Agirrebideak bi noranzko izango ditu lanak amaitu ondoren
Upabia baserria bota ondoren, Agirrebidea berritzeko lanak hasi dira. Lazkaibar eta N-1 errepidea lotuko dituen bide berriak bi noranzko izango ditu, eta lanak hiru fasetan egingo dituzte. Lehen fasean trenbidearen gaineko zubia ordezkatuko dute. Eusko Jaurlaritzak egingo ditu lanak, datorren irailean hasita. Zubi berria jarrita, Lazkaibar eta zubiaren arteko zatia berrituko du CAF enpresak. Gipuzkoako Diputazioak zubiaren beste aldetik Goierriko industrialderaino igotzen den bidegurutzerainoko bidea zabalduko du. Errepideak 11 metroko zabalera izango du eta berritze lanak amaituta Ordiziara eta Beasaina eta CAFera doan trafikoa arinduko da. Goierriko eta Mallutz industriagunetara eta suhiltzaileen parkera joateko komunikazioa hobetzea ere espero dute. Errepidearen ondoan bidegorria ere eraikiko dute, eta, horregatik, zubiak 14 metroko zabalera izango du. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearen arabera, errepidea zabaltzeko proiektua estregikoa da, “trafikoa arintzeaz gain, N-1etik Ordiziara sartzeko bi sarbideak, San Bartolome eta San Joanekoak, zubien azpitik pasatzen direlako”. Urte bukaerarako lanak amaituta egongo direla aurreikusi dute Ordiziako Udalean. Upabialdeko urbanizazioan skate pista Upabia baserria botata, inguru horretako urbanizazio lanak egiteko erraztasun gehiago ere izango dutela adierazi dute Ordiziako Udaletik. 2008an udalak eta CAFek sinatutako hitzarmenaren ondoren eraikiko da urbanizazioa eta guztira 42.918 metro koadro izango ditu. Udalak eraikitako skate parke berriaren eta Upabi baserria zegoen tokiaren artean [...]
Upabia baserria bota ondoren, Agirrebidea berritzeko lanak hasi dira. Lazkaibar eta N-1 errepidea lotuko dituen bide berriak bi noranzko izango ditu, eta lanak hiru fasetan egingo dituzte. Lehen fasean trenbidearen gaineko zubia ordezkatuko dute. Eusko Jaurlaritzak egingo ditu lanak, datorren irailean hasita. Zubi berria jarrita, Lazkaibar eta zubiaren arteko zatia berrituko du CAF enpresak. Gipuzkoako Diputazioak zubiaren beste aldetik Goierriko industrialderaino igotzen den bidegurutzerainoko bidea zabalduko du.
Errepideak 11 metroko zabalera izango du eta berritze lanak amaituta Ordiziara eta Beasaina eta CAFera doan trafikoa arinduko da. Goierriko eta Mallutz industriagunetara eta suhiltzaileen parkera joateko komunikazioa hobetzea ere espero dute. Errepidearen ondoan bidegorria ere eraikiko dute, eta, horregatik, zubiak 14 metroko zabalera izango du.
Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearen arabera, errepidea zabaltzeko proiektua estregikoa da, “trafikoa arintzeaz gain, N-1etik Ordiziara sartzeko bi sarbideak, San Bartolome eta San Joanekoak, zubien azpitik pasatzen direlako”. Urte bukaerarako lanak amaituta egongo direla aurreikusi dute Ordiziako Udalean.
Upabialdeko urbanizazioan skate pista
Upabia baserria botata, inguru horretako urbanizazio lanak egiteko erraztasun gehiago ere izango dutela adierazi dute Ordiziako Udaletik. 2008an udalak eta CAFek sinatutako hitzarmenaren ondoren eraikiko da urbanizazioa eta guztira 42.918 metro koadro izango ditu.
Udalak eraikitako skate parke berriaren eta Upabi baserria zegoen tokiaren artean oinezkoentzako sarbide bat eta bidegorria eraikiko dituzte. Bidegorriaren lanak egiteko ADIFek hainbat lursail utzi dizkio Udalari.
CAFek emandako 3.845 metro koadrotatik, skate parkeak 900 metro koadro okupatzen ditu eta Upabi aldeko obrak bukatzen dituztenean zabalduko dute herritarrentzako. Skate pistaren ondoan jolasgunea eta belardia jarriko dituzte. Joseba Rezola pasealekutik ere egongo da gune horretara sartzeko aukera, Oria ibaiaren gainean jarriko duten pasarela baten bidez.
Lanen barruan Lazkaibar eta Urdaneta kaleen artean bidegorria egitea ere aurreikusten da, Lazkao aldetik CAF lantegia gurutzatuko duen bidegorriari jarraipena emateko.