Igande honetan izango da Bealak Beasaingo Lasterkariak taldeak antolatu duen lehen lasterketa herrikoia. Guztira hamalau kilomtroko ibilbidea antolatu dute, Loinazko San Martin plaza azpitik irtenda. Bealak elkartetik adierazi dutenez izen ematea poliki doa, baina aste honetan parte hartzaileen kopurua handitu egingo da: «Jendeak azkeneko unera arte itxaroten du, eguraldia, eguna… izaten baitituzte kontuan». Izena eman duten askok Azkoitia eta Azpeitia artean (Gipuzkoa) egingo den maratoi erdia prestatzeko erabiliko dute igandeko lasterketa, Bealakekoen arabera. Lasterketan izena eman nahi duenak www.kirolprobak.com helbidean egin behar du. Txiparekin korrika egin nahi duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu eta gainerakoek hamar euro. Aurretik umeen proba Helduen proba hasi aurretik umeek izango dute korrika egiteko aukera. Haurren lasterketa 09:00etan hasiko da, Loinazko San Martin plaza azpian, parte hartzen duten guztiek domina eta kamiseta jasoko dituzte opari.Helduen artean ere hainbat opari zozkatuko dituzte, guztira 50 baino gehiago. Herri guztian trafikoa moztuta Lasterketak irauten duen bitartean Beasaingo trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu Udaltzaingoak. Hala, lasterketak zeharkatuko dituen kaleak itxita egongo dira 09:00etatik 13:00etara bitartean. Gainerako kaleetatik herritik irtetzeko aukera egongo da ordutegi horretan, baina herrira ezingo da sartu. Autoak uzteko Bernedo Eneako aparkalekua erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek. Bilbo-Donostia eta Iruña-Eibar autobus lineatako autobusak ere ezingo dira herri erdigunera [...]
zingizango.com • Eskura dago Udal Liburutegian, hainbat liburutegik ateratako liburu, filma eta disken gida gomendagarri bat. Gida hau, adineka sailkatuta dago. Bertan agertzen diren dokumentuak euskeraz eta gaztelaniaz daude gehienak. Lehen aipatu b...
Atzo Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten Legazpin hamazazpigarren urtez segidan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, 20-25 pertsona inguru bertaratu ziren Lakiolara eta atertu zuen une bat baliatu zuten landaketa burutzeko. Urak estalitako zulo gutxi batzueta...
Eraldatzen elkarteak, Ordiziako Kimetz eta Beasaingo Asmuberekin batera indarkeria sexista salatuko du hileko lehendabiziko ostegunetan.
Binakako Eusko Label Aizkora Txapelketa irabazi du Iñaki Azurmendi beasaindarrak, Aitzol Atutxa bizkaitarra lagun duela. Herenegun jokatu zen finala, Azpeitiako (Gipuzkoa) Izarraitz pilotalekuan. Anjel Arrospide eta Egoitz Mugertza izan zituzten aurkari irabazleek. Azurmendi gustura aritu zen igandean Azpeitian, «saio konpletoa» eginda: «Hasieran estu ibili ginen, bi bikoteak ere nahiko parean. Guk ordea, erritmoa mantendu egin genuen eta Arrospidek eta Mugertzak behera egin zuten». Bosgerren enborrean 45 segundoko aldea zuten irabazleek eta azken seigarren enborrean lasai aritu ziren. Ordu erdi inguru aritu ziren bi bikoteak lanean, eta saioaren amaieran bi minutu eta hamar segundoko aldea atera zieten Azurmendik eta Atutxak (29:19), Arrospeide eta Mugerzari (31:29). «Egindakoarekin gustura» Aurreko astean Azurmendik esandakoaren arabera, behin finalerako sailkatuta «dena emateko asmoz» joan zen beasaindarra Azpeitiara. «Egindako lanarekin oso gustura geratu naiz eta Atutxatarrei eskerrak ere eman beharrean nago, Aitzolen aitak animatu ez banindu ez nukeelako txapelik lortuko». Finalean ikusleen artean sortu zen giroa ere azpimarratu du arriarandarrak, pilotalekua bete egin baitzen. «Gustoa ematen du lana egitera irten eta pilotaleku guztia beteta dagoela ikusteak. Halakoetan gustorago aritzen gara gu ere, gainontzean tristea izaten baita». Orain banakako txapela Datorren astean hasiko da Zegaman Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa, eta han jarrita du burua orain Azurmendik. Txapelketan apirilaren [...]
Cesare Fumarola italiarrak eta Camile Heitz frantziarrak irabazi dute Ordiziako Nazioarteko Hegats Igeriketa Opena. Antolatzaileek, parte-hartzaileen «kirol maila bikaina» eta Majori kiroldegian sortu zen «giro polita» azpimarratu nahi izan dituzte. Denera, nazioarteko hamabi talde ezberdinetako 160 igerilarik parte hartu zuten larunbatean, proba eta maila ezberdinetan. Zaleen babesa ere izan zuten partehartzaileek, igerilekuko harmailak «jendez gainezka» egon baitziren egun osoan zehar. Lehiaketari dagokionean, Euro Team Torino taldeko Cesare Fumarolak irabazi zuen gizonezkoetan; 100 metroko urazaleko proban 34:28ko denbora egin zuen, denera 1104 puntu batuz. Bigarren gelditu zen Estefano Figini, 1039 punturekin. Hirugarren, Andrea Navak egin zuen, 1019 puntu lortuta. Emakumezkoetan berriz, Paris Palme Olympique taldeko Camile Heitzek lortu zuen aurreneko saria; honek ere, 100 metroko proban egin zuen denborarik onena (41:09) eta 1163 puntu batu zituen. Atzetik gelditu ziren Lea Pasqualotti (1069 puntu) eta Giorgia Viero, iazko irabazlea (1048). Varela, euskaldunik onena Nazioarteko opena izanda, mundu mailan puntan dabiltzan nazioarteko igerilariak etortzen dira Ordiziara. Baina kirolari euskaldunen lana eta ahalegina ere saritu nahi izaten dute urtero. Aurten, Maria Varelak eta Aitor Insaustik jaso dute Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Fundazioak eta Openeko antolakuntzak ematen duten saria. Varelak, 901 puntu lortu zituen, 50 metroko apnea proban 19:01eko denbora eginda. Aitor Insaustik berriz, 815 [...]
zingizango.com • Iban Lizarralderen film laburrak sari ugari lortu ditu. Eneko Aseginolaza legazpiarra izan da zuzendari laguntzailea, muntatzailea eta aktore zuzendaria. Martxoaren 25ean Legazpin ikusi ahal izango dugu. Arratsaldeko 20:00etan botako...
Ordiziako Biok Zerbitzuak taldea igoera fasea jokatzetik gertuago dago, larunbatean Deusto-Loiolari irabazi eta gero. Lehen hiru laurdenetan ondo aritu ziren ordiziarrak eta 16 puntuko tartea atera zuten. Azken laurdenean ordea, gehiegi lasaitu eta biz...
Aurten egiten ari diren denboraldi onari beste garaipen bat gehitu diote Estandako neskek. Cantera talde nafarrari 2-5 irabazi diote asteburuan. Ordiziarrek aurrea hartu zuten markagailuan, eta nafarrek berehala berdindu bazuten ere, atsedenaldira joan...