Herritarren partaidetza arloko esperientziak landuko dituzte aurten Ordiziako Udalak hirugarren urtez antolatu dituen partaidetza jardunaldietan. Besteak beste, Katalunia, Gasteiz, Donostia eta Zarautzeko esperientziak ezagutuko dituzte. Jardunaldi horiek, apirilaren 8an egingo dituzte, Ordiziako Barrena jauregian. Leire Marañon Ordiziako Udaleko partaidetza eta boluntariotza arloko zinegotziak eman du gaur ekimen horren berri. Bere hitzetan, «gaur egun gutxik jartzen dute zalantzan gai publikoetan herritarren partaidetzaren beharra». Izan ere, «herritarrik gabe herri bat eraikitzea eta hobetzea ezinezkoa» da bere ustez. Hori dela-eta, Ordiziako Udaleko partaidetza delegazioa, ekimen horien inguruko jardunaldiak antolatzen hasi zen duela hiru urte. Aurten, beste herri batzuetako esperientziak ere ezagutu nahi dituzte. Hala goizeko saioan, bi gonbidatu izango dituzte. Batetik, Imanol Lasa, Herritarren Partaidetzarako Foru Bulegoko zuzendaria etorriko da. Bestetik, Ramon y Cajal unibertsitateko Ismael Blanco irakasle eta ikerlaria etorriko da Kataluniatik, herritarren partehartzeaz eta honek demokrazian duen eraginaz hitz egiteko. Arratsaldeko saioan berriz, Gasteiz, Zarautz eta Donostiako udaletako ordezkariak, euren herrietan aplikatutako esperientzia zehatzen inguruan ariko dira.
Tobera musika eskolak dantza topaketa antolatu du larunbaterako (apirilak 2) Zegaman. Horrelako ekitaldi bat prestatzen duen lehendabiziko aldia da, eta Toberako dantzari helduekin batera, Tolosako Udaberri dantza taldeko eta Legazpiko Korosti dantza taldeko kide helduak izango dira bertan. Dantza topaketari 18:00etan emango diote hasiera, Zegamako udaletxe aurrean, eta eguraldi txarra egiten badu berriz, Aitxuri herri eskolako patio estalian. Eskarmentu handiko taldeak Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak jakitera eman duenez, aurten Legazpin eta Seguran antolatutako Dantzari Txiki egunetan izan dira Toberakoak, duela bi urte hasitako bideari segida emanez. «Gurean ere bestelako dantza-taldeak hartzeko unea zela erabaki genuen eta beraz, larunbatean egingo dugu lehenengo ekimena». Parte hartuko duen taldeetako batek, Tolosako Udaberri dantza taldeak, 50 urte baino gehiago ditu. Herrialde askotan ibilitakoa da (Frantzian, Portugalen, Belgikan…) eta sari ugari jasotakoa. Legazpiko Korosti dantza taldeari berriz, 1982an haurrentzat eta gaztetxoentzat talde bat izateko helburuarekin sortu bazen ere 90. hamarkada hasieratik aurrera nagusien taldea batu zitzaion. Euskal Herritik kanpora ere hainbat erakustaldi egin ditu, besteak beste Bartzelonan, Galizian, Burgosen, Portugalen eta Frantzian. Lehenengoek dantza tradizionalak egiten dituzte eta bigarrengoek bide berriak ere uztartu dituzte. Gomez de Seguraren hitzetan «hortaz, Zegamako saioan gure ohitura sakonenek eta egungo aldaera berriek bat egingo dute, beti ere [...]
Ostiralean (apirilak 1) Gipuzkoako Udaberri Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Zegaman arratsaldeko zazpietatik aurrera. 3. mailako jubenilei dagokion partidan, segurarrek Donostiako Alde Zaharra-ko pilotariak izango dituzte aurkari. 1. ma...
Urtero bezala aurten ere Beasain Institutu Publikoko ikasleek antzezlana prestatu dute. Txindoki ikastetxeko batxilergoko ikasleak ariko dira aktore lanetan eta bestelako egitekoak egiten. Federico Garcia Lorcaren Bodas de Sangre lana antzerkirako moldatu dute eta lehen emanaldia bihar goizean egingo dute. 10:30ean DBHko 4. mailako ikasleen aurrean egingo dute estreineko emanaldia. Etzi, ostirala, beste bi emanaldi egingo dituzte. Lehena 11:30ean izango da, batxilergoko gainerako ikasleentzat eta herriko jubilatuentzat. Arratsaldeko zazpietan egingo dute emanaldi irekia, gainerako herritarrei, lagunei eta senitartekoei zuzendua. Aurten guztira, hogei lagunetik gora aritu dira antzezlana prestatzen. Hamalau aktore izango dira oholtzara igoko direnak eta bestelako lanetan beste zazpi ikasle ariko dira, denak Rosa Rojoren zuzendaritzapean. Pasioa eta poesia uztartuta Antzerki tailerreko kideek pasioa eta Lorcaren poesia uztartzen dituen antzezlana aukeratu dute aurtengo emanaldirako. Ezkontza baten ospakizuna oinarri hartuta, errefusatu bai baina ahaztu ezin den amodioa aterako da argitara. Baita senar eta seme baten heriotza bortitzak eraginda bi familien arteko gorroto eta ikusezina ere. Elena Zubiriak amaren papera egingo du, Iñaki Dorronsorok semearena, Julen Garcia izango da aita, eta alaba Ana Mendia. Marta Sargento neskamearen paperean sartuko da eta Paula Duque emaztearenean. Jokin Luna ilargia izango da, eskalea Luka Zabala, amaginarreba Amaia Erauskin, Leire Bujanda bizilaguna, neskatoa Saide Perez, [...]
Pasa den astean ETB1 telebista kateko Finlandia programarako desafio bat grabatu zuten Legazpin. Brinkola eta Legazpiren arteko apustua irudikatu zuten, Urtatzako urtegian jokatu zutena. Sorgintxulo aisialdi taldeko kideek hartu zuten bertan parte, neo...
Legazpiko Doinua musika eskolako ikasleek udaberri kontzertua eskainiko dute bihar arratsaldean. Latxartegi aretoan egingo dute emanaldia eta 18:00etan hasiko dute. Sarrera irekia da.
Etzi arratsaldean ipuin kontaketa saioa ospatuko dute Legazpiko liburutegian. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa izango da eta Ines Bengoak egingo ditu kontalari lanak. 18:00etan hasiko du saioa.
Beasaingo Andramendi Ikastolak bigarren merkatu txikia antolatuko du. Iazko abenduaren 18an egin zuten lehen aldiz azoka, eta haren balorazioa positiboa izan denez bigarrena egitea erabaki dute ikasturtea amaitu baino lehen. Maiatzeko lehen asteburua...
Herri Kontuen Euskal Auzitegiak argitaratu berri duen txosten baten arabera, Ordiziako Udalak ez zituen kontratazio administratiboko hainbat arau bete 2007an. Auzitegi horren arabera, orokorrean legea bete dela aitortzen badute ere, hainbat arau hauste jasotzen dira txostenean. Besteak beste, zenbait langile eta zerbitzu kontratatzerakoan erabilitako prozedura ez zela egokia izan dio auzitegi horrek. Kontratazioen arloan, zortzi funtzionario hartzeko garaian, ez dela «berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak» betetzen direnik bermatu esan du auzitegiak. Hala, udalak hainbat kasutan ez duela «kontratazio administratiboaren araudia bete» dio Kontu Auzitegiaren txostenak. Batetik, «kontratu bat kreditu egoki eta nahikorik gabe adjudikatzea» leporatzen dio udalari; bestetik, kontratu bat «negoziazio bidez egitea, dagokion lehiaketa eta publizitaterik egin gabe». Sozietate publikoei dagokionean berriz, kontratazio gehienak legea betez eta modu egokian egin badira ere, San Jose egoitzaren kasuan salbuespena ikusten dute. Kontu auzitegiak ebatzi duenez, «2007ko ariketan ez zen kontratazio arloa erregulatzen duen araudia bete». Hainbat gomendio ere egiten ditu, barne kontrol sistemari eta kudeaketa prozesuari dagokionean, kontabilitatea, pertsonala, kontratazioa eta subentzioak gainbegiratzeko. Bestalde, urte horretan 12.000 euro banatu zituzten udalaren plantillako 74 langileen artean, eskainitako zerbitzuen ordain moduan. Kopuru hori ordea, ez dagoela Euskal Funtzio Publikoari Buruzko Euskal Legean aurreikusten diren ordainsarien artean jasota dio kontu auzitegiak. Udal kontuen egoera [...]
Jackeline Urlak hitzaldia emango du bihar, martxoak 31, kultur etxean, 19:00etan. Urla antropologian doktorea eta Massachusetseko Unibertsitateko irakaslea da. Estatubatuarra izan arren, euskararen gainean hainbat lan eta ikerketa egin du. Joan den ...
Asteburu honetan Garagardo Festa ospatuko du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak Legazpin. Bigarren urtea da elkarte honek jaialdi hau antolatzen duena eta iaz bezala, Urbeltz pilotalekuan egingo dute aurten ere. Festa dirua biltzeko helburuz antolatzen dute, eta diru horrekin proiektu berriei ekiten diete. Iker Conejo elkarteko kideak dioenez, «maiatzeko klasikatik aparte, iaz mendiko bizikleten trabesia bat ere antolatu genuen. Aurten proiektu gehiago ere baditugu. Batetik, ekaina erdialdera egin nahi den jubenilen errepideko lasterketa bat, Aztirin egitekoa. Bestetik, negu aldera egiteko ziklo kross proba bat». Oraindik ere ideia hauei forma ematen ari dira baina Garagardo Festako diruak proiektu hauek garatzen lagunduko du. Bihar irekiko ditu ateak feriak eta igande gauera arte luzatuko da. Garagardoarekin batera, afariak ere emango dituzte Urbeltz pilotalekuan, eta igandean baita bazkariak ere. «Bestelako giro bat sortzeko balio dezake» dio Conejok. Ukondoa, saltxitxak, purea eta postreak jasotzen ditu aurtengo eskaintzak. 25 euroko menu berezi bat ere jarriko dute. Egunero 18:00etan irekiko dute gunea, igandean izan ezik. Egun honetan 13:30etik egongo da zabalik. Ziklo kross taldea Trabesia antolatzeaz gain, ziklo kross talde bat ere sortu zuten iaz. «Talderik ez zegoenez, ziklo krossean aritzen zirenei laguntzea erabaki zen. Arropa eman zitzaien eta mediku azterketak eta federatu fitxak ordaindu zitzaizkien» dio Conejok. Arropa [...]
Oripavi elkarteak gurasoei zuzendutako programako saioa egingo du bihar arratsaldean. Konturatzea argitzan izena eman diote bilkurari eta Rupa Rodriguezek gidatuko du. 18:00etan bilduko dira kultur etxeko ikastaro gelan.
Ostiral gauean zine klub proiekzio berri bat egingo dute Legazpiko Latxartegi aretoan. Luca Guadagnino zuzendari italiarraren Yo soy el amor filma egongo da ikusgai 22:15etik aurrera. Igandean berriz, Jane Campionen Bright Star filma proiektatuko dute...
Bihar arratsaldean Urola Garaia Udal Elkarteak Batzar Orokorra ospatuko du Legazpin. Mankomunitateko langileen soldaten egokitzapena, 2010eko kontu orokorraren onarpena eta 2011ko ekitaldirako aurrekontuaren onarpena tratatuko dituzte. Bilkura 19:00eta...
Urretxun Aitor Zaldua eta Iñaki Albisua izango dira zerrendaburuak; Zumarragan berriz, Sebas Iturriotz eta Josu Aztiria.
Zaldibiako Juan Inazio Iztueta Kultur Elkarteak lehenbiziko aldiz ikerketa beka sortu du, eta 16 urtetik gorako edozeinentzat deialdia zabaldu. Zaldibiako herritarrek, berdin gizonezkoek eta emakumezkoek, XX. mendean zituzten lanbideak eta zereginak ikertzeko helburua du bekak, eta 1.500 euroko ordaina izango du. Deialdia irekia da, eta banaka nahiz taldeka burutu ahalko da etnografia lana. Galduta dauden edo galtzear diren ofizioen berri jaso behar da; «jostunak, neskametza eta morrontza lanak, sendabelarren inguruko ezagupideak dituztenak, errementariak, ferratzaileak, serorak…», gidatu dute bekaren deitzaileek. Zeregin horietan jardun zirenei elkarrizketak egitea eta informazio horrekin azterketa lantzea eskatu dute, «ez trankribapen hutsa». Proiektuak apirilaren 29rako Beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek eskaera apirilaren 29ko 13:00etarako aurkeztu behar dute Zaldibiako udaletxean edo kultur etxean. Hiru-bat orrialdeko proiektu laburra egin behar da horretarako, aztertuko diren lanbideak, elkarrizketatuko diren pertsonak eta azterlanaren osagaiak eta izenburua zehaztuta. Norbere datuak eta curriculuma ere utzi behar dira, kartazal itxian. Jasotako proiektu guztien artetik bat aukeratuko du J.I. Iztueta Kultur Elkartearen epaimahaiak. Maiatzaren 31n jakinaraziko du erabakia. Ikertzaile hark jasoko du bekaren zenbatekoa, hiru alditan: %40 onespen agiria sinatzen denean (lehen hamar egunetan), %20 sei hilabetera (lanaren txosten laburra aurkeztuta), eta gainontzeko %40 lana osorik entregatutakoan. Azterlanaren kalitatea nahikoa ez dela iritziz gero eman [...]
Ostiral honetan izango da Zumarragako Misioen Taldeak antolatuta. Patata tortila izango da afaltzeko eta batez ere bertaratzen direnak gaiarekin sentsibilizatzea da...
Tailerrak, ikastaroak, topaketak eta azoka izango dira apirilean hasi eta ekainera arte luzatuko den egitarauaren barruan.