Ume jaioberriak dituzten amei zuzendutako saioak
Urretxuko Udalak ‘Umetxo bat dugu gure bizitzan’ ikastaroa antolatu du. Edurne Salegik eskainiko du eta 24 ordukoa izango da, 2 orduko 12 saiotan banatuta. 0 eta urtebete arteko haurra duten amei zuzendutakoa da eta Urretxuko eta Zumarragako haurreskola publikoan egingo dute. Izena eman nahi duenak gizarte zerbitzuetara jo behar du (943038083).