Zazpiko nota jarri diote beasaindarrek herriari
Beasaindar guztien artetik sortutako 541 bizilaguneko lagina kontuan hartuz egin duten inkestaren arabera bizitzeko herri ona da Beasain eta herritarrek zero eta hamar artean 7,35eko nota jarri diote herriari. Kudeatuz programaren barruan Gizaker enpresak egin duen ikerketaren arabera herri erdigunea oinezkoentzako egokitzea eta hirigintza alorrean egin diren berrikuntzak dira azken urteetan herrian egin diren ekintza positiboenak. Hala, herriak izan duen garapena positiboa izan da inkestan parte hartu duten %82,2 beasaindarrentzako. Zer hobetua ere badago ordea Beasainen, eta herriko arazo nagusiak aparkaleku falta, trafikoa, langabezia eta etxebizitzen salneurria dira. Inkestatuen %25,5ak uste du aparkaleku falta dela gaur egun Beasainen dagoen arazo nagusia eta %25,1ek trafikoa. Segurtasuna eta euskara dira hobetu beharreko beste bi gai. Gizaker enpresak 541 beasaindarrei egin die telefono bidez galdeketa eta 6000 inkesta ere banatu dituzte bizilagunen artean. 327 herritarrek erantzun dute etxera bidalitako galdesorta. Aparkalekuan arazoa ere aztertu dute Kudeatuz programaren barruan Beasainen aparkalekuen inguruan dagoen arazoa ere aztertu du Beasaingo Udalak. Prospektiker enpresak landu du gaia herritarrek eta kolektibo ezberdinetako kideek osatutako lan taldeen bidez. Urtarrilaren hasieran kaleratu zituen Prospektiker enpresak lan talde horiek egindako bileretan proposatutako aldaketak. GOIERRIKO HITZAk hala eman zuen jakitera orduan albiste baten bidez. Gizaker eta Prospektiker enpresek egindako lanen emaitzak biltzen [...]
Beasaindar guztien artetik sortutako 541 bizilaguneko lagina kontuan hartuz egin duten inkestaren arabera bizitzeko herri ona da Beasain eta herritarrek zero eta hamar artean 7,35eko nota jarri diote herriari. Kudeatuz programaren barruan Gizaker enpresak egin duen ikerketaren arabera herri erdigunea oinezkoentzako egokitzea eta hirigintza alorrean egin diren berrikuntzak dira azken urteetan herrian egin diren ekintza positiboenak. Hala, herriak izan duen garapena positiboa izan da inkestan parte hartu duten %82,2 beasaindarrentzako.
Zer hobetua ere badago ordea Beasainen, eta herriko arazo nagusiak aparkaleku falta, trafikoa, langabezia eta etxebizitzen salneurria dira. Inkestatuen %25,5ak uste du aparkaleku falta dela gaur egun Beasainen dagoen arazo nagusia eta %25,1ek trafikoa. Segurtasuna eta euskara dira hobetu beharreko beste bi gai.
Gizaker enpresak 541 beasaindarrei egin die telefono bidez galdeketa eta 6000 inkesta ere banatu dituzte bizilagunen artean. 327 herritarrek erantzun dute etxera bidalitako galdesorta.
Aparkalekuan arazoa ere aztertu dute
Kudeatuz programaren barruan Beasainen aparkalekuen inguruan dagoen arazoa ere aztertu du Beasaingo Udalak. Prospektiker enpresak landu du gaia herritarrek eta kolektibo ezberdinetako kideek osatutako lan taldeen bidez. Urtarrilaren hasieran kaleratu zituen Prospektiker enpresak lan talde horiek egindako bileretan proposatutako aldaketak. GOIERRIKO HITZAk hala eman zuen jakitera orduan albiste baten bidez.
Gizaker eta Prospektiker enpresek egindako lanen emaitzak biltzen dituen txostenak Besaingo Udalaren webgunean daude nahi duenak irakurri ditzan.