Herriko biodibertsitatea hobetzeko zer egin daitekeen proposatu dute ikasleek
Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, biodibertsitatearen gaia landu dute ikasturte hasieratik Beasaingo ikastetxeetako 2.462 ikaslek. Hilabete hauetan zehar ikastitakoarekin atera dituzten ondorioak, udaleko ordezkariei jakinarazi dizkiete, elkarrekin herriko biodibertsitatea hobetzeko proposamenak eginez. Bioaniztasuna zer den, zein garrantzia duen, espezieak desgartzeko arrazoiak, eta biodibertsitatea mantentzeko zer egin daitekeen ikasi dute aurten ikasleek: landare motak, eskosistemak, landareen eta animalien arteko erlazioa, erreketako bioaniztasuna, paisaia ezberdinak, basoak… Aizkorri eta Aralar parke naturalak ere ezagutu dituzte ikasleek. Ezagutza lana amaituta, eta gai horien guztien inguruan hausnarketa eginda, Begoña Lasa Ingurugiro zinegotziarekin eta Aitor Aldasoro alkateordearekin bildu dira Alkartasuna Lizeoa, Andramendi Ikastola, Murumendi, La Salle eta Beasain Institutua ikastetxeetako ikasleak, herrian zein aldaketa egin daitezkeen proposatzeko. Proposamenak lau multzotan Proposamen guztiak lau multzotan banatu dituzte: berdeguneak, ibaiak, herritarrei zuzendutakoak eta hiri-altzariak. Hauek dira multzo bakoitzean egin dituzten proposamenak: BERDEGUNEAK: - Herria hazten doan einean, gune berde gehiago jarri, horietan bertako landareria lehenetsiz. - Berdeguneetan dauden zuhaitzen, landareen, loreen… inguruko informazioa ematen duten panelak jarri. - Berdeguneak txukun mantentzeko arautegiak jarri. - INDAR enpresa parean zuhaitzak landatu zarata murrizteko. - Txorientzat kabiak prestatu. ERREKA: - Erreka eta inguruak garbi mantentzea. - Erreka ertzetako erabilera publikoa ahalbidetuko duen ekosistema bultzatzea. - Erreka ahalik eta gutxien kanalizatzea. - [...]
Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan, biodibertsitatearen gaia landu dute ikasturte hasieratik Beasaingo ikastetxeetako 2.462 ikaslek. Hilabete hauetan zehar ikastitakoarekin atera dituzten ondorioak, udaleko ordezkariei jakinarazi dizkiete, elkarrekin herriko biodibertsitatea hobetzeko proposamenak eginez.
Bioaniztasuna zer den, zein garrantzia duen, espezieak desgartzeko arrazoiak, eta biodibertsitatea mantentzeko zer egin daitekeen ikasi dute aurten ikasleek: landare motak, eskosistemak, landareen eta animalien arteko erlazioa, erreketako bioaniztasuna, paisaia ezberdinak, basoak… Aizkorri eta Aralar parke naturalak ere ezagutu dituzte ikasleek.
Ezagutza lana amaituta, eta gai horien guztien inguruan hausnarketa eginda, Begoña Lasa Ingurugiro zinegotziarekin eta Aitor Aldasoro alkateordearekin bildu dira Alkartasuna Lizeoa, Andramendi Ikastola, Murumendi, La Salle eta Beasain Institutua ikastetxeetako ikasleak, herrian zein aldaketa egin daitezkeen proposatzeko.
Proposamenak lau multzotan
Proposamen guztiak lau multzotan banatu dituzte: berdeguneak, ibaiak, herritarrei zuzendutakoak eta hiri-altzariak. Hauek dira multzo bakoitzean egin dituzten proposamenak:
- BERDEGUNEAK:
– Herria hazten doan einean, gune berde gehiago jarri, horietan bertako landareria lehenetsiz.
– Berdeguneetan dauden zuhaitzen, landareen, loreen… inguruko informazioa ematen duten panelak jarri.
– Berdeguneak txukun mantentzeko arautegiak jarri.
– INDAR enpresa parean zuhaitzak landatu zarata murrizteko.
– Txorientzat kabiak prestatu.
- ERREKA:
– Erreka eta inguruak garbi mantentzea.
– Erreka ertzetako erabilera publikoa ahalbidetuko duen ekosistema bultzatzea.
– Erreka ahalik eta gutxien kanalizatzea.
– Errekara doazen isurketak kontrolatzea.
– Errekara zaborra botatzen dutenei isunak jartzea.
– Heriotzarik gabeko arrantza bultzatzea eta kanpoko arrazako animaliarik herriko erreketan ez sartzea.
- HIRI-ALTZARIAK
– Herriko parkeetan puskatuta dauden iturriak, altzariak… konpontzea.
– Sagastiguiti parkeko mahaiak eta aulkiak konpontzea.
– Iturriak neguan ere irekita mantentzea.
– Udaletxean postontzi bat jartzea, ikusitako triskantzak eta arazoak udalari jakinarazteko.
- HERRITARREI EGINDAKO PROPOSAMENAK
– Ume eta gazteei zuzenduriko barazki, lorategi… tailerrak antolatzea.
– Zuhaitz Egunean parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei zabaltzea.
– Sentsibilizazio kanpainak egitea.
– Baratza duten herritarrei laguntzak ematea.