Lazkaoko jaiek badute irudia
Apirilaren 26tik maiatzaren 1era bitarte ospatuko diren Lazkaoko San Prudentzio jaiek badute irudi ofiziala. Herenegun aukeratu zuen epaimahaikoak, haurrek larunbatean plazan margotu zituzten lanen artetik. Iñigo Lasa Fresnedak egindako marrazkiak –irudian– apainduko du festetako egitarauaren azala. Beste 11 haurren marrazkiak ere azalduko dira egitarau-liburuxkaren barruko orrietan. Erakusketa ere jarriko dute kultur etxean lan guztiekin.