Legazpiko Herritarren Foroak 10 urte bete ditu, eta lanean ospatuko ditu
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroak 10 urte bete ditu. Eztabaida, akordio, plangintza eta batez ere, proposamen ugariren lekukoa izan da foroa, eta hori, lan eginez ospatuko dute. Datorren ostegunean, otsailak 24, bilkura bat egingo dute, hil honetako bigarrena. 2001 urtean sortu zen Legazpin Herritarren Foroa, otsailaren 20an. Norbanakoen, elkarteen eta entitate desberdinen parte hartzerako sortu zuten. Hasiera batean urteko bi bilkura egiten zituzten eta denborarekin maiztasuna irabaziz joan ziren. Udalak plan bat egin behar zuen eta foroaren bitartez herritarrek plan horren osatze lanetan lagundu zuten. «Lehen bi urteetan foroaren betebeharra ingurumen diagonsi bat osatzea izan zen, ekintza plan bat ere egituratuz» dio Agenda 21eko arduradun den Inma Hernandezek. Fase horren atzetik ordea, foroa desagertu beharrean suspertu egin zuten. Herritarrak izaten dira gainera foroak hurrengo urtean landuko dituen «intereseko gai orokorrak» erabakitzen dituztenak. Foroak Legazpiri «jendearen iritzia eta ikuspuntu desberdinak» ematen dizkiola dio Hernandezek. «Sentsibilizazioa eta jarrera aldaketak ere asko landu dira. Parte hartzerako toki bat da, gai bat ikuspuntu desberdinetatik aztertzerakoan, lortzen dituzun emaitzak hobeak izan ohi dira. Begiak irekitzen dituzu eta gaia aztertzeko ahalmenean irabazten duzu». Hala, Hernandezek bilkurak herritar guztiei irekita daudela gogoratzen du. Ostegunean paperontziak Urteurrena lan eginez ospatuko dute, ostegunean. Egun horretan foroaren bilkura ospatuko dute [...]
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroak 10 urte bete ditu. Eztabaida, akordio, plangintza eta batez ere, proposamen ugariren lekukoa izan da foroa, eta hori, lan eginez ospatuko dute. Datorren ostegunean, otsailak 24, bilkura bat egingo dute, hil honetako bigarrena.
2001 urtean sortu zen Legazpin Herritarren Foroa, otsailaren 20an. Norbanakoen, elkarteen eta entitate desberdinen parte hartzerako sortu zuten. Hasiera batean urteko bi bilkura egiten zituzten eta denborarekin maiztasuna irabaziz joan ziren. Udalak plan bat egin behar zuen eta foroaren bitartez herritarrek plan horren osatze lanetan lagundu zuten. «Lehen bi urteetan foroaren betebeharra ingurumen diagonsi bat osatzea izan zen, ekintza plan bat ere egituratuz» dio Agenda 21eko arduradun den Inma Hernandezek. Fase horren atzetik ordea, foroa desagertu beharrean suspertu egin zuten. Herritarrak izaten dira gainera foroak hurrengo urtean landuko dituen «intereseko gai orokorrak» erabakitzen dituztenak.
Foroak Legazpiri «jendearen iritzia eta ikuspuntu desberdinak» ematen dizkiola dio Hernandezek. «Sentsibilizazioa eta jarrera aldaketak ere asko landu dira. Parte hartzerako toki bat da, gai bat ikuspuntu desberdinetatik aztertzerakoan, lortzen dituzun emaitzak hobeak izan ohi dira. Begiak irekitzen dituzu eta gaia aztertzeko ahalmenean irabazten duzu». Hala, Hernandezek bilkurak herritar guztiei irekita daudela gogoratzen du.
Ostegunean paperontziak
Urteurrena lan eginez ospatuko dute, ostegunean. Egun horretan foroaren bilkura ospatuko dute udaletxean, 18:30ean. Bertan, Legazpiko parkeetako paperontziak gehiago eta hobeto erabili daitezen zer egin daitekeen aztertuko dute herritarrek. Gai honen gaineko gogoeta egingo dute, eta proposamenak ere plazaratuko dituzte, horretarako sormenaren lanketan aditua den pertsona baten laguntzaz.