Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte
Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte Usurbe antzokian. Bost mailatan (A, B, D, E eta F) banatu dute lehiaketa, eta maila bakoitzean hitz lauz, olerkian eta bertso idatzietan egindako lanak saritu dituzte, guztira 44 lan: 12 bertsotan, bi olerkian eta 30 idazlan lehiaketan. Guztira aurten 168 idazleren lanak jaso dituzte sariketan eta 29 bertso sorta, antolatzaileen arabera “iaz adina”. Epaimahaiko kideen ustez aurten gai serioagoak landu dituzte parte hartzaileek eta horrek markatu du aldea aurreko urteetako lehiaketetatik. Aurtengo sari banatze ekitaldia ere “literiarioagoa” izan da, sarituek haien lanen zati bana irakurri baitute jendaurrean. Iraiti Goikoetxea idazlea aritu da aurkezpen lanetan eta Aurtzaka Dantza Taldeko kideek ere saioa egin dute. A, B eta D mailatako epaimahaiko kideak Jon Ordoñez, Iñaki Apalategi eta Ekaitz Goikoetxea izan dira. A mailan (1993-1994 urteen artean jaiotakoak), prosan, Lierni Garmendiari eman diote saria nagusia Gerizaren zizelkadak lanarengatik; olerkien bi sari nagusiak ez dituzte banatu. B mailan (1995-96), berriz, Ane Iparragirrek irabazi du prosan Azken oroitzapenak idazlanarengatik, eta bertsotakoan Gemma Urteagak Ezinen aurka lanaregantik. D atalean (1997-98), Iñigo de Juanek irabazi du prosan, Bizitzako erabakia egun bakar batean lanarengatik, eta bertsotan Paul Iruretagoiena izan da nagusi, Eskolako ibilerak bertso-sortarekin. E eta F mailetan Gabino Murua, Jexux Aizpurua [...]
Beasaingo 21. Idazlehiaketaren sariak banatu dituzte Usurbe antzokian. Bost mailatan (A, B, D, E eta F) banatu dute lehiaketa, eta maila bakoitzean hitz lauz, olerkian eta bertso idatzietan egindako lanak saritu dituzte, guztira 44 lan: 12 bertsotan, bi olerkian eta 30 idazlan lehiaketan.
Guztira aurten 168 idazleren lanak jaso dituzte sariketan eta 29 bertso sorta, antolatzaileen arabera “iaz adina”. Epaimahaiko kideen ustez aurten gai serioagoak landu dituzte parte hartzaileek eta horrek markatu du aldea aurreko urteetako lehiaketetatik. Aurtengo sari banatze ekitaldia ere “literiarioagoa” izan da, sarituek haien lanen zati bana irakurri baitute jendaurrean. Iraiti Goikoetxea idazlea aritu da aurkezpen lanetan eta Aurtzaka Dantza Taldeko kideek ere saioa egin dute.
A, B eta D mailatako epaimahaiko kideak Jon Ordoñez, Iñaki Apalategi eta Ekaitz Goikoetxea izan dira. A mailan (1993-1994 urteen artean jaiotakoak), prosan, Lierni Garmendiari eman diote saria nagusia Gerizaren zizelkadak lanarengatik; olerkien bi sari nagusiak ez dituzte banatu. B mailan (1995-96), berriz, Ane Iparragirrek irabazi du prosan Azken oroitzapenak idazlanarengatik, eta bertsotakoan Gemma Urteagak Ezinen aurka lanaregantik. D atalean (1997-98), Iñigo de Juanek irabazi du prosan, Bizitzako erabakia egun bakar batean lanarengatik, eta bertsotan Paul Iruretagoiena izan da nagusi, Eskolako ibilerak bertso-sortarekin.
E eta F mailetan Gabino Murua, Jexux Aizpurua eta Begoña Aiartza izan dira epaileak, eta honako ebazpena eman dute. E mailan (1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak), Martin Kortaberria izan da irabazlea prosan, Katedraleko organoa lanaregatik, eta bertsotan Irati Valdivielso saritu dute, Erreala 1go mailan bertso-sortarengaitk. F mailan (2001-2002) Naia Balerdi irabazi du prosan Elixabet eta bere amets polita lanaregatik.