Larunbatean jokatuko da Argi Berri elkartearen 34. mus txapelketa
Mus txapelketa azkarren garaiari larunbatean emango diote hasiera Ordiziako Argi Berri elkartean. Buztuntza auzoko elkarteak 34. aldiz antolatu du txapelketa, eta urtero bezala, parte hartzaile asko biltzea espero dute –iaz 135 bikote elkartu ziren–. Txapelketa 16:30ean hasiko bada ere, 16:15erako eman behar dute izena muslari bikoteek, 40 euro ordainduz. Aparkalekua jarriko dute antolatzaileek. Argi Berriko txapelketan lau erregera jokatzen da, eta sei hamarrekoko hiru ustelera. Sor daitekeen edozein arazoren aurrean, epaileen erabakitakoa bete beharko dute muslariek. Sari bikainak aurten ere Sari mardulak daude jokoan. Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarrenek 800 euro; hirugarrenek 400 eta laugarrenek 200. Bosgarren eta seigarrenek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte, eta zazpigarren eta zortzigarrenek launa afari. Horrez gain, herriko lehen bikoteak bi txuleta irabaziko ditu, elkarteko lehen bikote bi txuleta eta bi botila ardo, eta emakumeen lehen bikoteak ere saria izango du.
Mus txapelketa azkarren garaiari larunbatean emango diote hasiera Ordiziako Argi Berri elkartean. Buztuntza auzoko elkarteak 34. aldiz antolatu du txapelketa, eta urtero bezala, parte hartzaile asko biltzea espero dute –iaz 135 bikote elkartu ziren–. Txapelketa 16:30ean hasiko bada ere, 16:15erako eman behar dute izena muslari bikoteek, 40 euro ordainduz. Aparkalekua jarriko dute antolatzaileek.
Argi Berriko txapelketan lau erregera jokatzen da, eta sei hamarrekoko hiru ustelera. Sor daitekeen edozein arazoren aurrean, epaileen erabakitakoa bete beharko dute muslariek.
Sari bikainak aurten ere
Sari mardulak daude jokoan. Irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarrenek 800 euro; hirugarrenek 400 eta laugarrenek 200. Bosgarren eta seigarrenek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte, eta zazpigarren eta zortzigarrenek launa afari. Horrez gain, herriko lehen bikoteak bi txuleta irabaziko ditu, elkarteko lehen bikote bi txuleta eta bi botila ardo, eta emakumeen lehen bikoteak ere saria izango du.