Herria txukundu eta hainbat zerbitzu osatzeko 30 langile kontratatu ditu udalak
Ordiziako Udalak joan den abenduan onartutako krisiaren aurkako planaren barruan, 30 langabe kontratatu ditu, sei hilabeterako. Langabeziari aurre egiteko neurri gisa onartu dute plangintza eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Euskadi+ programaren bitartez finantzatuko dute. Besteak beste, udalaren komunikazioa hobetzeko, udal artxiboa eta espedienteak digitalizatzeko edota merkataritza eta aisialdi programak gauzatzeko erabiliko dute programa hori. Lan postu horiek, jarduera ezberdinetan definitutako hamalau proiektutan banatu dituzte. Sei hilabeteko kontratuak direnez, momentuko beharraren arabera, epe horretan hasi eta bukatuko diren langintzetara bideratu dituzte proiektuak. Udal gobernuak, herriari txukundu bat eman eta beste hainbat behar betetzeko aprobetxatu nahi du plagintza hori. Hala, aurreneko lanetako bat, Ordizia Txukun izeneko kanpaina izango da. Lau langile, Ordiziako alde zaharraren garbiketa sakona egiteaz eta hiri altzariak konpontzeaz arduratuko dira. Baina herriguneaz gain, parkeak ere berreskuratu nahi dituzte. Horretarako kontratatutako teknikarien helburua, berdeguneak eta aisialdi guneak berreskuratu, indarberritu eta birsortzea izango da; tartean, Oianguren parkea. Ingurumenarekin eta bizikidetzarekin lotuta, beste 5 teknikari kalean eta parke publikoetan ibiliko dira, oinarrizko bizikidetza arauak errespetatzen direla zaindu eta herritarren artean gizalegezko jokabideak bultzatzeko. Aisialdia eta kirola Hamalau programa horietako bat, «aisialdi eta jolaserako espazioen dinamizazioa» bultzatzeko erabiliko dute. Ekintza dinamizatzaile bat kontratatu dute eta bere lanetako bat, Oianguren parkerako kirol jarduera [...]
Ordiziako Udalak joan den abenduan onartutako krisiaren aurkako planaren barruan, 30 langabe kontratatu ditu, sei hilabeterako. Langabeziari aurre egiteko neurri gisa onartu dute plangintza eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Euskadi+ programaren bitartez finantzatuko dute. Besteak beste, udalaren komunikazioa hobetzeko, udal artxiboa eta espedienteak digitalizatzeko edota merkataritza eta aisialdi programak gauzatzeko erabiliko dute programa hori.
Lan postu horiek, jarduera ezberdinetan definitutako hamalau proiektutan banatu dituzte. Sei hilabeteko kontratuak direnez, momentuko beharraren arabera, epe horretan hasi eta bukatuko diren langintzetara bideratu dituzte proiektuak. Udal gobernuak, herriari txukundu bat eman eta beste hainbat behar betetzeko aprobetxatu nahi du plagintza hori. Hala, aurreneko lanetako bat, Ordizia Txukun izeneko kanpaina izango da. Lau langile, Ordiziako alde zaharraren garbiketa sakona egiteaz eta hiri altzariak konpontzeaz arduratuko dira. Baina herriguneaz gain, parkeak ere berreskuratu nahi dituzte. Horretarako kontratatutako teknikarien helburua, berdeguneak eta aisialdi guneak berreskuratu, indarberritu eta birsortzea izango da; tartean, Oianguren parkea.
Ingurumenarekin eta bizikidetzarekin lotuta, beste 5 teknikari kalean eta parke publikoetan ibiliko dira, oinarrizko bizikidetza arauak errespetatzen direla zaindu eta herritarren artean gizalegezko jokabideak bultzatzeko.
Aisialdia eta kirola
Hamalau programa horietako bat, «aisialdi eta jolaserako espazioen dinamizazioa» bultzatzeko erabiliko dute. Ekintza dinamizatzaile bat kontratatu dute eta bere lanetako bat, Oianguren parkerako kirol jarduera ludikoetarako ideiak proposatzea izango da. Majori kiroldegirako beste teknikari bat ere hartu dute. Bere eginkizuna, kiroldegiko egoeraren diagnosia egin eta interes taldeak finkatzea izango da, Majoriren ildo estrategikoa eta etorkizuneko helburuak definitzeko.
Kultur arloari dagokionean, herriko eragile, elkarte eta taldeen urteko egitasmo eta proiektuen inbentarioa egin nahi dute, eta langile bat kontratatu dute horretarako. Herriko elkarteen egoera aztertzeko inkesta bat egin eta ondorioekin txosten bat egiteaz ere arduratuko da.
Merkataritza bultzatzeko ekimenak ere aurreikusi dituzte plangintza horren baitan. Batetik, teknikari batek Ordiziako sektore ezberdinetako saltokien zerrenda egin eta Ordizian Merkatari Elkartearen gabeziak aztertuko ditu. Bestalde, «Ordiziako asteroko feriaren balioa» berreskuratzeko lan talde bat osatu dute. Ingenieri agronomo bat azokako komisioaren koordinazio lanetan laguntzen ari da. Beste bi teknikari berriz, turismo bulegoko jardueretan dabiltza.
Komunikazioa hobetu nahian
Udalaren komunikazioa hobetzeko ere baliatu nahi dute Euskadi+ programa eta komunikazio laguntzaile bat hartu dute horretarako. Haren lanetako bat, programa horren baitan garatzen diren jardueren berri ematea izango da. Udalaren webgunea berritzeko asmoa ere badute. Kontratatu duten diseinatzailea, ataria atalez atal aztertzen ari da, zer berrikuntza egin daitezkeen ikusteko. Itxura modernoagoa ere eman nahi diote webguneari.
Gizarte arloan, erakunde publikoek herritarrei eskaintzen dizkieten laguntzen eta zerbitzuen berri ere eman nahi dute. Bi langile hartu dituzte horretarako, bata udalari dagozkionak lantzeko eta bestea Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta udalak berak eskaintzen dituzten diru laguntzen gida bateratua osatzeko. Bestalde, udala zurekin goiburupean, agente sozial batek, irisgarritasun aldetik herrian dauden beharrak aztertu eta babespeko etxebizitzak kudeatuko ditu.
Azkenik, udal artxiboa eta espedienteak digitalizatzeko programa bat ere martxan dago jada. Bi teknikari hartu dituzte lan horietarako. Aurrenekoaren eginkizuna, fototeka digitala sortzea eta akta liburuak digitalizatzea izango da. Bestearena, izapideak saihesteko espedienteak digitalizatu eta etorkizunean espedienteak modu digitalean egiteko tresnak garatzea.