Beitia mendi martxarako ibilbidea garbitzen
Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxako antolatzaileak hasi dira dagoeneko aurtengo ibilbidea garbitzen. Mendi martxa maiatzaren 15ean izango da eta 32 kilometroko ibilbidea izango du, Urretxuren eta Zumarragaren inguruan. Orain artean bi ibilbide aukeran eman badituzte ere, ibilbide luzean gero eta jende gutxiagok parte hartzen duela ikusita, ez egitea erabaki dute, “antolaketa aldetik gure indarrak ibilbide bakarrean batzea eskertuko dugu”.














