Sasieta datorren astean hasiko da konpost zakuak etxera banatzen
Etxeko hondakin organikoa bereizita biltzeko birziklatze prozesuan ari diren herritarren «lana» eskertzeko Sasieta Mankomunitateak gai horrekin egindako konpost zakukada bana oparituko die. Datorren astean hasiko dira lur-gozo zakuak banatzen. Aurrez...
Etxeko hondakin organikoa bereizita biltzeko birziklatze prozesuan ari diren herritarren «lana» eskertzeko Sasieta Mankomunitateak gai horrekin egindako konpost zakukada bana oparituko die. Datorren astean hasiko dira lur-gozo zakuak banatzen. Aurrez etxean jasoko duten kupoia aurkeztu behar dute herritarrek konposta jaso ahal izateko.
Sasietaren datuen arabera organikoaren bilketa berezitua martxan jarri den Goierriko sei herrietan –Idiazabal, Lazkao, Ataun, Beasain, Segura eta Olaberria– 4.300 herritar ari dira bereizten. «Denon artean orain arte 330.000 kilo desbideratu dira zabortegitik konpost bihurtzeko», dio Sasietaren esku-orriak.
Ahalegin hori eskertzeko eta hondakinekin lortzen den emaitza zer-nolakoa den jakiteko zakukada lur-gozo emango dute, udaberriko loreak aldatzen erabiltzeko aproposa.
Opari hori jasotzeko sei herrietako bakoitzean zehaztutako lekuetara joan behar da, eta etxerik etxe banatuko duten kupoia erakutsi. Herri bakoitzean apirilean egun jakinak zehaztu dituzte zakuak banatzeko, udaletxean (Seguran eta Beasainen plazan). Beasaingo Salbatoreko Garbigunean edozein egunetan trukatuko dute kupoia, goiz eta arratsalde.