Zuhaitz Egun bustia Lakiolan
Atzo Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten Legazpin hamazazpigarren urtez segidan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, 20-25 pertsona inguru bertaratu ziren Lakiolara eta atertu zuen une bat baliatu zuten landaketa burutzeko. Urak estalitako zulo gutxi batzueta...
Atzo Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten Legazpin hamazazpigarren urtez segidan. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, 20-25 pertsona inguru bertaratu ziren Lakiolara eta atertu zuen une bat baliatu zuten landaketa burutzeko. Urak estalitako zulo gutxi batzuetan izan ezik, gainontzeko guztietan zuhaitzak jarri zituzten, aterpe barruko berotasunean salda eta txorixoa hartu aurretik. Argazkiak Jone Azpeitiarenak dira.