Gaur ari dira jokatzen Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa Seguran. Dagoeneko final erdietan ari dira, eta gauerako jakingo da Gipuzkoako bikote irabazlea zein izan den. Hala ere, dagoeneko jakinarazi dute zein bikote pasako diren Euskal Herriko Txapelketaren finalera. Gipuzkoatik 32 bikote izango dira; hauetako zazpi dira Goierrikoak: Joxe Mari Goikoetxea eta Inazio Dorronsoro (ATAUN) Iban Goikoetxea eta Unai Munduate (ATAUN) Haritz Segurola eta Luis Ibarguren (LEGAZPI) Jose Arotzena eta Bixente Apalategi (MUTILOA) Beñat Elortza eta Iñaki Andia (SEGURA) Jesus Mari Lasa eta Jokin Antoñana (URRETXU) Juan Jose Iturriotz eta Urtzi Garmendia (ZALDIBIA) Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala martxoaen 12an jokatuko dute, Urruñako (Lapurdi) Sokoa auzoan dagoen pilotalekuan. Denera, Euskal Herri osoko 2.200 bikotek parte hartu dute txapelketa honetan, eta horietako 128k jokatuko dute finala.
Atzo egin zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartuko duten korrikalarientzako dortsalez zozketa. 225 korrikalarirentzako tokia egin dute honela. Zegama-Aizkorri proba maiatzaren 29an jokatuko da, eta Skyrunner World Race munduko koparako puntu...
Ordiziako ezker abertzaleak 2011ko udal hauteskundeetarako herri programa aurkeztu du gaur, Barrena jauregian.Batetik, herri programa osatzeko herritarrekin eta herriko taldeekin bilerak eta inkesta bat egingo dituztela jakinarazi dute. Bestetik, azken lau urteotako udalaren kudeaketaren inguruko “balorazio negatiboa” egin dute, euren ustez, “demokrazia eta parte hartze eza” izan baitira udal taldearen ezaugarri nagusiak. Datozen hauteskundeei begira ordea, udalean egoteko “ahalegin guztiak” egingo dituztela iragarri dute, “Ordiziak alkate ezkerreko eta abertzalea izan dezan”. Jone Etxeberriak azaldu duenez, “hemen bildu garen ordiziarrok ezkertiar eta abertzaletzat dugu geure burua. Sektore oso zabala eta nagusienetakoa osatzen dugu Ordizian”. Euskal Herrian bezala, Ordizian ere “aro politiko berriari bultzada” eman nahi diote eta horretarako, “gure helburuen artean dugu maiatzeko Hauteskundeetan eta hurrengo lau urteetan udalean izatea”. Izan ere, Ordizian “herritar eta talde askok eta askok pentsatzen dute beharrezkoa dela Udalean ere aldaketa sakonak” ematea. Segidan, Julen Agirrek hartu zuen hitza, udalaren azken lau urteotako kudeaketaren balantzea egiteko. Zentzu horretan, “oso kritiko” agertu dira eta legegintzaldiaren gaineko “balorazio negatiboa” egin dute. Hiru arrazoi nagusi azaldu ditu Agirrek horretarako. Batetik, “bestelako itxura ematen saiatu diren arren, demokrazia eta parte hartze eza izan da Udal kudeaketaren bereizgarri nagusienetakoa”. Hala, azken udal hauteskundeetan boto gehien jaso zuen alderdia (EAE-ANV, 1.100 botorekin), [...]
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurreneko ekimenen barruan, ‘lipdub’ edo bideo musikal bat grabatu dute gaur eguerdian, herriko kaleetan. Gaztetxetik egindako deiari erantzunez, jendetza bildu da, eta hirurehundik gora ordiziarrek parte hart...
Ezker abertzalearen legeztatzea aldarrikatzeko ekitaldia egin dute Itsasondon. “Legalizazioa orain!” lemapean, hogeita bost bat lagun elkartu dira udaletxe atarian, eta taldeko argazkia atera dute. “Legalizazioa orain!” kanpainaren barruan, ekitaldi ugari antolatu dituzte Euskal Herri osoan, herri eta egun ezberdinetan.
Ezker abertzaleak, herriko hainbat eragile eta pertsonekin bildu eta gero, herriko diagnosia osatu du eta orain, Beasaingo Herri Programa osatu nahi dute. Horretarako, “herritarren partehartzea ezinbestekoa” dela azaldu dute eta “bera...
Ordiziako Urdaneta-Oianguren ikastetxeak kultur astea ospatuko du, astelehenetik ostiralera bitartean. Hori dela eta, ekitaldi sorta antolatu dute adin eta talde ezberdinetako ikasleentzat. Besteak beste, planetariumera bisitak, bertso saioak, herri ki...