Argi Berri elkarteko bertso sariketa bihar gauean jokatuko dute

Pasa den asteburuan hasi ziren Osinalde sariketarako saio puntuagarriak, Aztiri elkartean. Larunbat honetan berriz, Argi Berri  elkarteak antolatzen duen sariketaren txanda izango da. Hamalaugarren urtea beteko du saio honek eta sei bertsolari gaztek ...

Pasa den asteburuan hasi ziren Osinalde sariketarako saio puntuagarriak, Aztiri elkartean. Larunbat honetan berriz, Argi Berri  elkarteak antolatzen duen sariketaren txanda izango da. Hamalaugarren urtea beteko du saio honek eta sei bertsolari gaztek parte hartuko dute; horietako bi pasako dira Osinalde elkarteko finalera. Ainhoa Mujika eta Endika Igartzabal goierritarrekin batera, Adur Gorostidi, Peio Ormazabal, Eneritz Arzallus eta Iñaki Aleman ariko dira.

Afaria egingo dute aurrena, 20:30ean hasita. Segidan, bertsolarien saioa hasiko da. Afarian parte hartzeko txartel guztiak dagoeneko salduta daudela jakinarazi dute antolatzaileek. Dena den, afal ondoko saioa irekia izango da, entzutera etorri nahi duten guztientzat.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa