Ordizian elkarteak herriko merkataritza bultzatzeko ekimen berezia antolatu du datorren astebururako. Hala, martxoaren 4ean eta 5ean, merkealdietako azoka eta pintxo-poteoa egingo dituzte. Aurreneko ekimenean, Ordiziako 20 dendak parte hartu dute; merk...
Espero baino gehiago luzatu da gaur goizeko udalbatzaren osoko bilkura. Puntu asko aurrez adostu gabe eraman dituzte alderdiek, eta baten eta bestearen arteko eztabaidak eta tira-birak sortu dira azken unean. Aho batez onartu dituzten neurrien artean, etxebizitzetan irisgarritasuna bermatzeko laguntzak emateko ordenantza, amiantoaren inguruko mozioa edota eraikuntza eta obren zergen gaineko hobariak daude. Bilkurako aurreneko puntua, amiantoaren ingurukoa izan da. Udalbatzak aho batez onartu du PSE-EEk aurkeztutako testua. Osoko bilkuran ziren ASVIAMI, amiantoak kaltetutakoen elkarteko hiru kide. Mozioan, amiantoak eragiten dituen kalteak aipatzeaz gainera, udalari hainbat konpromiso hartzeko eskatzen zaio. Hala, herriko eraikinetan “amiantoa dagoen edo ez dagoen egiaztatzeko” eskatzen zaio udalari, eta horrekin batera, amiantoa agertzen den kasuetan, berau “manipulatu, tratatu eta kentzeko arauak sartzeko” udal ordenantzetan. Bestetik, udalerrian amiantoa duten instalazioen mapa bat egiteko eta eraikin horietan bizi diren herritarrei informazioa emateko konpromisoa hartu dute. Azkenik, amiantoa kentzeko obrak egin behar dituzten herritarrei diru-laguntzak emateko programa bat diseinatzeko prest agertu dira. Eraikin eta etxebizitzetan irisgarritasun obrak egiteko diru-laguntzen ordenantza ere aho batez onartu dute alderdi guztiek. Santamaria alkateak azaldu duenez, “udal gobernuaren helburuetako bat izan da irisgarritasuna bermatzea eraikin publikoetan. Baina eraikin pribatuetan ere hutsune bat zegoela ikusi dugu eta ordenantza honen bidez, bizilagun komunitateak izango dira laguntza [...]
Igartza auzoan egingo dituzten lur azpiko garajeen gainean eskola kirolera bideratutako gunea eraikiko du Beasaingo Udalak. Loinatz futbol zelaiaren ondoan egun aparkaleku modura erabiltzen den gunean atlestismora zuzendutako eremua egingo dute. Gaur egun Beasainen ez dago atletismo probak prestatzeko eremurik, eta herritar gazteen artean gero eta gehiagok parte hartzen du halako probetan eskola kirolaren barruan. Beasaindar horiei guztiek non entrenatua izan dezaten prestatutuko dute gunea, eta bide batez, ingurua konpondu eta berritu egingo dute. Proba ezberdinetarako Eremura gaur egungo sarreratik sartu ahalko da eta Antzizar kiroldegitik bertara joateko sarrera ere prestatuko dute. Bi aldagela eta biltegia izango dituen eraikina ere eraikiko dute. Urte honetan zehar egingo dituzte gunea atontzeko lanak eta behin horiek bukatuta, guztira atletismoko lau proba ezberdin prestatzeko aukera egongo da. Errekaren ondoan laurogei metro luze izango dituen lau kaleko pista zuzena egongo da. Besteak beste, abidura zein hesien probak egin ahalko dira bertan.Beste aldean, errepide ondoan, luzeera proba egiteko eremua prestatuko dute. Bi gune horien erdian pisua jaurtitzeko lekua egongo da. Oinezkoen sarreraren parean altuera proba egiteko beharrezko aire lastariak edo koltxonetak jartzeko lekua egongo da eta atzean tenisean eta padelean aritzeko pista bana. Herrian sortuko den eremu berri honekin kirol ezberdinak egiteko aukera jarri nahi du [...]
Ordiziako senior mailako Biok Zerbitzuak taldeak partida «interesgarria» du bihar; Deusto-Loiola taldea hartuko du Majorin, 18:00etan. Pasa den asteko garaipenaren ondoren, gogotsu daude ordiziarrak, baina partida zaila espero dute. Ibaraziz gero, ig...
Urteroko ohitura jarraituz, Kaldereroen jaia ospatuko dute bihar Ordizian. Hori dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Gudarien Etorbidea moztuta egongo da autoentzat, arboledarako bidean, 19:30etik 21:30era. Joseba Rezola pasealekutik datozen ibil...
Kirola du pasio eta bizibide. Hamahiru urterekin hasi zen Jon Ander Gorospe (Itsasondo, 1966) errugbian. Jokalari eta entrenatzaile ibili izan da, baina azken urteetan kirola beste ikuspuntu batetik bizitzea tokatu izan zaio; kirol kazetari lanetan dabil ETBn. Itsasondon jaio eta Araman bizi bada ere, ordiziartzat du bere burua, bertan bizi eta hazi baitzen. Ordiziarra, kirolzalea eta kazetaria. Nola ari zara biziten Ampo Ordiziaren denboraldia? Oso denboraldi berezia izan da, baina nik azken urteetako ibilbidea aipatuko nuke. Aurtengoak pena eman dit, baina etorriko dira beste aukera batzuk. Aldiz, poza ematen didana, kluba bera nola dagoen ikustea da, oinarri sendoa duelako. Nik barrutik ezagutzeko aukera izan nuen, jokalari eta entrenatzaile ibili nintzen eta. Badira 10 bat urte klubaren barruko lan horiek utzi nituela eta geroztik, bazkide eta zale moduan jarraitu izan dut. Azken urteetan, ETB3n egindako erretransmisioekin eta, beste era batera bizitzea tokatu zait. Nolabait ere kanpotik, nahiz eta behin barrukoa ezagututa, ezinezkoa den erabat kanpotik bizitzea. Egungo egoera urte askotako lanaren emaitza dela aipatzen da. Bai, baina ez taldearen jokoari dagokionean bakarrik, baita klub bezala ere. Goranzko bide horretan klubak jakin du jendez inguratzen, lanerako, jokatzeko… eta baita zaleak eta babesleak ere. Gustoa ematen du kluba nola dagoen ikusteak. Tituluak, kopak [...]
Berria.info · Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria. “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra eg...
Ordiziako Jakintza Ikastolak ihauteri festa ospatuko du gaur zortzi, martxoaren 4ean. 15:00etan hasita, herriko kaleetan barrena desfilea egingo dute, aurten, euskal ihauteriak gaitzak hartuta. Ekitaldiari 16:30ean emango diote bukaera, Barandiaran pla...
Beasain Kantari taldeko kideek gaur arratsaldean egingo dute otsaileko Kantu Gira saioa. Hilero bezala, gaur ere Igartzako zubian elkartuko dira 18:30ean eta handik abituta herria zeharkatuko dute kantuan. Euskal kantuak izango dira denak eta ia guzti...
LAB sindikatuak euskal gazteria independentistaren “kontrako jazarpen estrategia ankerra” salatu du. Ohar batean azaldu dutenez, “PSOEk diktadura manualak erabiltzen ditu gure herriko gazteen kontra, la npolitikoa egiten duten lagunen...
XX. mendearen amaieran lantegietan emakumeen presentzia oso eskasa zen arren, matxerak produkzioan izan zuten eragina oso garrantzitsua izan zen.
Txapelketan 15 taldek parte hartuko dute guztira eta horretaz gainera, gorputz espresioa lantzeko tailerra, afaria, antzerkia, bertso musikatuak eta sari banaketa...