Atzo egin zituzten Zegaman III. Keramika Topaketak Euskal Keramikagile Garaikideak taldeak eta Zegamako Udalak antolatuta. «Uste baino jende gehiagok» parte hartu zuen eta oso gustura daude antolatzaileak jasotako erantzunarekin. Raku deritzon keramika egosketa berezia izan zuten oinarrian jardunaldiek. Raku-ak keramika prozesu oso bat ikusteko aukera ematen du: esmaltatzetik hasi, egosketa-prozesuarekin jarraitu eta azken emaitza ikusterainokoa. Eta hori guztia denbora tarte labur batean. Adolfo Giner keramikagile aragoarra teknika horretan espezialista da eta Zegaman izan zen atzo, martxoak 6, gonbidatu berezi gisa. Haren eskutik, hainbat Raku teknika eta antzeko teknikak bertatik bertara jarraitzeko aukera izan zuten topaketetan parte hartu zutenek. Leku askotako jendea Maite Salutregi EKGko kideak jakitera eman zuenez, leku askotako keramikagileak eta keramika ikasleak izan ziren bertan: hala nola, Bizkaikoak, Arabakoak, Miranda de Ebrokoak (Burgos)… «Besteak beste, Zumarragako, Urretxuko, Beasaingo eta Idiazabalgo gure ikasleek ere parte hartu zuten». Salutregiren hitzetan keramika munduan ez dira ohikoak horrelako topaketak eta oso aberatsa izan zen. «Ikusmin handia zegoen eta jendeak gogotsu parte hartu zuen, bere piezak dekoratuz eta Adolfo Giner adituari Raku teknikari buruz hainbat galdera eginez». Lehen egosketa 10:30ean Goizeko hamarrak aldera labeak piztu zituzten antolatzaileek eta egunean zehar egosi beharreko piezak prestatu zituzten. Ordu erdi beranduago egin zuten lehen egosketa Aitxuri [...]
Biok Zerbitzuak OKE senior mutilen saskibaloi taldeak beste astebete itxaron beharko du igoera fasea jokatzeko, larunbatean galdu egin baitzuten etxean Donostiako taldearen aurka (72-85). Ordiziarrak tentsiorik gabe atera ziren kantxara, partida aldez ...
Guidon Saint Martinois taldeko Bastien Badi frantziarrak irabazi du Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatutako kadete mailako XXIX. Usurbe proba. Ordu eta erdi pasatxo behar izan zituen txirrindulariak 59 kilometroko ibilbidea egiteko. Frantziarra...
Asteazken iluntzean DVD bidezko opera emanaldia egingo dute Legazpin. Haendelen ‘Serse’ operaren lehen zatia proiektatuko dute, 20:30ean hasita kultur etxean. Bigarren zatiaren proiekzioa martxoaren 16an egingo dute, ordu eta leku berean.
Mintegi bat egingo dute martxoaren 19an; inkesta bat ere bidaliko dute etxe guztietara.
Antolatzaileek uste baino korrikalari gehiagok parte hartu zuten atzo goizean Beasainen egin zen Lehen Herri Lasterketan. Guztira 275 korrikalari helmugaratu ziren, horietatik 113 goierritarrak. Denen artean azkarrena Juan Karlos Valdivielso beasainda...
Ampo Ordiziak bikain borobildu utzi zuen atzo denboraldia. Ligaren irabazle La Vila taldea hankapean hartu zuen Altamiran (44-10), eta puntu eskas batera geratu da sailkapenean, Espainiako Ohorezko Maila sekula egin duen denboraldi onena eginez. Zelaian festa handia izan zen, baita ondorenean ere. Taldearen zaleek bazkari erraldoi bat prestatu zuten (mila lagunetik elkartu ziren), eta jokalariei harrera eta omenaldi txiki bat ere egin zieten. Hortik aurrerakoa Ordiziako kale eta tabernatan ospatu zuten. Ordizia 0 eta 10 galtzen hasi zen, baina Simpsonen eta Mungiaren entsegu banak aurretik jarri zioten goierritarrak (12-10). Hala bukatu zen lehen zatia. Bigarren zatia hasi bezain pronto, Fishek lortu zuen entsegua (19-10), Goiak hurrena 65. minutuan (29-10), eta partida erabakita zegoenean zelaian jaun eta jabe zen Ampo Ordizia. Axier Alvarez de Eulatek bi entsegurekin itxi zuen markagailua, zaleen gozamenerako. Partidaren bukaeran ohorezko pasiloa egin zieten Ampo Ordiziako jokalariak La Vilako txapeldunei, eta ondoren, iazko jokalari atzerritar onenaren saria jaso zuen La Vilako Rian Le Rouxek, eta gazte onenarena Julen Goia idiazabaldarrarentzat izan zen.
Atzo eguerdian Urretxuko udaletxean egin zen ekitaldiarekin hasiera eman zitzaion, martxoaren 8aren bueltan egingo diren ekintzei.
Aranguren eta Taxoare mendizerrak bisitatzeko aukera izango da sei bat ordu iraungo duen irteeran. Tartean Irulegiko tontorrean zegoen gazteluaren aztarnak ikusteko aukera...