Herri programa osatzeko “beraien iritzi eta proposamenak” egiteko deia egin dute
Ezker abertzaleak, herriko hainbat eragile eta pertsonekin bildu eta gero, herriko diagnosia osatu du eta orain, Beasaingo Herri Programa osatu nahi dute. Horretarako, “herritarren partehartzea ezinbestekoa” dela azaldu dute eta “bera...
Ezker abertzaleak, herriko hainbat eragile eta pertsonekin bildu eta gero, herriko diagnosia osatu du eta orain, Beasaingo Herri Programa osatu nahi dute. Horretarako, “herritarren partehartzea ezinbestekoa” dela azaldu dute eta “beraien iritzi eta proposamenak” helarazteko deia egin diete beasaindarrei. Horretarako, inkesta bat banatuko dute herriko buzoi guztietan. Inkesta hori bete eta herrian zehar jarriko dituzten postontzietan botatzeko aukera izango dute herritarrek.
Ezker abertzaletik azaldu dutenez, postontzi horiek 09:00etatik 20:00etara bitartean egongo dira honako puntuetan: Igartza auzoan, geltokian, Irizar taberna inguruan, Gernika pasealekuan, Kale Nagusian eta Porteria auzoan. Beasaingo Arrano tabernan dagoen postontzian ere bota daiteke inkesta. Beste bide bat ere jarri dute, internet bidez jendearekin harremanetan jartzeko: beasain@herriprograma2011.net helbidea, hain zuzen ere.