Garcia Lorcaren ‘Bodas de sangre’ lana antzezlan bihurtu dute
Urtero bezala aurten ere Beasain Institutu Publikoko ikasleek antzezlana prestatu dute. Txindoki ikastetxeko batxilergoko ikasleak ariko dira aktore lanetan eta bestelako egitekoak egiten. Federico Garcia Lorcaren Bodas de Sangre lana antzerkirako moldatu dute eta lehen emanaldia bihar goizean egingo dute. 10:30ean DBHko 4. mailako ikasleen aurrean egingo dute estreineko emanaldia. Etzi, ostirala, beste bi emanaldi egingo dituzte. Lehena 11:30ean izango da, batxilergoko gainerako ikasleentzat eta herriko jubilatuentzat. Arratsaldeko zazpietan egingo dute emanaldi irekia, gainerako herritarrei, lagunei eta senitartekoei zuzendua. Aurten guztira, hogei lagunetik gora aritu dira antzezlana prestatzen. Hamalau aktore izango dira oholtzara igoko direnak eta bestelako lanetan beste zazpi ikasle ariko dira, denak Rosa Rojoren zuzendaritzapean. Pasioa eta poesia uztartuta Antzerki tailerreko kideek pasioa eta Lorcaren poesia uztartzen dituen antzezlana aukeratu dute aurtengo emanaldirako. Ezkontza baten ospakizuna oinarri hartuta, errefusatu bai baina ahaztu ezin den amodioa aterako da argitara. Baita senar eta seme baten heriotza bortitzak eraginda bi familien arteko gorroto eta ikusezina ere. Elena Zubiriak amaren papera egingo du, Iñaki Dorronsorok semearena, Julen Garcia izango da aita, eta alaba Ana Mendia. Marta Sargento neskamearen paperean sartuko da eta Paula Duque emaztearenean. Jokin Luna ilargia izango da, eskalea Luka Zabala, amaginarreba Amaia Erauskin, Leire Bujanda bizilaguna, neskatoa Saide Perez, [...]
Urtero bezala aurten ere Beasain Institutu Publikoko ikasleek antzezlana prestatu dute. Txindoki ikastetxeko batxilergoko ikasleak ariko dira aktore lanetan eta bestelako egitekoak egiten. Federico Garcia Lorcaren Bodas de Sangre lana antzerkirako moldatu dute eta lehen emanaldia bihar goizean egingo dute. 10:30ean DBHko 4. mailako ikasleen aurrean egingo dute estreineko emanaldia.
Etzi, ostirala, beste bi emanaldi egingo dituzte. Lehena 11:30ean izango da, batxilergoko gainerako ikasleentzat eta herriko jubilatuentzat. Arratsaldeko zazpietan egingo dute emanaldi irekia, gainerako herritarrei, lagunei eta senitartekoei zuzendua.
Aurten guztira, hogei lagunetik gora aritu dira antzezlana prestatzen. Hamalau aktore izango dira oholtzara igoko direnak eta bestelako lanetan beste zazpi ikasle ariko dira, denak Rosa Rojoren zuzendaritzapean.
Pasioa eta poesia uztartuta
Antzerki tailerreko kideek pasioa eta Lorcaren poesia uztartzen dituen antzezlana aukeratu dute aurtengo emanaldirako. Ezkontza baten ospakizuna oinarri hartuta, errefusatu bai baina ahaztu ezin den amodioa aterako da argitara. Baita senar eta seme baten heriotza bortitzak eraginda bi familien arteko gorroto eta ikusezina ere.
Elena Zubiriak amaren papera egingo du, Iñaki Dorronsorok semearena, Julen Garcia izango da aita, eta alaba Ana Mendia. Marta Sargento neskamearen paperean sartuko da eta Paula Duque emaztearenean. Jokin Luna ilargia izango da, eskalea Luka Zabala, amaginarreba Amaia Erauskin, Leire Bujanda bizilaguna, neskatoa Saide Perez, morroia Gorka Irizar eta ehiztaria Idoia Oiarzabal.
Bestelako lanak egiten aritu dira eta ariko dira antzezlanean Maider Agirre. Nerea Saldias, Ibane Cerezo, Haizea Ezeiza, Maidel Alvarez, Amaia Alvarez eta Alazne Oiarbide. Diseinu grafikoari dagozkion lanak Julen Garciak egin ditu.