Ordiziako Udalak joan den abenduan onartutako krisiaren aurkako planaren barruan, 30 langabe kontratatu ditu, sei hilabeterako. Langabeziari aurre egiteko neurri gisa onartu dute plangintza eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Euskadi+ programaren bitartez finantzatuko dute. Besteak beste, udalaren komunikazioa hobetzeko, udal artxiboa eta espedienteak digitalizatzeko edota merkataritza eta aisialdi programak gauzatzeko erabiliko dute programa hori. Lan postu horiek, jarduera ezberdinetan definitutako hamalau proiektutan banatu dituzte. Sei hilabeteko kontratuak direnez, momentuko beharraren arabera, epe horretan hasi eta bukatuko diren langintzetara bideratu dituzte proiektuak. Udal gobernuak, herriari txukundu bat eman eta beste hainbat behar betetzeko aprobetxatu nahi du plagintza hori. Hala, aurreneko lanetako bat, Ordizia Txukun izeneko kanpaina izango da. Lau langile, Ordiziako alde zaharraren garbiketa sakona egiteaz eta hiri altzariak konpontzeaz arduratuko dira. Baina herriguneaz gain, parkeak ere berreskuratu nahi dituzte. Horretarako kontratatutako teknikarien helburua, berdeguneak eta aisialdi guneak berreskuratu, indarberritu eta birsortzea izango da; tartean, Oianguren parkea. Ingurumenarekin eta bizikidetzarekin lotuta, beste 5 teknikari kalean eta parke publikoetan ibiliko dira, oinarrizko bizikidetza arauak errespetatzen direla zaindu eta herritarren artean gizalegezko jokabideak bultzatzeko. Aisialdia eta kirola Hamalau programa horietako bat, «aisialdi eta jolaserako espazioen dinamizazioa» bultzatzeko erabiliko dute. Ekintza dinamizatzaile bat kontratatu dute eta bere lanetako bat, Oianguren parkerako kirol jarduera [...]
Hiru hamarkada daramatzate Karmele Kortaberriak eta Jabier Jauregik K-2 dendaren ardurapean. Mendiarekin eta eskiarekin lotuta, Goierrin ireki zen lehen denda da eta, egun gutxi barru, 29 urteko ibilbideari amaiera emango diote: “Orain arteko gu...
CAF enpresak Eusko Treni 900 Serieko lehenengo tren unitatea eman dio gaur goizean Beasainen, CAFeko enpresan. Bertan ziren besteak beste, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburua, Javier Cruz Eusko Treneko ordez...
Argi Berri elkarteko 34. Mus Txapelketa Azkarra Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrek irabazi zuten joan den larunbatean. Antolatzaileen arabera, Antonio Carrionek janzten duen hirugarren txapela da aurtengoa. Bigarren Errezilgo Koldo Galarraga eta Mikel Zugasti geratu ziren eta hirugarren Uztegiko (Nafarroa) Juan Barrenetxeak eta Antonio Larrazak egin zuten. Lehen hiru sariak beraz, Goierritik kanpora joan ziren. Herriko lehen bikotearen saria Javier eta German Garciak eskuratu zuten. Jose Antonio Mugikak eta Ramon Arandiak etxeratu zuten elkarteko lehen bikotearen saria eta lehen emakumearentzako saria berriz, Zarauzko Leirek eta Arkaitzek osatutako bikoteak eraman zuen. Arratsaldean, 16:30etik aurrera ekin zioten norgehiagokari Argi Berri elkartean eta Urdaneta ikastetxearen geletan. Guztira 114 bikote aritu ziren nor baino nor. Argi Berriko kideek aipatu dutenez, iaz baino muslari gutxiago izan ziren txapelketan –iaz 21 bikote gehiagok parte hartu zuten–, “ziur asko krisiaren eraginez, baina hala ere, kopuru altua da” eta horrenbestez, gustura daude jasotako erantzunarekin. Urtero bezala, leku askotako bikoteak bildu zituen Argi Berriko txapelketak. Aitor Calvillo elkarteko kideak jakitera eman duenez, Euskal Herriko 36 herritatik gerturatu ziren muslariak. Horietatik gehienak gipuzkoarrak ziren, besteak beste, Ordizia, Beasain, Lazkao, Zaldibia, Zumarraga, Zegama, Urretxu, Ormaiztegi, Olaberria, Zaldibia, Idiazabal, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Zarautz, Deba eta Ibarrakoak. Baina jokalarien artean bazeuden Sakana [...]
Zubi-Buru elkarteko 36. mus txapelketa larunbatean, otsailak 19, jokatuko da. Izena 16:00ak arte eman ahalko da, eta bikoteen arteko zozketa 16:30ean egingo dute. Bikoteko 40 euro ordaindu behar da. Lau erregera, eta sei hamarreko hiru ustelera jokatuk...
Hirugarren aldiz zenbakia aterata ere saridunik agertu ez denez, Lazkaon erretako Fideletxeko bizilagunen aldeko errifan aldatu egin dute zozketa egiteko era. Udaletxeko sarreran kaxa bat jarriko dute eta errifa-txartelak gordeta dituztenek hara bota b...
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako aurrekanpainari ekinez, EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak Goierriko sei herri hazienetako alkategaiak aurkeztu ditu. Igandean, Lazkaoko Areria antzokian 300 bat jarraitzaileren aurrean, Goierriko goiko eta beheko eremuen arteko «lotura estutu beharra» aldarrikatu zuen EAJk, Beasain, Lazkao, Legazpi, Ordizia, Urretxu eta Zumarragako alkategai jeltzaleen aurkezpenean. Jakinarazi dituzten sei hautagaien izenetan ezusteko gutxi dago, batzuk lehendik jakinak zirelako, eta beste batzuk zinegotzi direlako orain. Aitor Aldasoro (Beasain), Iñigo Peñagarikano (Zumarraga), Jabier Iraeta (Legazpi), Jose Migel Santamaria (Ordizia), Itziar Agirre (Urretxu) eta Patxi Albisu (Lazkao) dira EAJren zerrendaburu udal hauteskundeetan norbere herrian. Ekitaldiaren hasieran, alkategaien adierazpenen bideoa ikusi ondoren, alderdi jeltzaletik alkate izan ziren hainbat hautetsi eta kargu ohi igo ziren oholtzara, «herri bakoitzaren ibilbidean izan duten pisuagatik» omen egiteko. Markel Olano ahaldun nagusitarako hautagaiak Foru Aldundiko legealdiaren errepasoa egin zuen arloka, «legealdiko pausorik garrantzitsuena Gipuzkoan politika egiteko zegoen modua eraldatu izana» dela esanez. Goierri «lotu beharra» Alderdi jeltzaleak lehen aldiz Goierri osoa subjektu bakar gisa hartuta egin du ekitaldi politikoa. Eskualdeak «bi eremu» dituela aipatu du Olanok. «Goierriko goiko –Zumarraga, Urretxu, Legazpi– eta behealdeko industrialde, industria eta ekonomiaren arteko lotura indartu beharra daukagu. Oro har, Goierriko bi eremuen arteko lotura bera indartu egin behar dugu etorkizunari begira». Txalo artean [...]
Etxeko hondakin organikoak biltzeko edukiontzien sistemari aldaketa egingo diote datorren astean Lazkaon. Herriko ontzi marroi guztiak txartel magnetikoarekin irekitzekoak izango dira, eta horretarako txartel bana banatuko dute etxeetara. Froga modura Elosegi kaleko bilketa puntuan bakarrik egon da orain arte txartel bidez irekitzeko sistema, gainontzekoetan giltzarekin. Txartelaren bitartez erabiltzaile bakoitzak hondakina zenbatero botatzen duen erregistra daiteke informatikoki. Etorkizunean birziklatzen duenarentzat zergetan abantailak aplikatzeko pentsatuz ezarri zuten. Lehen frogarako izena eman zuten Elosegi kaleko etxeetan adinez nagusi den bizilagun bakoitzak txartel pertsonalizatua jaso zuen. Jasotako datuek erakutsi dutenez normalean etxe bakoitzean pertsona bat arduratzen da zaborra botatzeaz, eta ez duke zentzurik etxeko guztiei txartel bana egiteak. Hala, etxeko txartel magnetiko bakarra emango dute. Subjektua pertsona izan beharrean etxebizitza izango da horrela. Edukiontziak ere birmoldatuko dituzte, antzeman diren zenbait arazo tekniko saihesteko. Presiozko pistolekin urez garbitzerakoan, adibidez, txartel irakurgailua hondatu izan da. Tresna iragazkaitzagoak jarriko dizkiete ontzi marroiei. Poltsak jasotzeko makina Hondakin organikoa edukiontzira botatzeko behar diren poltsa bereziak –patata pastaz egindako zakuto biodegradagarriak– makina automatikotik jaso ahalko dira Lazkaon, udaletxeko beheko solairuan. Txartel magnetiko bera jarrita eskuratu ahalko dira. Eskaera erregistratuta geratuko da, doan banatzen dituzten zorroei izendatutako erabileraz aparte besterik emateko asmoa dutenen kontsumoa neurtzeko. Gastatutakoan Sasietara deitu edo udaletxean jaso [...]
Martxoaren 8aren bueltan antolatzen du urtero Mairik emakumearen astea. Aurten martxoaren 6tik 12 luzatuko da eta irteera, hitzaldiak eta antzerkia...
Beasaingo Udal Liburutegian egin behar dituzten berrantolaketa lan batzuk egin ahal izateko, itxita egongo da liburutegia bihartik otsailaren 27ra arte. Liburutegiko arduradunek jakitera eman dutenez, lanen arabera baliteke ireikiera eguna aldatzea. Ha...
Legazpiko Gazte Asanblada buru-belarri ari da martxo hasierako inauteriak prestatzen. Terrorea aukeratu dute aurten gai moduan eta jai nagusia martxoaren 5ean egingo dute. Urte batzuk badira Legazpiko Gazte Asanbladak inauterietan jaialdi bat antolatzen duena. Jaialdiaren erdigunea, aste luzez lantzen duten karroza da. Iaz Olinpiar Jokoak izan zen karrozarako aukeratutako gaia eta aurten aldiz, terrorea irudikatuko dute bai karrozan eta baita mozorroetan ere. Gazteak jada hasi dira karroza egiten. Urola kaleko Ekonomatoa zen lokalean ari dira lanean. Euren lana ordea, ez da karroza bat egitera mugatuko. Asanbladakoen hitzetan, «egun beldurgarri horretarako herria zonbiz, momiaz, mamuz, pelikuletako beldurrezko pertsonaiez edota banpiroz bete nahi dugu». Martxoaren 5ean, eguna eguerdian hasiko dute, bazkari batekin. Aitxuri jatetxean bazkalduko dute, 15 euroren truke. «Epelean eta eroso bazkaldu ahal izango dugu aurten», azaldu dute gazteek. «Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskaintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari», argitu dute. Jatetxean gehienez ere 200 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute eta hori horrela, txartel kopuru hori jarriko dute salgai. Bestetik, arratsaldeko kalejiran entzungo eta abestuko duten musika aukeratzeko jendearen laguntza eskatu dute. Gazteen esanetan, «badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako numeritorik prestatuko egun honetarako». Horregatik, San Inazio jaietan egiten duten karaokeak duen onarpena ikusita, inauterietako karroza erabiliz herrian [...]
Legazpiko Udaletik igorri duten ohar baten arabera, Udalak bere jabetzako eraikin bat saldu nahi du. Eraikina Telleriarte auzoko 40. atarian kokatutako Segura-Jauregi etxea da. 1956 urteko eraikina da eta guztira 664,61 metro koadro ditu, hiru solairut...
Anton Crehuetek 1992. urteko Santa Ana aldizkarirako idatzitako artikulu bat dago erreportaje honen oinarrian. Bigarren Errepublika Garaian, 1930 eta1935 urteen artean, Ordizian zeuden sagardotegien bilketa lana egin zuen, artean bizirik zeuden lekukoei tartea egin eta garai hartako herri-bizitzaren zertzeladak emanez. Crehuetek dioenez, sagardo produkzio «oparoa» egiten zen urte haietan Ordizian, eta denera 11 sagardotegi zeuden, gehienak kale-etxeetan. Txikiteorako eta bilgunerako tokiak ziren, egungo tabernen ordezko, gehitxo esatea ez bada behintzat. Baina sagardotegiek ibilera txukuna izan zezaten, sagastiak ere behar ziren, eta zeregin horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu zuen 36ko gerra lehertu zen arte. Diputazioaren guardak baserriz baserri ibiltzen ziren sagastiak eta haietan egindako txertaketak kontrolatzen. Gerrak, ordea, sagastien ahanztura eta txikizioa ekarri zuen, eta gerra ondorenak, berriz, miseria. «Goseak bazaude, edateko gogorik ez». Crehuetek dioenez, sagardozale beteranoen ohiko esaldia izaten zen hori. Ausartu ere ausartu zen datuak biltzen, eta 1931 eta 1932 urteetako sagardo produkzioa taula batean jaso zuen, datu aipagarriak utziz. Esaterako, urte batetik bestera sagardoa egiteari utzi zioten etxe batzuk, eta jarraitu zutenek produkzioa jaitsi zuten. Ordizian ere behera egin zuen biztanle kopuruak, eta beherakada hori mundu mailako industria krisiarekin bat dator, bai produkzioan eta baita demografian ere. Arana, lehena eta azkena Eugenio Arana Intxaustik 1888an Euskal Herria [...]
Gose musika taldeak kontzertua emango du etzi, ostirala, Zaldibian. Ines Osinagak gidatzen duen hirukoaren zuzeneko emanaldia 22:00etan hasiko da, antzokian. Gazte Asanbladak antolatu du kontzertua.
Egonaldiak Aste Santuan egin ahalko dira; martxoaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak.
Hiru partida izango dira 18:30etik aurrera, eskolako pilotariena, 4 t´erdiko promesena eta senior binakakoena.