Garagardo Festa antolatu du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak, proiektu berrietara begira
Asteburu honetan Garagardo Festa ospatuko du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak Legazpin. Bigarren urtea da elkarte honek jaialdi hau antolatzen duena eta iaz bezala, Urbeltz pilotalekuan egingo dute aurten ere. Festa dirua biltzeko helburuz antolatzen dute, eta diru horrekin proiektu berriei ekiten diete. Iker Conejo elkarteko kideak dioenez, «maiatzeko klasikatik aparte, iaz mendiko bizikleten trabesia bat ere antolatu genuen. Aurten proiektu gehiago ere baditugu. Batetik, ekaina erdialdera egin nahi den jubenilen errepideko lasterketa bat, Aztirin egitekoa. Bestetik, negu aldera egiteko ziklo kross proba bat». Oraindik ere ideia hauei forma ematen ari dira baina Garagardo Festako diruak proiektu hauek garatzen lagunduko du. Bihar irekiko ditu ateak feriak eta igande gauera arte luzatuko da. Garagardoarekin batera, afariak ere emango dituzte Urbeltz pilotalekuan, eta igandean baita bazkariak ere. «Bestelako giro bat sortzeko balio dezake» dio Conejok. Ukondoa, saltxitxak, purea eta postreak jasotzen ditu aurtengo eskaintzak. 25 euroko menu berezi bat ere jarriko dute. Egunero 18:00etan irekiko dute gunea, igandean izan ezik. Egun honetan 13:30etik egongo da zabalik. Ziklo kross taldea Trabesia antolatzeaz gain, ziklo kross talde bat ere sortu zuten iaz. «Talderik ez zegoenez, ziklo krossean aritzen zirenei laguntzea erabaki zen. Arropa eman zitzaien eta mediku azterketak eta federatu fitxak ordaindu zitzaizkien» dio Conejok. Arropa [...]
Asteburu honetan Garagardo Festa ospatuko du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak Legazpin. Bigarren urtea da elkarte honek jaialdi hau antolatzen duena eta iaz bezala, Urbeltz pilotalekuan egingo dute aurten ere.
Festa dirua biltzeko helburuz antolatzen dute, eta diru horrekin proiektu berriei ekiten diete. Iker Conejo elkarteko kideak dioenez, «maiatzeko klasikatik aparte, iaz mendiko bizikleten trabesia bat ere antolatu genuen. Aurten proiektu gehiago ere baditugu. Batetik, ekaina erdialdera egin nahi den jubenilen errepideko lasterketa bat, Aztirin egitekoa. Bestetik, negu aldera egiteko ziklo kross proba bat». Oraindik ere ideia hauei forma ematen ari dira baina Garagardo Festako diruak proiektu hauek garatzen lagunduko du.
Bihar irekiko ditu ateak feriak eta igande gauera arte luzatuko da. Garagardoarekin batera, afariak ere emango dituzte Urbeltz pilotalekuan, eta igandean baita bazkariak ere. «Bestelako giro bat sortzeko balio dezake» dio Conejok. Ukondoa, saltxitxak, purea eta postreak jasotzen ditu aurtengo eskaintzak. 25 euroko menu berezi bat ere jarriko dute. Egunero 18:00etan irekiko dute gunea, igandean izan ezik. Egun honetan 13:30etik egongo da zabalik.
Ziklo kross taldea
Trabesia antolatzeaz gain, ziklo kross talde bat ere sortu zuten iaz. «Talderik ez zegoenez, ziklo krossean aritzen zirenei laguntzea erabaki zen. Arropa eman zitzaien eta mediku azterketak eta federatu fitxak ordaindu zitzaizkien» dio Conejok. Arropa gehiago atera behar izan dute ordea. «Hainbat herritarrek, gustatu egin zaiela-eta, eskuratzeko gogoa agertu dute. Azkenean, saltzen hasi gara, eta Garagardo Ferian ere jarriko ditugu».
Ziklo kross denboraldia amaitu bada ere, orain mendi bizikletena hasi da, eta urri ingurura arte luzatuko da. Aramaion hasi zuten denboraldia eta legazpiar txirrindulariak bertan izan ziren Telleriarteko taldea ordezkatzen.