Biok Zerbitzuakek galdu egin du etxean
Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen saskibaloi taldeak beste astebete itxaron beharko du igoera fasea jokatzeko, larunbatean galdu egin baitzuten etxean Donostiako taldearen aurka (72-85). Ordiziarrak tentsiorik gabe atera ziren kantxara, partida aldez ...
Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen saskibaloi taldeak beste astebete itxaron beharko du igoera fasea jokatzeko, larunbatean galdu egin baitzuten etxean Donostiako taldearen aurka (72-85). Ordiziarrak tentsiorik gabe atera ziren kantxara, partida aldez aurretik irabazita zutela pentsatuz, baina donostiarrak irabazten hasi ziren eta partida guztian aurretik joan ziren markagailuan. Atsedenaldira 35 eta 42 galtzen joan ziren ordiziarrak, baina hirugarren laurdenean suspertu egin ziren eta bost puntura jarri ziren (53-58). Partida bukatzeko lau minuturen faltan puntu bakarreko aldea zuten donostiarrek, baina bukaeran jaurtiketa libre dezente sartu zituzten, eta partida erraz irabazi (72-85).