Estanda Ordiziak puntu bat ekarri du Errioxara egindako bidaiatik
Berdinketa eta puntu bat lortuta etorri da Estanda Ordizia areto futboleko taldea Errioxara egindako bidaiatik. Aldez aurretik puntu baliotsua zirudien arren, partida ikusita, gehiago lortu zitekeenaren sentzazioarekin bueltatu dira Emilio Ortiz eta Es...
Berdinketa eta puntu bat lortuta etorri da Estanda Ordizia areto futboleko taldea Errioxara egindako bidaiatik. Aldez aurretik puntu baliotsua zirudien arren, partida ikusita, gehiago lortu zitekeenaren sentzazioarekin bueltatu dira Emilio Ortiz eta Estandako jokalariak. Izan ere, aurreneko zatian markagailuan aurretik jartzeko bi aukera garbi izan zituzten ordiziarrek, baina ez zuten gola egiten asmatu. Bigarren zatian, 30. minutuan, beste aukera on bat izan zuten, baina Bereziartuaren jaurtiketa zutoinera joan zen. Etxekoek ere pare bat aukera garbi izan zituzten, baina Itziar Lopez atezainaren lan onari esker, hutsean gelditu zen markagailua. Azkenean, golik ez eta puntu bana bi taldeentzat. Puntu horri esker, bosgarren jarraituko du taldeak, zilarrezko mailan.













