Fumarola eta Heitz izan dira azkarrenak Ordiziako XI. Hegats Igeriketa proban
Cesare Fumarola italiarrak eta Camile Heitz frantziarrak irabazi dute Ordiziako Nazioarteko Hegats Igeriketa Opena. Antolatzaileek, parte-hartzaileen «kirol maila bikaina» eta Majori kiroldegian sortu zen «giro polita» azpimarratu nahi izan dituzte. Denera, nazioarteko hamabi talde ezberdinetako 160 igerilarik parte hartu zuten larunbatean, proba eta maila ezberdinetan. Zaleen babesa ere izan zuten partehartzaileek, igerilekuko harmailak «jendez gainezka» egon baitziren egun osoan zehar. Lehiaketari dagokionean, Euro Team Torino taldeko Cesare Fumarolak irabazi zuen gizonezkoetan; 100 metroko urazaleko proban 34:28ko denbora egin zuen, denera 1104 puntu batuz. Bigarren gelditu zen Estefano Figini, 1039 punturekin. Hirugarren, Andrea Navak egin zuen, 1019 puntu lortuta. Emakumezkoetan berriz, Paris Palme Olympique taldeko Camile Heitzek lortu zuen aurreneko saria; honek ere, 100 metroko proban egin zuen denborarik onena (41:09) eta 1163 puntu batu zituen. Atzetik gelditu ziren Lea Pasqualotti (1069 puntu) eta Giorgia Viero, iazko irabazlea (1048). Varela, euskaldunik onena Nazioarteko opena izanda, mundu mailan puntan dabiltzan nazioarteko igerilariak etortzen dira Ordiziara. Baina kirolari euskaldunen lana eta ahalegina ere saritu nahi izaten dute urtero. Aurten, Maria Varelak eta Aitor Insaustik jaso dute Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Fundazioak eta Openeko antolakuntzak ematen duten saria. Varelak, 901 puntu lortu zituen, 50 metroko apnea proban 19:01eko denbora eginda. Aitor Insaustik berriz, 815 [...]
Cesare Fumarola italiarrak eta Camile Heitz frantziarrak irabazi dute Ordiziako Nazioarteko Hegats Igeriketa Opena. Antolatzaileek, parte-hartzaileen «kirol maila bikaina» eta Majori kiroldegian sortu zen «giro polita» azpimarratu nahi izan dituzte. Denera, nazioarteko hamabi talde ezberdinetako 160 igerilarik parte hartu zuten larunbatean, proba eta maila ezberdinetan. Zaleen babesa ere izan zuten partehartzaileek, igerilekuko harmailak «jendez gainezka» egon baitziren egun osoan zehar.
Lehiaketari dagokionean, Euro Team Torino taldeko Cesare Fumarolak irabazi zuen gizonezkoetan; 100 metroko urazaleko proban 34:28ko denbora egin zuen, denera 1104 puntu batuz. Bigarren gelditu zen Estefano Figini, 1039 punturekin. Hirugarren, Andrea Navak egin zuen, 1019 puntu lortuta.
Emakumezkoetan berriz, Paris Palme Olympique taldeko Camile Heitzek lortu zuen aurreneko saria; honek ere, 100 metroko proban egin zuen denborarik onena (41:09) eta 1163 puntu batu zituen. Atzetik gelditu ziren Lea Pasqualotti (1069 puntu) eta Giorgia Viero, iazko irabazlea (1048).
Varela, euskaldunik onena
Nazioarteko opena izanda, mundu mailan puntan dabiltzan nazioarteko igerilariak etortzen dira Ordiziara. Baina kirolari euskaldunen lana eta ahalegina ere saritu nahi izaten dute urtero. Aurten, Maria Varelak eta Aitor Insaustik jaso dute Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Fundazioak eta Openeko antolakuntzak ematen duten saria.
Varelak, 901 puntu lortu zituen, 50 metroko apnea proban 19:01eko denbora eginda. Aitor Insaustik berriz, 815 puntu lortu zituen. Euskaldunik onenaren saria, Luis Salaberria zenaren omenez banatzen dute. Urpekoen euskal federazioko lehendakari izan zen Salaberria eta haren emazteak banatu zituen sariak. Antolakuntzak, lore sorta bat oparitu zion.
GIZONEZKOAK
- Cesare Fumarola 1.104 puntu
- Estefano Figini 1.039 p.
- Andrea Nava 1.019 p.
EMAKUMEZKOAK
- Camile Heitz 1.163 puntu
- Lea Pasqualotti 1.069 p.
- Giorgia Viero 1.048 p.
EUSKALDUNIK ONENAK
- Emakumea: Mara Varela 901 puntu
- Gizonezkoa: Aitor Insausti 815 puntu