‘Ez adarrik jo’ turismo kanpainako kartela jaso du Edurne Albizu Zegamako alkateak
Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ez adarrik jo’ kanpaina egin du gazteen artean bertako turismoa sustatzeko helburuarekin eta horretarako Zegamako herriaren izena erabili dute. “Berlinen, Amsterdamen, Londresen egon zara eta ez duzu Zegama ...
Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ez adarrik jo’ kanpaina egin du gazteen artean bertako turismoa sustatzeko helburuarekin eta horretarako Zegamako herriaren izena erabili dute. “Berlinen, Amsterdamen, Londresen egon zara eta ez duzu Zegama ezagutzen? Ez adarrik jo!” dio kanpaina horrek. Iñaki Galdos Foru diputatuak Zegamako gimnasioko obrak inauguratzeko Zegamara egindako bidaia aprobetxatu du gaur, martxoak 25 turismo kanpaina horretako kartela Edurne Albizu Zegamako alkateari emateko. Pozik hartu dute Albizuk eta Zegamako Udaleko zinegotziek kanpaina horretarako Zegamaren izena erabili izana eta bide batez, baita kartela bera ere.