Ordiziako Argi Berri elkartean. Buztuntza auzoko elkarteak 34. aldiz antolatu du txapelketa, eta urtero bezala, parte hartzaile asko biltzea espero dute –iaz 135 bikote elkartu ziren–. Txapelketa 16:30ean hasiko bada ere, 16:15erako eman behar dute izena muslari bikoteek, 40 euro ordainduz. Aparkalekua jarriko dute antolatzaileek. Argi Berriko txapelketan lau erregera jokatzen da, eta sei hamarrekoko hiru ustelera. Sor daitekeen edozein arazoren aurrean, epaileen erabakitakoa bete beharko dute muslariek. Sari bikainak aurten ere Sari mardulak daude jokoan. Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarrenek 800 euro; hirugarrenek 400 eta laugarrenek 200. Bosgarren eta seigarrenek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte, eta zazpigarren eta zortzigarrenek launa afari. Horrez gain, herriko lehen bikoteak bi txuleta irabaziko ditu, elkarteko lehen bikote bi txuleta eta bi botila ardo, eta emakumeen lehen bikoteak ere saria izango du.
Lazkaoko udaletxean erreteila berritzen hasi dira gaur. Atzo hesitu zuten ingurua. Teilak lehenago kiroldegiko igerilekuaren teilatuan zeudenak aprobetxatuko dituzte, duela hamar-bat urte jarritakoak. Igerileku gainean bi solairu eraikitzen ari dira, e...
Erretako Fideletxeko bizilagunen alde saridunik atera ezinik dabilen errifan 0584 zenbakia da azkena atera dena. ONCEren igandeko kupoi sarituko azkeneko lau zifrak dira horiek, eta txartel horren jabeak jasoko du Lazkaoko saskia.
Lazkaoko ludotekan jolas eta joko kooperatiboen tailerra burutuko dute bihar, ostirala. 17:00etan hasiko da, 4 urtetik 12ra bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Doan da, baina tokiak kontatuak dira. Eskae...
Euskal Herriko III. Mus Txapelketarako baliagarria izango den saioa egingo dute bihar, ostirala, Altzagan. Herriko kanporaketa izango da, eta sailkatutako bikoteak Gipuzkoako jokora pasatuko dira. Bihar 21:30ean hasiko dira musean, Artea elkartean. Ize...
Irriargi elkarteak antolatuta, haurren pisoihal berrerabilgarriei buruz hitzaldia eta tailerra egingo dituzte etzi, larunbata, Lazkaon. Alazne Sotok emango ditu azalpenak, 10:30ean hasita, kultur etxeko erakusketa aretoan. Oihalezko pardelak berrerabil...
Goierriko bola txapelketaren 23. ekitaldia etzi, larunbata, hasiko da Legazpiko Danantzako bolatokian. Zazpi jardunaldi izango ditu denera, beti larunbatetan. Izena emateko ordutegia goiz eta arratsalde irekiko dute, ordu bana. Jardunaldiak honako herrietan jokatuko dira: Legazpin etzi, eta ondoren segidan Mutiloan, Zerainen, Idiazabalen, Seguran, Olaberrian eta Gabirian. Bukaeran festatxoa egingo dute parte hartutako bolariek apirilaren 2an, Gabirian afaria eginda. Lehiaketa zazpi herrietako batean bukatu ohi da urtero, txandan. 2012an Mutiloan amaituko da. Txapelketako jardunaldien artean tartea egingo dute zapatu batean. Olaberrian martxoaren 5erako tiraldi berezia iragarri dute, Joxe Kerejeta bolari zenaren oroimenez urtero antolatzen dutena. Omenaldi-saio horretako emaitzak ez dituzte zenbatuko azken sailkapenerako. Goierriko bola txapelketan edozein bolarik parte har lezake, ez dago zertan goierritarra izan beharrik. «Goierritarrak eta behetarrak biltzen gara, denera 30-32 bat larunbatero», argitu du Xepeiño Agirre bolari segurarrak. Antolatzen zazpi herrietako bolari elkarteak ibili dira. Afariaz gain, sari ugari jarri dituzte aurten ere bukaerarako. Tiraldiak izaten diren herri bakoitzak 60na euro eta trofeo bana jarriko du, finaleko herriak –aurten Gabiria– 150 euro, txapela eta garaikurra. Denera 600 eurotik gora banatuko dituzte saritan. Saio bakoitzerako izen-emate sarrera 5 euro ordaindu behar da; Legazpiko lehenbizikoan 10 euro jarri behar du lehiaketa osoan aritu nahi duenak, eguneko sarrerako 5 euro [...]
Ainara Gorostizuren EtorkiZUnak proiektua saritu dute Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Tene sarietan, sariaren arduradunek Donostian gaur jakinarazi dutenez. Mikel Markezek eta Pako Aristik elkarrekin aurkezturiko Benito, plazer bat izan duk egitasmoa da beste saria jaso duena. 2010eko deialdian aurkeztutako “lanen kalitatea” aintzat hartuta, Tene saria bitan banatzea erabaki du bekako epaimahaiak (Lorea Agirre beasaindar, Elixabete Garmendia ormaiztegiar eta Alberto Barandiaran altsasuar kazetariek osatua). Debako Udalak, berriz, epaimahaiaren eskaria aintzat hartuta, bikoiztu egin du sariaren diru kopurua: 6.000 euro irabazle bakoitzarentzat. Gorostizuk EtorkiZUnak egitasmoarekin immigrazioaren errealitatea etorkinen euren ikuspegitik kontatu nahi du. Markezek eta Aristik, berriz, Benito Lertxundi kantariarekin urteetan egindako bazkari eta bazkalosteko solasetan oinarrituta prestatu dute proiektua. Haren testigantza eta gogoetak modu literario batean jaso nahi dituzte. Egileek urtebete izango dute proiektuak liburu gauzatzeko, eta 2012an kaleratuko ditu Elkar argitaletxeak. Gorostizu (Ataun, 1981) Euskal Filologian lizentziaduna da, eta euskal prentsa idatzian ibilia: Euskaldunon Egunkaria-n aurrena, eta gaur egun Berria-n. ZuZeu albistari digitaleko kolaboratzailea da. Liburu bat ere badu, Nerea Eliasekin batera: Eta gerra etorri zen. 36ko gerraren eragina Ataungo eguneroko bizimoduan (2008), Gerriko ikerketa saria eskuratu zuena. Aristi (Urrestilla, Azpeitia, 1963) idazle, kazetari eta gidoigilea da, liburu eta erreportaje askoren egilea. Markez (Errenteria, 1971) kantari gisa da batez ere [...]
Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak hamar urte bete zituen iaz. Urtemuga dagoeneko pasatu bada ere, apirilean Bertso Eskolen Eguna ospatuko dute Legazpin. Horrez gain, otsailean bi saio egingo dituzte; bihar eta hilareb 26an. Taldea sortu zenetik lanean dabiltza Asier Iriondo, Nerea Elustondo eta Julen Agirreburualde. Iriondo eta Elustondo irakasle moduan hasi ziren eta Agirreburualde berriz, ikasle gisa. Egun, bera ere irakaslea da. Bertso eskolaren sorrera aztertzeko denboran atzera egiten dute, 60. hamarkadara. Brinkolan jartzen dute abiapuntua. «60. hamarkadan txapelketa batzuk antolatu zituzten, eta hor bazen bertsolari belaunaldi bat, Iñaki Azarola kasu». Hauek Brinkolan kantatzeko ohitura zuten. «Brinkolako eskola esaten zioten» jarraitu du Elustondok. Gerora, Iriondok dioenez, «guk 15-16 urte genituela, bertso eskola batzuk jaso genituen Azarolaren eskutik, 4 bat hilabetez». Hala ere, egungo bertso eskolaren oinarria Haztegi ikastolan jartzen dute, Joxe Olabide irakasleak abiarazitako bertso eskoletan. Iriondo eta Asier Otamendi ere aritu ziren han irakasle gisa, eta geroago baita Elustondo bera ere. Handik bost urtera helduen bertso eskola sortu zuten, «herrian egarri bat somatzen genuelako» dio Iriondok. 15 lagun ingururekin hasi zuen bidea bertso eskolak, eta Bertso Olariak izena ere eman zioten, «Aitor Irastortzak asmatu zuena». Helduekin hasi zuten bidea, baina gutxira gazteagoak ere batu ziren eskolara. Ikastolan egiten zirela, [...]