Otsaileko eguzkia, txoro eguzkia
Goizean izotza beheko zokoetan, goraxeago, hego haizea. Oraindik konfiantza handiegirik hartu ezin bada ere, eguraldiak bultzatuta, patata ereiten hastekotan dira batzuk. «Kosta aldean saltzen hasi gara, hemen oraindik garaiz da, kapritxoz gutxi batzuk erein daitezke baino urteko patata ez da pentsatu ere» aitortzen zuen hazitako patata kiloka saldu ohi duen Jabier Lacalle Aguraindarrak. Oraindik produktuen aukera urrituz joango da astez aste, lehen baba eta ilarrak hasi artean. Esate baterako, Idiazabalgo Amaia Alkortaren postuko eskaintza kendu beharrean gaude: sagar mota ezberdin ugari (etxekoa, errege sagarra, red star, jubile…) eta irasagarrak. Honek fruta denboraldia egin ohi du Ordizian eta atzokoa zuen azkena hurrengo uda bitartean (iaz abuztuaren 4an hasi zen etortzen). Errezila aspaldi bukatu zitzaion, baina ferian aukera dago oraindik. Hauez gain kiwiak, intxaurrak eta hurrak osatzen dute hemengo fruta eta fruitu lehorren eskaintza. Ardi gazta berriaren irrikiz «Urtea hasi orduko jendea galdezka hasten da, estimazio handia du gazta berriak» diote saltzaileek. Egin eta bi hilabete ontzen egon ondoren saldu daiteke ardi gazta hau, esne gordinez egina baita. Jadanik aukeran da. Gogora ekar dezagun gazta eskaintza zertan den. Ardi gazta da gehien saltzen dena, zaharra nahiz berria. Behi esnez egindakoak ez du garai jakinik, urte guztian zehar esnea badelako eta pasteurizatutako esnez [...]
Goizean izotza beheko zokoetan, goraxeago, hego haizea. Oraindik konfiantza handiegirik hartu ezin bada ere, eguraldiak bultzatuta, patata ereiten hastekotan dira batzuk. «Kosta aldean saltzen hasi gara, hemen oraindik garaiz da, kapritxoz gutxi batzuk erein daitezke baino urteko patata ez da pentsatu ere» aitortzen zuen hazitako patata kiloka saldu ohi duen Jabier Lacalle Aguraindarrak.
Oraindik produktuen aukera urrituz joango da astez aste, lehen baba eta ilarrak hasi artean. Esate baterako, Idiazabalgo Amaia Alkortaren postuko eskaintza kendu beharrean gaude: sagar mota ezberdin ugari (etxekoa, errege sagarra, red star, jubile…) eta irasagarrak. Honek fruta denboraldia egin ohi du Ordizian eta atzokoa zuen azkena hurrengo uda bitartean (iaz abuztuaren 4an hasi zen etortzen). Errezila aspaldi bukatu zitzaion, baina ferian aukera dago oraindik. Hauez gain kiwiak, intxaurrak eta hurrak osatzen dute hemengo fruta eta fruitu lehorren eskaintza.
Ardi gazta berriaren irrikiz
«Urtea hasi orduko jendea galdezka hasten da, estimazio handia du gazta berriak» diote saltzaileek. Egin eta bi hilabete ontzen egon ondoren saldu daiteke ardi gazta hau, esne gordinez egina baita. Jadanik aukeran da.
Gogora ekar dezagun gazta eskaintza zertan den. Ardi gazta da gehien saltzen dena, zaharra nahiz berria. Behi esnez egindakoak ez du garai jakinik, urte guztian zehar esnea badelako eta pasteurizatutako esnez egiten delako. Nahastua delakoan ardi eta behi esnea erabili ohi da. Eta ahuntz gaztari dagokionez, hemengoa, Aldaba zaharren egina, martxotik aurrera Xalba Kuadradok izango du salgai. Hau ere pasteurizatutako esnez egiten da. Noiznahi kanpoko ahuntz gazta eros daiteke, esaterako Cameros (Espainia) mendi katean ibili ohi diren ahuntz esnearekin egina, 13 eta 16 euro artean dago salgai Lasaren postuan. Gainerako prezioak zerrendan ikusgai dira.