Inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du ezker abertzaleak
Gaur goizean udalak egin duen udalbatzan, inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du Beasaingo ezker abertzaleak. “Euskal Herriak bizi duen errepresio oldarraldiaren ondorioz”, tortura egungo errealitatearen zati dela aipatu dute ezker abertzaleko ordezkariek. Azken 30 urteetan politiza ezberdinen esku egon ondoren ia 10.000 euskal herritarrek torturak edo tratru txarrak salatu dituztela gogorarazi dute, eta torturapean hildakoak ere ugari izan direla. Tortura salaketa bat ez ikertu izanagatik Espainiako Estatua zigortua izan dela aipatu dute, baina, hala ere, “Espainiako Gobernuak inkomunikazioa erabiltzen jarraitzen du, tortura eta tratu txarrei bide emanez”. Torturapean egindako aitortzak auzitegietan froga gisa eta herritarrak zigortzeko erabiltzen direla salatu dute. “Bakea erdiesteko urratsei muzin” Euskal Herrian irekitzen ari den aro berriaren baitan, ezker abertzaleak eman dituen “distentsio keinuek” errepresioa izan dute ordainetan Beasaingo bozeramaileen arabera, eta Espainiako Gobernuak “benetako konponbidea eta bakea erdiesteko emaniko urratsei muzin” egin diela gehitu dute. “Giza eskubide guztien bermeaz hitz egiten ari garen honetan, torturarekin amaitzeak garrantzia berezia” hartzen du ezker abertzalearen arabera. Hori guztia kontuan hartuta, tortura kasu guztiekin amaitzeko exijitu diete gaur Beasaingo ezker abertzalekoek “ardura zuzenak dituzten erakunde, alderdi politiko eta poliziei”. Torturaren amaiera inkomunikazioaren amaierarekin lotzen du ezker abertzaleak eta, hala, inkomunikazioarekin amaitzeko eskatu du, “Nazio Batuen Erakundeko hainbat errelatorek egindako [...]
Gaur goizean udalak egin duen udalbatzan, inkomunikazioarekin eta torturekin amaitzeko eskatu du Beasaingo ezker abertzaleak. “Euskal Herriak bizi duen errepresio oldarraldiaren ondorioz”, tortura egungo errealitatearen zati dela aipatu dute ezker abertzaleko ordezkariek. Azken 30 urteetan politiza ezberdinen esku egon ondoren ia 10.000 euskal herritarrek torturak edo tratru txarrak salatu dituztela gogorarazi dute, eta torturapean hildakoak ere ugari izan direla.
Tortura salaketa bat ez ikertu izanagatik Espainiako Estatua zigortua izan dela aipatu dute, baina, hala ere, “Espainiako Gobernuak inkomunikazioa erabiltzen jarraitzen du, tortura eta tratu txarrei bide emanez”. Torturapean egindako aitortzak auzitegietan froga gisa eta herritarrak zigortzeko erabiltzen direla salatu dute.
“Bakea erdiesteko urratsei muzin”
Euskal Herrian irekitzen ari den aro berriaren baitan, ezker abertzaleak eman dituen “distentsio keinuek” errepresioa izan dute ordainetan Beasaingo bozeramaileen arabera, eta Espainiako Gobernuak “benetako konponbidea eta bakea erdiesteko emaniko urratsei muzin” egin diela gehitu dute. “Giza eskubide guztien bermeaz hitz egiten ari garen honetan, torturarekin amaitzeak garrantzia berezia” hartzen du ezker abertzalearen arabera.
Hori guztia kontuan hartuta, tortura kasu guztiekin amaitzeko exijitu diete gaur Beasaingo ezker abertzalekoek “ardura zuzenak dituzten erakunde, alderdi politiko eta poliziei”. Torturaren amaiera inkomunikazioaren amaierarekin lotzen du ezker abertzaleak eta, hala, inkomunikazioarekin amaitzeko eskatu du, “Nazio Batuen Erakundeko hainbat errelatorek egindako gomendioei jarraiki”.