Eusko Label lehiako txapela irabazi du Iñaki Azurmendik
Binakako Eusko Label Aizkora Txapelketa irabazi du Iñaki Azurmendi beasaindarrak, Aitzol Atutxa bizkaitarra lagun duela. Herenegun jokatu zen finala, Azpeitiako (Gipuzkoa) Izarraitz pilotalekuan. Anjel Arrospide eta Egoitz Mugertza izan zituzten aurkari irabazleek. Azurmendi gustura aritu zen igandean Azpeitian, «saio konpletoa» eginda: «Hasieran estu ibili ginen, bi bikoteak ere nahiko parean. Guk ordea, erritmoa mantendu egin genuen eta Arrospidek eta Mugertzak behera egin zuten». Bosgerren enborrean 45 segundoko aldea zuten irabazleek eta azken seigarren enborrean lasai aritu ziren. Ordu erdi inguru aritu ziren bi bikoteak lanean, eta saioaren amaieran bi minutu eta hamar segundoko aldea atera zieten Azurmendik eta Atutxak (29:19), Arrospeide eta Mugerzari (31:29). «Egindakoarekin gustura» Aurreko astean Azurmendik esandakoaren arabera, behin finalerako sailkatuta «dena emateko asmoz» joan zen beasaindarra Azpeitiara. «Egindako lanarekin oso gustura geratu naiz eta Atutxatarrei eskerrak ere eman beharrean nago, Aitzolen aitak animatu ez banindu ez nukeelako txapelik lortuko». Finalean ikusleen artean sortu zen giroa ere azpimarratu du arriarandarrak, pilotalekua bete egin baitzen. «Gustoa ematen du lana egitera irten eta pilotaleku guztia beteta dagoela ikusteak. Halakoetan gustorago aritzen gara gu ere, gainontzean tristea izaten baita». Orain banakako txapela Datorren astean hasiko da Zegaman Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa, eta han jarrita du burua orain Azurmendik. Txapelketan apirilaren [...]
Binakako Eusko Label Aizkora Txapelketa irabazi du Iñaki Azurmendi beasaindarrak, Aitzol Atutxa bizkaitarra lagun duela. Herenegun jokatu zen finala, Azpeitiako (Gipuzkoa) Izarraitz pilotalekuan. Anjel Arrospide eta Egoitz Mugertza izan zituzten aurkari irabazleek.
Azurmendi gustura aritu zen igandean Azpeitian, «saio konpletoa» eginda: «Hasieran estu ibili ginen, bi bikoteak ere nahiko parean. Guk ordea, erritmoa mantendu egin genuen eta Arrospidek eta Mugertzak behera egin zuten». Bosgerren enborrean 45 segundoko aldea zuten irabazleek eta azken seigarren enborrean lasai aritu ziren.
Ordu erdi inguru aritu ziren bi bikoteak lanean, eta saioaren amaieran bi minutu eta hamar segundoko aldea atera zieten Azurmendik eta Atutxak (29:19), Arrospeide eta Mugerzari (31:29).
«Egindakoarekin gustura»
Aurreko astean Azurmendik esandakoaren arabera, behin finalerako sailkatuta «dena emateko asmoz» joan zen beasaindarra Azpeitiara. «Egindako lanarekin oso gustura geratu naiz eta Atutxatarrei eskerrak ere eman beharrean nago, Aitzolen aitak animatu ez banindu ez nukeelako txapelik lortuko».
Finalean ikusleen artean sortu zen giroa ere azpimarratu du arriarandarrak, pilotalekua bete egin baitzen. «Gustoa ematen du lana egitera irten eta pilotaleku guztia beteta dagoela ikusteak. Halakoetan gustorago aritzen gara gu ere, gainontzean tristea izaten baita».
Orain banakako txapela
Datorren astean hasiko da Zegaman Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa, eta han jarrita du burua orain Azurmendik. Txapelketan apirilaren amaieran sartuko dela aurreratu du eta orain hura prestatzeko lanetan hasi beharko dela: «orain berriro entrenatzea tokatzen da».