Goierriko zazpi bikote sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren finalerako
Gaur ari dira jokatzen Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa Seguran. Dagoeneko final erdietan ari dira, eta gauerako jakingo da Gipuzkoako bikote irabazlea zein izan den. Hala ere, dagoeneko jakinarazi dute zein bikote pasako diren Euskal Herriko Txapelketaren finalera. Gipuzkoatik 32 bikote izango dira; hauetako zazpi dira Goierrikoak: Joxe Mari Goikoetxea eta Inazio Dorronsoro (ATAUN) Iban Goikoetxea eta Unai Munduate (ATAUN) Haritz Segurola eta Luis Ibarguren (LEGAZPI) Jose Arotzena eta Bixente Apalategi (MUTILOA) Beñat Elortza eta Iñaki Andia (SEGURA) Jesus Mari Lasa eta Jokin Antoñana (URRETXU) Juan Jose Iturriotz eta Urtzi Garmendia (ZALDIBIA) Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala martxoaen 12an jokatuko dute, Urruñako (Lapurdi) Sokoa auzoan dagoen pilotalekuan. Denera, Euskal Herri osoko 2.200 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, eta horietako 128k jokatuko dute finala.
Gaur ari dira jokatzen Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa Seguran. Dagoeneko final erdietan ari dira, eta gauerako jakingo da Gipuzkoako bikote irabazlea zein izan den. Hala ere, dagoeneko jakinarazi dute zein bikote pasako diren Euskal Herriko Txapelketaren finalera. Gipuzkoatik 32 bikote izango dira; hauetako zazpi dira Goierrikoak:
- Joxe Mari Goikoetxea eta Inazio Dorronsoro (ATAUN)
- Iban Goikoetxea eta Unai Munduate (ATAUN)
- Haritz Segurola eta Luis Ibarguren (LEGAZPI)
- Jose Arotzena eta Bixente Apalategi (MUTILOA)
- Beñat Elortza eta Iñaki Andia (SEGURA)
- Jesus Mari Lasa eta Jokin Antoñana (URRETXU)
- Juan Jose Iturriotz eta Urtzi Garmendia (ZALDIBIA)
Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala martxoaen 12an jokatuko dute, Urruñako (Lapurdi) Sokoa auzoan dagoen pilotalekuan. Denera, Euskal Herri osoko 2.200 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, eta horietako 128k jokatuko dute finala.