Mikel Paredesek irabazi du Eskolarteko Txirrindu proba Ormaiztegin
Mikel Paredesek (Icolan-Ordizia) irabazi du infantil mailan Eskolarteko Txirrindu proba. Neska infantiletan Ziortza Barandiaranek (Icolan-Ordizia) jantzi du txapela eta helmugan sartzen lehen herritarra berriz, Unai Aranburu izan da. Hiru eskola le...
Mikel Paredesek (Icolan-Ordizia) irabazi du infantil mailan Eskolarteko Txirrindu proba. Neska infantiletan Ziortza Barandiaranek (Icolan-Ordizia) jantzi du txapela eta helmugan sartzen lehen herritarra berriz, Unai Aranburu izan da.
Hiru eskola lehian
Urteroko moduan, larunbat arratsaldean egin zituzten Ormaiztegin infantil, alebin eta benjamin mailako Eskolarteko Txirrindu Probak. Ibilbidea Ormaiztegiko kaleetan barrena prestatu zuten antolatzaileek, 800 metroko zirkuito itxian. Lehian hiru eskoletako kirolariek parte hartu zuten: Icolan-Ordiziakoek, Belca-Oriakoek eta Andoaingo eskolako txirrindulari gazteek.
Alebin mutiletan Unai Iribarrek (Belca-Oriako) irabazi zuen proba, alebin nesketan Elena Zubiaurrek (Icolan-Ordizia) eta helmugan sartzen lehen herritarra berriz, Ugaitz Gorostidi izan zen.
Azkenik, benjamin mutiletan Aitor Caflancak (Andoain) jantzi zuen txapela eta nesketan Josune Aldanondok (Icolan-Ordizia).