Haurren Eguna ari dira ospatzen gaur Seguran Iparra-Hegoa kultur astearen barruan
Gaur haurrak dira protagonistak Seguran, Iparra-Hegoa kultur astearen barruan beraien eguna ospatzen ari baitira goizean hasita. Antolatzaileen iritziz Haurren Eguna ere “oso garrantzitsua da, Segurako eta Iparraldeko haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera baitute”. Hamaikak aldera iritsi dira Segurara Hiriburu eta Angeluko ikastoletako 3, 4 eta 5. mailako ikasleak. Guztira 38 bat haur eta Iparra-Hegoako antolatzaileek zein Segurako Laiotz herri eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek eta irakasleek harrera egin diete. Ondoren bi taldetan banatu dira. Talde bateko haurrek Ardixarra ikusi dute Aldabe kooperatiba elkarteko kideak gidari lanetan zituztela eta besteek berriz, herrian zehar buelta bat eman dute bertako ateak , jauregiak eta eraikinak ikusteko. Ondoren lehendabiziko taldekoek herria ikusi dute eta besteek, Ardixarra. 12:15ak inguruan Iparraldetik Segurara joandako 6-8 ikasle Segura irratira joan dira eta Lierni Elorza buru zutela irratsaioa egin dute Iparraldeko hiru euskal irratirekin bat eginda. Beste haur guztiek bazkaldu egin dute plazan jarritako karpan. Makarroiak eta xolomoa jan dituzte eta postrean berriz, pastak. 13:20ak aldera Segurako Jai Alai pilotalekura joan dira guztiak. Eñaut Telleria gidari lanetan zela lauzpabost Xiba jokotan parte hartu dute umore ezin hobean. Giro oso polita sortu da. Arratsaldean ere festa giroa nagusi Arratsaldean 14:30ean Laiotzeko Haur Hezkuntzako eta [...]
Gaur haurrak dira protagonistak Seguran, Iparra-Hegoa kultur astearen barruan beraien eguna ospatzen ari baitira goizean hasita. Antolatzaileen iritziz Haurren Eguna ere “oso garrantzitsua da, Segurako eta Iparraldeko haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera baitute”.
Hamaikak aldera iritsi dira Segurara Hiriburu eta Angeluko ikastoletako 3, 4 eta 5. mailako ikasleak. Guztira 38 bat haur eta Iparra-Hegoako antolatzaileek zein Segurako Laiotz herri eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek eta irakasleek harrera egin diete. Ondoren bi taldetan banatu dira. Talde bateko haurrek Ardixarra ikusi dute Aldabe kooperatiba elkarteko kideak gidari lanetan zituztela eta besteek berriz, herrian zehar buelta bat eman dute bertako ateak , jauregiak eta eraikinak ikusteko. Ondoren lehendabiziko taldekoek herria ikusi dute eta besteek, Ardixarra.
12:15ak inguruan Iparraldetik Segurara joandako 6-8 ikasle Segura irratira joan dira eta Lierni Elorza buru zutela irratsaioa egin dute Iparraldeko hiru euskal irratirekin bat eginda. Beste haur guztiek bazkaldu egin dute plazan jarritako karpan. Makarroiak eta xolomoa jan dituzte eta postrean berriz, pastak.
13:20ak aldera Segurako Jai Alai pilotalekura joan dira guztiak. Eñaut Telleria gidari lanetan zela lauzpabost Xiba jokotan parte hartu dute umore ezin hobean. Giro oso polita sortu da.
Arratsaldean ere festa giroa nagusi
Arratsaldean 14:30ean Laiotzeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleek bat egingo dute aurretik parrandan dabiltzenekin. Laiotzeko 5. mailako ikasleek bertsoak dituzte prestatuta eta bi abesti ere joko dituzte txirulaz. Iparraldeko ikasleek berriz, jokoak prestatu dituzte denen artean egiteko. Ondoren haurren dantzaldia izango da Kiki Bordatxoren eskutik.
Iparraldeko ikasleek 16:45ean autobusean sartu eta etxerako bidea hartuko dute. Haiek agurtu ondoren parrandan segituko dute gainerakoek herrian izango baita zertaz gozatua.