Inauteriak ekintzaz beteta datoz aurten Legazpira
Aurtengo inauteriak berrikuntzekin datoz Legazpira. Ohiko egitarauan txertatuta, inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu edo asmatu zuen Lintx pertsonaiaren etorrerarekin emango zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala aurten. Hainbat ekintza burutuko dituzte Legazpin inauterietan. Musika eskolakoen kalejirak, ikastetxeetako haurrentzako desfileak, Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak eta Iñude eta Artzaiak konpartsak Legazpiko kaleak jai giroz jantziko dituzte datorren astean. • Martxoaren 3an, osteguna, Doinua Musika eskolako ikasleek inauteri kalejira egingo dute, 17:30etik aurrera. • Martxoaren 4an, ostirala, herriko ikastetxeetako haurren desfilearen txanda izango da. 16:00etan abiatuko da desfilea Santikutz egoitza paretik. Santikutz kalean eta Kale Nagusian zehar abiatuko dira, plazan amaitu aurretik. 17:00etan Lintxen etorrera ospatuko dute Euskal herria plazan. Ordu horretan, Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen hasiko da, 21:00ak arte. Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azalduko zaigu plazan ikastetxeen desfilearen amaieran eta bertan bildutakoen lana izango da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) Lintx eta katamaloak uxatzea. Behin lortuta, etxafleroen jaurtiketarekin inauteriei hasiera ofiziala emango diete. LYNX (grekera) Izen honekin izendatua agertzen da Legazpiko udal dokumentu zahar batzutan katamotza. Katamotzak, otsoa eta beste animalia harrapakeri batzuk bezalaxe, inguruko baserritar eta artzainei buruhauste ugari ekartzen zizkien: artalde eta etxe-abereetan kalteak egiten zituzten eta beldurra eragin ere bai. Gisa honetako animalien ehiza baimendua zegoen eta ehizaldiak [...]
Aurtengo inauteriak berrikuntzekin datoz Legazpira. Ohiko egitarauan txertatuta, inauteri iganderako Sustraiak Dantza Taldeak berreskuratu edo asmatu zuen Lintx pertsonaiaren etorrerarekin emango zaie Legazpiko Inauteriei hasiera ofíziala aurten.
Hainbat ekintza burutuko dituzte Legazpin inauterietan. Musika eskolakoen kalejirak, ikastetxeetako haurrentzako desfileak, Gazte Asanbladak antolatutako jaialdiak eta Iñude eta Artzaiak konpartsak Legazpiko kaleak jai giroz jantziko dituzte datorren astean.
• Martxoaren 3an, osteguna, Doinua Musika eskolako ikasleek inauteri kalejira egingo dute, 17:30etik aurrera.
• Martxoaren 4an, ostirala, herriko ikastetxeetako haurren desfilearen txanda izango da. 16:00etan abiatuko da desfilea Santikutz egoitza paretik. Santikutz kalean eta Kale Nagusian zehar abiatuko dira, plazan amaitu aurretik. 17:00etan Lintxen etorrera ospatuko dute Euskal herria plazan. Ordu horretan, Urolatarrak txaranga kaleak alaitzen hasiko da, 21:00ak arte.
Lintx katamotza, Katamaloz lagundurik azalduko zaigu plazan ikastetxeen desfilearen amaieran eta bertan bildutakoen lana izango da zarata ateraz (txilibitu, karraka, txindata, txistu,…) Lintx eta katamaloak uxatzea. Behin lortuta, etxafleroen jaurtiketarekin inauteriei hasiera ofiziala emango diete.
LYNX (grekera)
Izen honekin izendatua agertzen da Legazpiko udal dokumentu zahar batzutan katamotza. Katamotzak, otsoa eta beste animalia harrapakeri batzuk bezalaxe, inguruko baserritar eta artzainei buruhauste ugari ekartzen zizkien: artalde eta etxe-abereetan kalteak egiten zituzten eta beldurra eragin ere bai. Gisa honetako animalien ehiza baimendua zegoen eta ehizaldiak antolatzen ziren.Euskal inauteriaren tradizioan, eta Goierri alde honetan bereziki, ohikoak ziren “limosna-eskeak”: gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiltzen ziren janari eta limosna eskean, Otsabilko deitzen zitzaion ohitura berrituz. Otsabilko, otsoarentzako eskatzea alegia, jai edo ohitura honen inguruko azalpenetako bat baino ez da, baina gure berraitona-amonek hori zuten gogoan gorde diren abestiek adierazten duten legez:
Otsabilko, otsabilko
Ni basoa jun da otso aundi´at ekarriko, ekarriko
Nei lukainka muturr bat emate´ez dinai
Tripaki aurrera burruntzie sartuko, sartuko
(J:M. Barandiaranek Ataunen jasoa)Legazpin, XX. Mendearen hasieran, Brinkola eta Telleriarteko gazteak baserriz baserri ibili ohi ziren inauterietan. Mozorrotuta joaten ziren, aurpegiak belztuta, eta musikariz lagunduta (soinua, trikitixa, panderoa,…): Katamaloak deitzen zitzaien. Hemen dugu katamotzarekiko lotura, izenean bertan.
Hemendik abiatuz proposatu zen bere garaian pertsonai hau, LINTX, gure inauterietan txertatzea.
•Martxoaren 5ean, larunbata, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako Beldurrezko kalejira egingo dute
12:30ean gernika enparantzan elkartuko dira, bazkaldu arte poteoan aritzeko.
14:30ean Bazkari herrikoia egingo dute AItxuri jatetxean, 15 euroren truke. Tiketak igandea 27 baino lehen erosi beharko dira Gaztetxean edota Kukue eta Karibe zaharra tabernetan.
17:00etan Drakularen esnatzearekin batera kalejirari hasiera emango diote Hegialde auzoan. Gaztetxetik pasa ondoren kalera jaitsiko dira, kalejira Nafarroa kalean amaituz.
24:00etan Egunari amaiera emateko Drakula lotara bidaltzeko momentua izango da, Euskal Herria plazan.
• Martxoaren 6an, igandea, Sustraiak dantza taldeak sustaturik Iñude eta Artzaiak konpartsaren kalejira egingo dute. 12:00etan plazatik abiatuko dira eta erdiguneko kaleetan zehar ibiliko dira. Arratsaldean laubide auzotik hasi eta plazara arte jongo dira. 19:00etan Lintxen agurra ospatuko dute.