Bihar izango da Arrano elkarteko mus txapelketa
Bihar arratsaldean jokatuko da Arrano Kultur Elkarteak antolatutako mus txapelketa. Elkarteak antolatzen duen 21. txapelketa izango da aurtengoa eta, beti bezala, San Martin plaza azpian jokatuko da. 16:30ean hasiko da txapelketa eta bikoteek ordu b...
Bihar arratsaldean jokatuko da Arrano Kultur Elkarteak antolatutako mus txapelketa. Elkarteak antolatzen duen 21. txapelketa izango da aurtengoa eta, beti bezala, San Martin plaza azpian jokatuko da. 16:30ean hasiko da txapelketa eta bikoteek ordu bete lehenago hasi ahalko dute izena ematen Arrano tabernan.
Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du eta lau erregetara eta 30 tantotako hiru usteletara jokatuko dute. Antolatzaileek ez dute keinurik onartuko eta epaileek hartutako erabakia eztabaida ezina izango da.
Lehen zortzientzat sariak
Arrano elkarteko antolatzaileek lehen zortzi bikoterentzat sariak dituzte banatzeko. Bikote irabazleak 1.500 euro eta txapela jasoko ditu, bigarrenak 800 euro, hirugarenak 400 euro eta laugarrenak 200 euro.
Bosgarrenetik zortzigarrenera artekoek opariak jasoko dituzte sari gisa. Bosgarren egiten duen bikoteak arkume bat jasoko du opari, seigarrenak ardo kaxa, zazpigarren bikoteak bi tarta eta zortzigarren sailkatzen den bikoteak bi xanpain botila.