Goierriko bola txapelketako lehenbiziko jardunaldia etzi jokatuko da Legazpin
Goierriko bola txapelketaren 23. ekitaldia etzi, larunbata, hasiko da Legazpiko Danantzako bolatokian. Zazpi jardunaldi izango ditu denera, beti larunbatetan. Izena emateko ordutegia goiz eta arratsalde irekiko dute, ordu bana. Jardunaldiak honako herrietan jokatuko dira: Legazpin etzi, eta ondoren segidan Mutiloan, Zerainen, Idiazabalen, Seguran, Olaberrian eta Gabirian. Bukaeran festatxoa egingo dute parte hartutako bolariek apirilaren 2an, Gabirian afaria eginda. Lehiaketa zazpi herrietako batean bukatu ohi da urtero, txandan. 2012an Mutiloan amaituko da. Txapelketako jardunaldien artean tartea egingo dute zapatu batean. Olaberrian martxoaren 5erako tiraldi berezia iragarri dute, Joxe Kerejeta bolari zenaren oroimenez urtero antolatzen dutena. Omenaldi-saio horretako emaitzak ez dituzte zenbatuko azken sailkapenerako. Goierriko bola txapelketan edozein bolarik parte har lezake, ez dago zertan goierritarra izan beharrik. «Goierritarrak eta behetarrak biltzen gara, denera 30-32 bat larunbatero», argitu du Xepeiño Agirre bolari segurarrak. Antolatzen zazpi herrietako bolari elkarteak ibili dira. Afariaz gain, sari ugari jarri dituzte aurten ere bukaerarako. Tiraldiak izaten diren herri bakoitzak 60na euro eta trofeo bana jarriko du, finaleko herriak –aurten Gabiria– 150 euro, txapela eta garaikurra. Denera 600 eurotik gora banatuko dituzte saritan. Saio bakoitzerako izen-emate sarrera 5 euro ordaindu behar da; Legazpiko lehenbizikoan 10 euro jarri behar du lehiaketa osoan aritu nahi duenak, eguneko sarrerako 5 euro [...]
Goierriko bola txapelketaren 23. ekitaldia etzi, larunbata, hasiko da Legazpiko Danantzako bolatokian. Zazpi jardunaldi izango ditu denera, beti larunbatetan. Izena emateko ordutegia goiz eta arratsalde irekiko dute, ordu bana.
Jardunaldiak honako herrietan jokatuko dira: Legazpin etzi, eta ondoren segidan Mutiloan, Zerainen, Idiazabalen, Seguran, Olaberrian eta Gabirian. Bukaeran festatxoa egingo dute parte hartutako bolariek apirilaren 2an, Gabirian afaria eginda. Lehiaketa zazpi herrietako batean bukatu ohi da urtero, txandan. 2012an Mutiloan amaituko da.
Txapelketako jardunaldien artean tartea egingo dute zapatu batean. Olaberrian martxoaren 5erako tiraldi berezia iragarri dute, Joxe Kerejeta bolari zenaren oroimenez urtero antolatzen dutena. Omenaldi-saio horretako emaitzak ez dituzte zenbatuko azken sailkapenerako.
Goierriko bola txapelketan edozein bolarik parte har lezake, ez dago zertan goierritarra izan beharrik. «Goierritarrak eta behetarrak biltzen gara, denera 30-32 bat larunbatero», argitu du Xepeiño Agirre bolari segurarrak.
Antolatzen zazpi herrietako bolari elkarteak ibili dira. Afariaz gain, sari ugari jarri dituzte aurten ere bukaerarako. Tiraldiak izaten diren herri bakoitzak 60na euro eta trofeo bana jarriko du, finaleko herriak –aurten Gabiria– 150 euro, txapela eta garaikurra. Denera 600 eurotik gora banatuko dituzte saritan.
Saio bakoitzerako izen-emate sarrera 5 euro ordaindu behar da; Legazpiko lehenbizikoan 10 euro jarri behar du lehiaketa osoan aritu nahi duenak, eguneko sarrerako 5 euro eta beste 5 sarietarako.
Asteburuan Legazpin bolate bakarra ez da larunbatekoa izango. Igandean Gipuzkoa mailako Bikotekako Txapelketaren laugarren eta azken tiraldia ere Danantzako bolatokian jokatuko da. 28 bikote ari dira.
Hauxe da Goierriko 23. Bola Txapelketaren egutegia:
- Otsailak 12, etzi. Legazpi.
- Otsailak 19. Mutiloa.
- Otsailak 26. Zerain.
- Martxoak 12. Idiazabal.
- Martxoak 19. Segura.
- Martxoak 26. Olaberria.
- Apirilak 2, bukaera. Gabiria.
Izena emateko ordutegia: 10:30-11:30 eta 16:30-17:30.
Sarrera: 5 euro saioko. Txapelketan aritu nahi dutenek lehen saioan 10 euro jarri behar dute.