Igandean da Beasaingo lehen herri lasterketa
Igande honetan izango da Bealak Beasaingo Lasterkariak taldeak antolatu duen lehen lasterketa herrikoia. Guztira hamalau kilomtroko ibilbidea antolatu dute, Loinazko San Martin plaza azpitik irtenda. Bealak elkartetik adierazi dutenez izen ematea poliki doa, baina aste honetan parte hartzaileen kopurua handitu egingo da: «Jendeak azkeneko unera arte itxaroten du, eguraldia, eguna… izaten baitituzte kontuan». Izena eman duten askok Azkoitia eta Azpeitia artean (Gipuzkoa) egingo den maratoi erdia prestatzeko erabiliko dute igandeko lasterketa, Bealakekoen arabera. Lasterketan izena eman nahi duenak www.kirolprobak.com helbidean egin behar du. Txiparekin korrika egin nahi duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu eta gainerakoek hamar euro. Aurretik umeen proba Helduen proba hasi aurretik umeek izango dute korrika egiteko aukera. Haurren lasterketa 09:00etan hasiko da, Loinazko San Martin plaza azpian, parte hartzen duten guztiek domina eta kamiseta jasoko dituzte opari.Helduen artean ere hainbat opari zozkatuko dituzte, guztira 50 baino gehiago. Herri guztian trafikoa moztuta Lasterketak irauten duen bitartean Beasaingo trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu Udaltzaingoak. Hala, lasterketak zeharkatuko dituen kaleak itxita egongo dira 09:00etatik 13:00etara bitartean. Gainerako kaleetatik herritik irtetzeko aukera egongo da ordutegi horretan, baina herrira ezingo da sartu. Autoak uzteko Bernedo Eneako aparkalekua erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek. Bilbo-Donostia eta Iruña-Eibar autobus lineatako autobusak ere ezingo dira herri erdigunera [...]
Igande honetan izango da Bealak Beasaingo Lasterkariak taldeak antolatu duen lehen lasterketa herrikoia. Guztira hamalau kilomtroko ibilbidea antolatu dute, Loinazko San Martin plaza azpitik irtenda.
Bealak elkartetik adierazi dutenez izen ematea poliki doa, baina aste honetan parte hartzaileen kopurua handitu egingo da: «Jendeak azkeneko unera arte itxaroten du, eguraldia, eguna… izaten baitituzte kontuan». Izena eman duten askok Azkoitia eta Azpeitia artean (Gipuzkoa) egingo den maratoi erdia prestatzeko erabiliko dute igandeko lasterketa, Bealakekoen arabera.
Lasterketan izena eman nahi duenak www.kirolprobak.com helbidean egin behar du. Txiparekin korrika egin nahi duenak zortzi euro ordaindu beharko ditu eta gainerakoek hamar euro.
Aurretik umeen proba
Helduen proba hasi aurretik umeek izango dute korrika egiteko aukera. Haurren lasterketa 09:00etan hasiko da, Loinazko San Martin plaza azpian, parte hartzen duten guztiek domina eta kamiseta jasoko dituzte opari.Helduen artean ere hainbat opari zozkatuko dituzte, guztira 50 baino gehiago.
Herri guztian trafikoa moztuta
Lasterketak irauten duen bitartean Beasaingo trafikoan hainbat aldaketa egingo ditu Udaltzaingoak. Hala, lasterketak zeharkatuko dituen kaleak itxita egongo dira 09:00etatik 13:00etara bitartean. Gainerako kaleetatik herritik irtetzeko aukera egongo da ordutegi horretan, baina herrira ezingo da sartu. Autoak uzteko Bernedo Eneako aparkalekua erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek.
Bilbo-Donostia eta Iruña-Eibar autobus lineatako autobusak ere ezingo dira herri erdigunera sartu eta Antzizar bidegurutzean egingo dute geldialdia. Lasterketak irauten duen bitartean udaltzainek eta boluntarioek emango dituzten oharrei kasu egiteko eskatu dute antolatzaileek.
IBILBIDEA:
Loinazko San Martin plaza, Kale Nagusia, Nafarroa Etorbidea, Zapatari kalea, Igartza Oleta kalea, Antzizar kiroldegia, Trenbide kalea, Barrendain plaza, Joan Iturralde kalea, Zaldizurreta kalea, Gipuzkoa plaza, Jose Migel Iturrioz kalea, Ezkiaga etorbidea, Jose Migel Iturrioz kalea, Loinazko San Martin plaza.