Euskara sustatzeko diru laguntzen oinarriak onartu ditu Udalak
Ordiziako udalbatzak, euskara rloko diru laguntzak emateko deialdirako oinarriak onartu zituen, azken osoko bilkuran. Bertan, euskara ikasteko laguntzak ez ezik, euskarazko errotuluak jartzeko edota EBPNko egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako diru sariak aurreikusten dituzte. Dagoeneko zabalik dago laguntza horiek eskatzeko epea. Deialdi horretan, euskara ikasi eta hobetzeko ikastaroak egiten dituztenentzako laguntzak jasotzen dira. HABEk homologatutako ikastaroren bat egiten dutenek jaso ahal izango dituzte; baldintza nagusiak, Ordizian erroldatuta egon edo bertan lan egitea, eta eskolen %85eko asistentzia egiaztatzea dira. Gehienez, urteko 400 euroko laguntza jaso ahal izango da. Behin ikastaroa bukatutakoan egin behar dira eskaerak, Herritarren Arretarako Udal Bulegoan. Deialdi berean, merkataritza, ostalaritza eta enpresa alorrean, euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeagatik lor daitezkeen diru laguntzak ere jasota daude. Hala, errotuluen kasuan, euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak; laguntza, gehienez, 300 eurokoa izango da. Irudi korporatiboari dagokionean ere, kostuaren erdia bere gain hartuko du Udalak, muga, 120 euroan jarrita. Azkenik, webguneen kasuan, gehienez ere 350 euroko laguntza emango dute. Eskaerak, urtea bukatu aurretik egin behar dira. Diru laguntzen inguruko araudiak, laugarren puntuan, EBPNko kudeaketa plana garatzeko egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako laguntzak ere jasotzen ditu. Helburua, euskararen normalizazioaren aldeko eta erabilera bultzatzeko ekintzak laguntzea izango da. Laguntzak ematerako [...]
Ordiziako udalbatzak, euskara rloko diru laguntzak emateko deialdirako oinarriak onartu zituen, azken osoko bilkuran. Bertan, euskara ikasteko laguntzak ez ezik, euskarazko errotuluak jartzeko edota EBPNko egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako diru sariak aurreikusten dituzte. Dagoeneko zabalik dago laguntza horiek eskatzeko epea.
Deialdi horretan, euskara ikasi eta hobetzeko ikastaroak egiten dituztenentzako laguntzak jasotzen dira. HABEk homologatutako ikastaroren bat egiten dutenek jaso ahal izango dituzte; baldintza nagusiak, Ordizian erroldatuta egon edo bertan lan egitea, eta eskolen %85eko asistentzia egiaztatzea dira. Gehienez, urteko 400 euroko laguntza jaso ahal izango da. Behin ikastaroa bukatutakoan egin behar dira eskaerak, Herritarren Arretarako Udal Bulegoan.
Deialdi berean, merkataritza, ostalaritza eta enpresa alorrean, euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeagatik lor daitezkeen diru laguntzak ere jasota daude. Hala, errotuluen kasuan, euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak; laguntza, gehienez, 300 eurokoa izango da. Irudi korporatiboari dagokionean ere, kostuaren erdia bere gain hartuko du Udalak, muga, 120 euroan jarrita. Azkenik, webguneen kasuan, gehienez ere 350 euroko laguntza emango dute. Eskaerak, urtea bukatu aurretik egin behar dira.
Diru laguntzen inguruko araudiak, laugarren puntuan, EBPNko kudeaketa plana garatzeko egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako laguntzak ere jasotzen ditu. Helburua, euskararen normalizazioaren aldeko eta erabilera bultzatzeko ekintzak laguntzea izango da. Laguntzak ematerako garaian, jardueren kalitatea, egindako ekarpena, gizartean duen eragina, elkarteen arteko elkarlana edota elkartearen ibilbidea eta dedikazioa hartuko dituzte kontuan.
Oinarri horietan araututako diru laguntzek, 10.000 euroko aurrekontua izango dute.