Estanda Ordiziak bosgarren postua izango du jokoan bihar, Errioxan
Areto futboleko Estanda Ordiziak, zilarrezko mailako bosgarren postua izango du bihar jokoan, Errioxako (Espainia) Camino Cienta taldearen kontra. Jaitsiera postuetan daude errioxarrak eta printzipioz irabazteko moduko partida dirudi, baina Emilio Orti...
Areto futboleko Estanda Ordiziak, zilarrezko mailako bosgarren postua izango du bihar jokoan, Errioxako (Espainia) Camino Cienta taldearen kontra. Jaitsiera postuetan daude errioxarrak eta printzipioz irabazteko moduko partida dirudi, baina Emilio Ortizek azaldu duenez, “denboraldi honetan antzeko baldintzetan zegoen beste talde baten kontra jokatu dugu eta ezustekoa eman ziguten”. Gainera, talde horri bere etxean neurria hartzea zaila dela dio entrenatzaileak, “joko zelaia txikiagoa da eta zementuzkoa; hori guretzako zailtasun bat gehiago izango da”. Partida bihar arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute, Santo Domindo de la Calzadako kiroldegian.