Unai Baztarrika da alkatetzarako Aralaren hautagaia
Unai Baztarrika da Beasaingo Udalerako Aralarrek osatu duen zerrendako burua. Aurten lehen aldiz aurkeztuko du Aralarrek bakarka Beasaingo alkatetzarako hautagaia. Atzo egindako aurkezpenean adierazitakoaren arabera, Aralar “proiektu abertzale eta ezkerrekoarekin aurkeztuko da datozen udal hauteskundeetara”. Beasainen ezkerrekoa eta abertzalea den alternatiba bat posible dela uste dute, “haize berriak, kudeaketa eredu berriak eta politika egiteko molde berriak behar dituelako” herriak. Olaia Duarte da bigarrena Aralaren zerrendan eta hirugarrena Mikel Zurbano. Patxi Aierbe Oria bailarako Batzar Nagusietarako hautagaia eta Laida Elizegi Iratzarri Aralargo gazte taldeko arduraduna ere Beasainen izan ziren atzo, hautagaiei babesa adierazten. Gobernu aldaketa Aralargo kideen iritziz, “Beasaingo Udalak aldaketa behar du” eta aldaketa horretan Aralarren lehentasuna herri ekologiko eta berde bat eratzea izango da, eskualdeko mugikortasun plan bat eratzea, gizarte politikak sendotzea, benetako parte-hartzea bultzatzea eta pribatizazioari mugak jartzea. Hirigintza pertsonen eskura jartzeko lan egingo dutela zehatzu dute eta gazteek Beasaingo politikan parte aktiboa izatea nahi dutela. Beasaingo lehen hizkuntza euskara izateko pausoak emateko prest agertu dira Aralar alderdiko hautagaiak. Herri ekologiko eta berde baten alde Eskualdeko herriak ingurumena hobetzeko “esparru ezin hobeak” direla azaldu du Baztarrikak, eta tartean baita Beasain ere. Horregatik, herri osasuntsuagoak, bizi-kalitate hobeagokoak eta inguruarekin errespetuzkoak eraiki nahi dituzte. Hiri hondakinak kudeatzeko ziklo osoa aztertuko [...]
Unai Baztarrika da Beasaingo Udalerako Aralarrek osatu duen zerrendako burua. Aurten lehen aldiz aurkeztuko du Aralarrek bakarka Beasaingo alkatetzarako hautagaia. Atzo egindako aurkezpenean adierazitakoaren arabera, Aralar “proiektu abertzale eta ezkerrekoarekin aurkeztuko da datozen udal hauteskundeetara”.
Beasainen ezkerrekoa eta abertzalea den alternatiba bat posible dela uste dute, “haize berriak, kudeaketa eredu berriak eta politika egiteko molde berriak behar dituelako” herriak. Olaia Duarte da bigarrena Aralaren zerrendan eta hirugarrena Mikel Zurbano. Patxi Aierbe Oria bailarako Batzar Nagusietarako hautagaia eta Laida Elizegi Iratzarri Aralargo gazte taldeko arduraduna ere Beasainen izan ziren atzo, hautagaiei babesa adierazten.
Gobernu aldaketa
Aralargo kideen iritziz, “Beasaingo Udalak aldaketa behar du” eta aldaketa horretan Aralarren lehentasuna herri ekologiko eta berde bat eratzea izango da, eskualdeko mugikortasun plan bat eratzea, gizarte politikak sendotzea, benetako parte-hartzea bultzatzea eta pribatizazioari mugak jartzea. Hirigintza pertsonen eskura jartzeko lan egingo dutela zehatzu dute eta gazteek Beasaingo politikan parte aktiboa izatea nahi dutela. Beasaingo lehen hizkuntza euskara izateko pausoak emateko prest agertu dira Aralar alderdiko hautagaiak.
Herri ekologiko eta berde baten alde
Eskualdeko herriak ingurumena hobetzeko “esparru ezin hobeak” direla azaldu du Baztarrikak, eta tartean baita Beasain ere. Horregatik, herri osasuntsuagoak, bizi-kalitate hobeagokoak eta inguruarekin errespetuzkoak eraiki nahi dituzte.
Hiri hondakinak kudeatzeko ziklo osoa aztertuko duen plan ere bultzatu nahi du aralarrek, zabor bilketarako alternatiba guztiak aztertuz. Tren sozialaren aldeko apustua ere egingo dute, “eskualde mailako garraio publiko eraginkor bat garatuz”.
Aralargo hautagaiak udalera iristen badira herritar guztiek udaletxeko ateak irekita izango dituztela zehaztu du Baztarrikak, eta udal erabakietan “herritarren ahotsa kontuan” izango dutela. Hala, Aralarren lehen eskaria udalbatzen ordutegia aldatzea izango da, “plenoak herritarren eskura ordutegi egoki batean” jarriz. Gazteak politikara gerturatzeko parte hartzea bultzatuko dutela ere aurreratu hautagaiak.
Euskara integratzailea
Kultura gaiei helduta herriak behar dituen ekipamendu egokiak prestatzeko konpromisoa hartu dute hautagaiek, eta horretarako “kultur adierazpide guztiak bilduko dituen zentro bat egituratzea ezinbestekoa” dela diote. Euskarari dagokionean Beasainek herri euskalduna izan behar duela aldarrikatzen dute eta euskara “herriko lehen hezkuntza izan behar dela eremu guztietan”.
Krisi ekonomikoa ere hizpide izan zuten atzoko aurkezpenean eta arazoari “ezkerretik” erantzungo diotela esan zuten. Herriaren beharrak eta nahiak aztertzeko prest agertu dira, “beasaindarrak direlako herritarren beharrak ondoen ezagutzen dituztenak”. Langabezia arazoari enplegu politikak garatuz egingo diote aurre.
Gai ekonomikoei lotuta, gizarte politikak sendotzeko nahia adierazi du Olaia Duartek eta “aitona-amonek pairatzen duten prekarietate ekonomikoa” salatu du. Arazo horiekin amaitzeko “irtenbide bakarra udaletxeko zerbitzuen kudeaketa zuzena” dela gaineratu du. “Kontratazio eta zeharkako kudeaketa ereduak ezbaian jarri eta kontratazio publikoari lehentasuna ematea” izango da Aralarren egitekoa.
“Hirigintza pertsonen zerbitzura”
Orain arteko udal-gobernuak babes ofizialeko etxebizitzak eraiki ahal izateko lurra eskuratzeko izan duen konpromiso eza salatu dute Aralargo kideek, eta legegintzaldiko urte bakoitzean babes ofizialeko 54 etxebizitza eraikitzeko konpromisoa ez dutela bete gaineratu dute. Hala, lokalak etxebizitza bihurtzeko araudi malguagoa aldarrikatu dute eta “etxe hutsen zentzu erreal bat” egitea.