Bi mendizale erreskatatu dituzte Txindoki mendian
Ertzaintzak Ordiziako bi mendizale erreskatatu zituen igande goizean, Txindoki mendian. Mendizaleetako bat, 37 urtekoa erori egin zen eta kolpeak eta haustura bat zituen. Txindokiko gainetik Amezketako errepikagailuen arteko zatian erori zen. Haren ema...
Ertzaintzak Ordiziako bi mendizale erreskatatu zituen igande goizean, Txindoki mendian. Mendizaleetako bat, 37 urtekoa erori egin zen eta kolpeak eta haustura bat zituen. Txindokiko gainetik Amezketako errepikagailuen arteko zatian erori zen. Haren emazteak eman zuen abisua. Haseran Ertzaintza helikopteroz joaten saiatu zen, baina haize bolada indartsuak zirela medio, bueltako bidea hartu behar izan zuten. Azkenean, lurrez joan behar izan zuten. 11:30ean iritsi zen erreskate taldea zauritua zegoen tokira; bertan hartatu eta Larraitzera eraman zituzten eta handik, Tolosako ospitalera.