Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketa egingo dute igandean Zegaman, Erlezain Egunaren barruan
Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketa egingo dute igandean (apirilak 3) Zegamako frontoian, Erlezain Egunerako prestatuta duten egitarauaren barruan. Ezti argi, ezti ilun eta milalore erako eztien lehiaketa izango da eta bailarako txapelketetan saritutako eztigileek parte hartu ahal izango dute bertan. Lehiaketari 10:30ean emango diote hasiera eta bukaera 12:30ean. Txapelketako sariak, 13:30ean banatuko dituzte Zegamako pilotalekuan bertan. Ezti Lehiaketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere prestatu dute iganderako. 11:30etan esaterako, ezti dastatze gidatua egingo dute Silvia Cañas adituaren eskutik. Ordurako jada erakusgai egongo dira pilotalekuan Euskal Herriko gozogileen gozoak eta pastelak. Eguerdiko hamabietatik aurrera Durrunbak Zegamako kaleak zeharkatuko ditu eta bertako pilotalekuan bukatuko du ibilaldia. Omenaldia urteko erlezainei Eguerdiko ordu batean urteko erlezainei omenaldia egingo diete. Aurten Urretxuko Felix Urzelai eta Azpeitiako Joxe Etxeberria izango dira omenduak, urteetan zehar egindako lanarengatik. 13:45etik aurrera bertaratutakoek Euskal Herriko gozogileen gozoak eta Adarragako txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute doan eta baita eztia ere. Aukera paregabea beraz gozozaleentzat, goizean ikusitako postrea ahora eramateko. Egunean zehar hainbat erakusketez ere gozatu ahalko da. Jendearen jakin-mina asetzeko adibidez, kristalezko kaxa batzuetan erleak edukiko dituzte, erlauntzean nola bizi diren ikusi ahal izateko. Erlezaintzan erabiltzen diren tresnen erakusketa ere egongo da jarrita eta artisaurik zein produktugilerik ere ez da faltako Zegaman. [...]
Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketa egingo dute igandean (apirilak 3) Zegamako frontoian, Erlezain Egunerako prestatuta duten egitarauaren barruan. Ezti argi, ezti ilun eta milalore erako eztien lehiaketa izango da eta bailarako txapelketetan saritutako eztigileek parte hartu ahal izango dute bertan. Lehiaketari 10:30ean emango diote hasiera eta bukaera 12:30ean. Txapelketako sariak, 13:30ean banatuko dituzte Zegamako pilotalekuan bertan.
Ezti Lehiaketaz gain, beste hainbat ekitaldi ere prestatu dute iganderako. 11:30etan esaterako, ezti dastatze gidatua egingo dute Silvia Cañas adituaren eskutik. Ordurako jada erakusgai egongo dira pilotalekuan Euskal Herriko gozogileen gozoak eta pastelak. Eguerdiko hamabietatik aurrera Durrunbak Zegamako kaleak zeharkatuko ditu eta bertako pilotalekuan bukatuko du ibilaldia.
Omenaldia urteko erlezainei
Eguerdiko ordu batean urteko erlezainei omenaldia egingo diete. Aurten Urretxuko Felix Urzelai eta Azpeitiako Joxe Etxeberria izango dira omenduak, urteetan zehar egindako lanarengatik.
13:45etik aurrera bertaratutakoek Euskal Herriko gozogileen gozoak eta Adarragako txokolate beroa dastatzeko aukera izango dute doan eta baita eztia ere. Aukera paregabea beraz gozozaleentzat, goizean ikusitako postrea ahora eramateko.
Egunean zehar hainbat erakusketez ere gozatu ahalko da. Jendearen jakin-mina asetzeko adibidez, kristalezko kaxa batzuetan erleak edukiko dituzte, erlauntzean nola bizi diren ikusi ahal izateko. Erlezaintzan erabiltzen diren tresnen erakusketa ere egongo da jarrita eta artisaurik zein produktugilerik ere ez da faltako Zegaman.
14:15ak aldera, bazkaria egingo dute Ostatuan eta urteroko moduan, erlezain ekipoa zozkatuko dute bertan.
Bertso jaialdia
Jaialdia bukatuta egon arren, arratsaldean ere izango da zertaz gozatua Zegaman, Kasino elkarteak bertso jaialdia antolatu baitu Zegamako Udaleko Kultura Batzordeak babestuta. Saioan Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Anjel Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariek parte hartuko dute. Gai jartzaile lanak berriz, Unai Elizasuk hartuko ditu bere gain. Bertsoak gustuko dituztenek beraz, Zegamako pilotalekuan izango dute hitzordua 18:30etik aurrera.
Hona egitarau osoa:
Bihar, ostirala
-20:00. Juan Carlos Irizarren kontzertua San Martin elizan.
Etzi, larunbata
-17:00. Silvia Cañasek Eztia eta honek gizakiarengan dituen onurak lelopean hitzaldia emango du kultur etxean.
-18:00. Dantza topaketa, Toberak antolatuta.
-19:30. 2011ko Euskolabel Urrezko Aizkolarien Txapelketako lehen kanporaketa frontoian.
Igandea
-10:00. Txistularien goiz eresia.
-10:30. Euskal Herriko gozogileen produktuen erakusketa.
-10:30. Gipuzkoako XIII. Ezti Lehiaketaren hasiera.
-11:30. Ezti dastatze gidatua.
-12:00. Durrunbaren hasiera Aseginolaza Anaien kaletik.
-12:15. Erleari eta erlezainei omenaldia.
-12:30. Durrunbaren eta ezti lehiaketaren bukaera.
-13:00. Urteko erlezainei omenaldia.
-13:15. Marrazki Lehiaketako sari banaketa.
-13:30. XIII. Gipuzkoako Ezti Lehiaketako sari banaketa.
-13:45. Gozoak eta eztia dastatzeko aukera, doan.
-14:15. Bazkari herrikoia Ostatuan.
-18:30. Bertso jaialdia pilotalekuan.