Zaldibiarren lanbideak ikertzeko beka sortu du Iztueta kultur elkarteak
Zaldibiako Juan Inazio Iztueta Kultur Elkarteak lehenbiziko aldiz ikerketa beka sortu du, eta 16 urtetik gorako edozeinentzat deialdia zabaldu. Zaldibiako herritarrek, berdin gizonezkoek eta emakumezkoek, XX. mendean zituzten lanbideak eta zereginak ikertzeko helburua du bekak, eta 1.500 euroko ordaina izango du. Deialdia irekia da, eta banaka nahiz taldeka burutu ahalko da etnografia lana. Galduta dauden edo galtzear diren ofizioen berri jaso behar da; «jostunak, neskametza eta morrontza lanak, sendabelarren inguruko ezagupideak dituztenak, errementariak, ferratzaileak, serorak…», gidatu dute bekaren deitzaileek. Zeregin horietan jardun zirenei elkarrizketak egitea eta informazio horrekin azterketa lantzea eskatu dute, «ez trankribapen hutsa». Proiektuak apirilaren 29rako Beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek eskaera apirilaren 29ko 13:00etarako aurkeztu behar dute Zaldibiako udaletxean edo kultur etxean. Hiru-bat orrialdeko proiektu laburra egin behar da horretarako, aztertuko diren lanbideak, elkarrizketatuko diren pertsonak eta azterlanaren osagaiak eta izenburua zehaztuta. Norbere datuak eta curriculuma ere utzi behar dira, kartazal itxian. Jasotako proiektu guztien artetik bat aukeratuko du J.I. Iztueta Kultur Elkartearen epaimahaiak. Maiatzaren 31n jakinaraziko du erabakia. Ikertzaile hark jasoko du bekaren zenbatekoa, hiru alditan: %40 onespen agiria sinatzen denean (lehen hamar egunetan), %20 sei hilabetera (lanaren txosten laburra aurkeztuta), eta gainontzeko %40 lana osorik entregatutakoan. Azterlanaren kalitatea nahikoa ez dela iritziz gero eman [...]
Zaldibiako Juan Inazio Iztueta Kultur Elkarteak lehenbiziko aldiz ikerketa beka sortu du, eta 16 urtetik gorako edozeinentzat deialdia zabaldu. Zaldibiako herritarrek, berdin gizonezkoek eta emakumezkoek, XX. mendean zituzten lanbideak eta zereginak ikertzeko helburua du bekak, eta 1.500 euroko ordaina izango du.
Deialdia irekia da, eta banaka nahiz taldeka burutu ahalko da etnografia lana. Galduta dauden edo galtzear diren ofizioen berri jaso behar da; «jostunak, neskametza eta morrontza lanak, sendabelarren inguruko ezagupideak dituztenak, errementariak, ferratzaileak, serorak…», gidatu dute bekaren deitzaileek. Zeregin horietan jardun zirenei elkarrizketak egitea eta informazio horrekin azterketa lantzea eskatu dute, «ez trankribapen hutsa».
Proiektuak apirilaren 29rako
Beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek eskaera apirilaren 29ko 13:00etarako aurkeztu behar dute Zaldibiako udaletxean edo kultur etxean. Hiru-bat orrialdeko proiektu laburra egin behar da horretarako, aztertuko diren lanbideak, elkarrizketatuko diren pertsonak eta azterlanaren osagaiak eta izenburua zehaztuta. Norbere datuak eta curriculuma ere utzi behar dira, kartazal itxian.
Jasotako proiektu guztien artetik bat aukeratuko du J.I. Iztueta Kultur Elkartearen epaimahaiak. Maiatzaren 31n jakinaraziko du erabakia. Ikertzaile hark jasoko du bekaren zenbatekoa, hiru alditan: %40 onespen agiria sinatzen denean (lehen hamar egunetan), %20 sei hilabetera (lanaren txosten laburra aurkeztuta), eta gainontzeko %40 lana osorik entregatutakoan. Azterlanaren kalitatea nahikoa ez dela iritziz gero eman gabe ere utz dezake.
Ikerketa lana bukatzeko urtebeteko epea izango da, 2012ko ekainaren 12ra bitartekoa. Lanerako tresnak, grabagailuak eta beste bitartekoak kultur elkartearenak erabili ahal izango ditu ikertzaileak. Behin bukatutakoan, www.iztueta.com webgunean edo beste euskarriren batean argitaratzeko eskubidea izango du Iztueta elkarteak, nahiz lanaren jabetza egilearena izango den.