Carlos Ormazabalen dimisioa eskatu dute Usurbil, Hernani eta Oiartzungo alkateek
Berria.info · Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria. “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra eg...
Berria.info · Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria. “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra egiten ari da”. Hala, Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko diputatuaren dimisioa eskatu dute.
Hiru udalerriok aparteko ahalegina egiten ari dira hondakinen atez ateko bilketa egiteko, eta hilabeteotan 5.000 tona hondakin organiko igorri dituzte Lapatxeko (Azpeitia) konpostatze plantara. “Konpost gramo bakar bat ere ez dugu jaso, ordea”, salatu dute. Konpostatze planta hori gainezka eginda dagoela adierazi dute, eta bildutako hondakin organikoaren %40 zaborretara botatzen dela, konpost bihurtu ezinik. “Herritarren esfortzuak errausten ari dira. Oso larria da gertatzen ari dena”.
Birziklatzearen alde Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diren adierazpen guztiak “gezurra” direla salatu dute. Diputazioak, ahalegin guztiak, errauste plantaren egitasmoaren inguruan egin dituela diote, eta atez atekoaren hautua egin duten udalerriek “irainak” baino ez dituztela jaso.