Iparra-Hegoak eman du berea eta oso gustura daude antolatzaileak jendearen parte hartzearekin eta sortutako giroarekin. Beraien ustez Iparraldeko eta Hegoaldeko kideen artean «harremanak normalizatuta» daude hein handi batean. «Ikusten dugu ordea, belaunaldi berriak ere hasiak direla pixkanaka harreman horiek estutzen eta horrek berebiziko poza ematen digu». Jarritako helburuak bete direlakoan, balorazio positiboa egin dute. Atzokoa azkeneko eguna izan zen, baina hala ere gogotsu heldu zioten egunari eta festa giroa izan zen nagusi Seguran. Goizean herriko eta herrialde bakoitzeko produktuen azoka egin zuten. Guztira zortzi bat postu jarri zituzten eta besteak beste eztia, kandelak, gazta, marmelada eta ahatekiak… erosi ahal izan ziren. Produktu saltzaileak beraien postuetan zeuden bitartean, herrigunean giroa jartzeaz herriko txistulariak eta trikitilariak, Mutiko Alaiak txarangako kideak, Kuxkuxtu txarangakoak, Baigorriko gaita-jotzaileak, Hazparneko joaldunak eta Akelarre dantza taldekoak arduratu ziren. Sukaldari Txapelketari ere goiz partean ekin zioten. Hamabost taldek parte hartu zuten eta epaimahaiko kideen arabera gisaturik onena Zegamako Tartalo- etxeko kideek egin zuten. Bigarren Urruñako (Lapurdi) Berttoli elkarteko kideak geratu ziren eta hirugarren berriz, Beasaingo Arrano elkartekoak. Sari moduan azokako produktugileen produktuez osatutako loteak eskuratu zituzten lehen hiru postuetan sailkatu zirenek. Eguerdiko ordu batean txakoli dastaketa egin zuten plazan. Segurako tabernek jarri zuten txakolina eta antolatzaileek esan dutenez jende [...]
Juan Carlos Irizarrek Aizkorriko Ataria izenburupean disko berria kaleratu du. Hemezortzi kantuz osatuta dago lana eta Aizkorpe bailarako Zegama, Segura, Zerain, Idiazabal eta Mutiloari egindako kantu bana eta Zegamako ermitei zein herriko beste hainbat txoko bereziri buruzko kantuak biltzen ditu Irizarrek bertan. Edurne Albizu Zegamako alkateak azaldu du diskoa egiteko ideia nola sortu zen. Zegaman udaran, uztaileko bi gauetan herriko argazki zaharren eta bideo zaharren emanaldia egiten dute. Hainbat zegamarrek garai bateko irudi zaharrak zituztela eta, Jose Mari Artola buru zela, hasi ziren duela bi urte horiek berreskuratu eta guztiekin bilduma bat osatzen. Albizuren hitzetan «Jose Mari Artolari eta euskaldun askori Irizarrek egiten duen musika asko gustatzen zaigunez, irudi zahar horiei haren musika jarri zien Artolak». Bideo horiek banatu eta saldu egin nahi zituela eta, Zegamako Udalak badaezpada Irizarri galdetu egin zion ea utziko ote zien bere musika erabiltzen. «Eta hartu harreman horretatik sortu zen harremana, batez ere Jose Mari Artola eta Juan Carlos Irizarren artean». Harreman horretatik sortu zen diskoa egiteko ideia. Lana egiten hasi aurretik, Jose Mari Artolak Zegamako ermitak eta txokoak erakutsi zizkion musikariari. Horrela Albizuren hitzetan «Zegamako txoko gehienak eta esanguratsuenak jasotzen ditu eta bakoitzari bere musika egin dio Juan Carlos Irizarrek». Irizarrek berak azaldu duenez, [...]
Mikel Paredesek (Icolan-Ordizia) irabazi du infantil mailan Eskolarteko Txirrindu proba. Neska infantiletan Ziortza Barandiaranek (Icolan-Ordizia) jantzi du txapela eta helmugan sartzen lehen herritarra berriz, Unai Aranburu izan da. Hiru eskola le...
Zumalakarregi museoan Egun batez diseinatzaile tailerrean parte hartu zuten larunbatean hainbat umek. Hasieran diseinugileen eta modaren inguruan zituzten aurrezagutzak elkartrukatu zituzten. Gero XIX. mendeko moda ezagutu asmoz, museoak duen bildum...
Ampo Ordizia Espainiako Kopako lehiatik kanpo gelditu da, atzo Sevillako Cajasol Ciencias taldearen kontra 37 eta 17 galdu eta gero. Aurten egindako denboraldi bikainaren ondoren, taldekideek eurek ere zerbait egiteko esperantza bazuten Kopan, baina em...
Momentuz bi kontzertu antolatu dituzte Zelaimusik zikloaren barruan. Bigarrena, apirilaren 30ean izango da eta Shut up taldea arituko da Zelai Ariztin.
Berdinketa eta puntu bat lortuta etorri da Estanda Ordizia areto futboleko taldea Errioxara egindako bidaiatik. Aldez aurretik puntu baliotsua zirudien arren, partida ikusita, gehiago lortu zitekeenaren sentzazioarekin bueltatu dira Emilio Ortiz eta Es...
Enplegua sustatze aldera ''jasaten ari garen egoera honetan'' Udalak egindakoaren berri eman du alkateak.
Ordizian dauden elkarteetan emakumeen partehartzea gizonena baino handiagoa bada ere, elkarte horien aginte organoetan gizonezkoak dira nagusi. Datu hori, Ordiziako Udalak onartutako Berdintasun Planaren baitan, Murgibe eta Avento etxeek egindako ikerketaren emaitzetako bat da. Herriko elkarteetan eta kirol arloan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aztertu dute, eta ondorioa garbia da: oraindik ere bi generoen arteko aldea handia da. Ordiziako Udaleko eta bi erakunde horietako ordezkariek prentsa aurreko agerraldia egin dute gaur, ikerketaren berri emateko. Bihar berriz, herritarren aurrean aurkeztuko dituzte emaitzak, 19:00etan, Barrena jauregian. Kristina Altuna Ordiziako Berdintasun teknikariak eman du saioaren berri, eta «herritar guztiei bertara joateko gonbitea» luzatu die. Murgibe kontsultoriak «herriko elkarteetako zuzendaritzetan emakumeen egoera» zein den aztertu du. Itxasne Martinezen arabera, «kultur elkarteetan emakumeen parte-hartzea handia dela jakin arren, aginte esparruetako benetako errealitatea» ezagutu behar zela ikusi eta egoera aztertzea erabaki zuten. Horretarako, herriko 71 elkartetara jo zuten eta horietatik 51 izan dira erantzun dutenak. Horrez gain, zuzeneko elkarrizketak eta eztabaida saioak ere egin dituzte. Ikerketa horren emaitzek, hasierako hipotesia baieztatu dute, alegia, «gizonezkoak zuzendaritza batzorde guztietan» daudela; emakumeak ordea, «batzuetan bakarrik». Datuak ere esanguratsuak dira. Ordizian, 6.383 herritar dira elkarteren bateko bazkide; horietatik 3.626 emakumezkoak dira eta 2.757 gizonezkoak. Aginte organoei begira ordea, 31 elkartetan [...]
Eskualde mailako mahai jokoetako finalak ari dira jokatzen Beasaingo Jubilatu eta Pentsiodunen elkartean. Eskualde guztiko jubilatuak elkartu dira Beasainen eta bilarrean, briskan, dominoan, karta jokoetan, partxisean, tokan eta igel-jokoan ari dira jo...
Gabiriarrek Zuhaitz Eguna ospatu zuten lehendabiziko aldiz larunbatean, bertako Guraso Elkarteak antolatuta. Edukinontziak dauden lekuan eta labearen inguruan landatu zituzten zuhaitzak. 13:00ak aldera zereginak bukatu eta Ostatun mokadutxoa egin zu...
Ertzaintzak Ordiziako bi mendizale erreskatatu zituen igande goizean, Txindoki mendian. Mendizaleetako bat, 37 urtekoa erori egin zen eta kolpeak eta haustura bat zituen. Txindokiko gainetik Amezketako errepikagailuen arteko zatian erori zen. Haren ema...
"Erro Okocha ber bi" (Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Ekain Aseginolaza) eta "Lasatarrak" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Jorge Andueza "Pitu") ere aritu ziren...