‘Mea culpa’ liburua aurkeztu du Uxue Apaolazak
2009an Igartza Saria eskuratu zuen Uxue Apaolazak, eta atzo aurkeztu zuen sariketara eramandako proiektuaren azken idatzitik osatu duten liburua: Mea culpa. Hernaniarrak azaldu duenaren arabera, «iraganetik baletorkio bezala, metroan doala argazki bat ikusten du Lurrek egunkari baten azalean. Argazki horrek ondo itxi gabe zituen zauriak irekiko dizkio, eta kulpak sortutako amorruzko erreakzioa izango du». Erru sentimendu horrek eraginda, gaztaroko lagunekin geratuko da protagosnita, banan-banan hiltzeko. Baina pertsona horiek erahilda, Lurrek bere burua hilko duela dio Apaolazak. Gustatzen ez zaionarekiko amorru erreakzio horregatik aukeratu du idazleak hilketaren estruktura, «liburua kulparen inguruan dagoelako osatuta». Apaolazak dio Mea culpa ez dela nobela poliziakoa, baina irakurleari kuriositatea sortzea espero du. Hernaniarraren arabera, «idazlea bera da bere liburuaz hitz egiteko pertsonarik desegokiena». Horregatik, liburuaz hitz egiteko Anjel Errok hartu zuen hitza liburuaren aurkezpenean. Erroren ustez, «Mea culpa mugarri bat izango da, nahiz eta oraindik ez den jendearengana iritsi». «Barne thiller bat» Sei urte igaro dira Apaolazak Umeek gezurra esaten dutenetik liburua argitaratu zuenetik, baina Erroren arabera, atzo aurkeztutako liburua ere, aurrekoa bezala, «min eta amildegi berberetara gerturatzen da, baina bestelako heldutasun batekin». Protagonista hiltzailea dela aurreratu du Errok, «hala sentitzen delako eta bera hala sentiarazi dutenekiko hala izan nahi lukeelako». Horregatik, «hiltzera ausartzen ez den [...]
2009an Igartza Saria eskuratu zuen Uxue Apaolazak, eta atzo aurkeztu zuen sariketara eramandako proiektuaren azken idatzitik osatu duten liburua: Mea culpa. Hernaniarrak azaldu duenaren arabera, «iraganetik baletorkio bezala, metroan doala argazki bat ikusten du Lurrek egunkari baten azalean. Argazki horrek ondo itxi gabe zituen zauriak irekiko dizkio, eta kulpak sortutako amorruzko erreakzioa izango du».
Erru sentimendu horrek eraginda, gaztaroko lagunekin geratuko da protagosnita, banan-banan hiltzeko. Baina pertsona horiek erahilda, Lurrek bere burua hilko duela dio Apaolazak. Gustatzen ez zaionarekiko amorru erreakzio horregatik aukeratu du idazleak hilketaren estruktura, «liburua kulparen inguruan dagoelako osatuta». Apaolazak dio Mea culpa ez dela nobela poliziakoa, baina irakurleari kuriositatea sortzea espero du.
Hernaniarraren arabera, «idazlea bera da bere liburuaz hitz egiteko pertsonarik desegokiena». Horregatik, liburuaz hitz egiteko Anjel Errok hartu zuen hitza liburuaren aurkezpenean. Erroren ustez, «Mea culpa mugarri bat izango da, nahiz eta oraindik ez den jendearengana iritsi».
«Barne thiller bat»
Sei urte igaro dira Apaolazak Umeek gezurra esaten dutenetik liburua argitaratu zuenetik, baina Erroren arabera, atzo aurkeztutako liburua ere, aurrekoa bezala, «min eta amildegi berberetara gerturatzen da, baina bestelako heldutasun batekin».
Protagonista hiltzailea dela aurreratu du Errok, «hala sentitzen delako eta bera hala sentiarazi dutenekiko hala izan nahi lukeelako». Horregatik, «hiltzera ausartzen ez den protagonista» da Lur, eta nobela «barne thriller bat ean bihurtzen du». Hori hala dela arrazoitzeko, liburuko pasarte bat aukeratu du Errok: «Inoiz ez nintzen hiltzera ausartu, ezta fikzioan ere, eta gutxiago lehenengo pertsonan».
Thriller ez ezik, farwest-eko abentura bat ere badela dio Errok, «mendeku goseak hil duelako protagonista, eta zentzu zabalean, bere iragana garbitzen joango delako». Guzti horren oinarrian kulpa dagoela azaldu dute bi idazleek liburuaren aurkezpenean, eta Errok liburuko beste aipu baten bidez arrazoitu du hori horrela dela: «Dena kulpa sentimendua da, intraszendentea, hutsala, handiustea».
Tonu poetikoan idatzia
Errok ez du liburuak duen gogortasuna ezkutatu nahi izan, baina Apaolazak idatzi erabili duen «ahots poetikoa» azpimarratu du: «Horrek egiten dit Uxue eta bere idaztankera bereziki erakargarria. Liburua irakurri ondoren sentitu dut luzera laguntzea nahi duzun ahots bat dela Mea culpa».
Horregaik, uneoro, « protagonista nonbait sartuta eraman nahiko nuke, museotako koadorak azaltzeko erabiltzen diren pinganilo horiek bezala, mundua bestela ikusaraziko zidana izan zedin».
Autobiografiarik ez
Liburuko pertsonaia emakumezkoa izan arren, eta Madrilen bizi arren, bere buruarekin zer ikusirik ez duela argitu du Apaolazak, nahiz eta bera ere emakumea izan eta Madrilen bizi: «Pertsonaia guztien artetik erreala den bakarra ni naiz; ez daude pertsonaia errealak, beraz,pertsonaia guztia fikzioa dira, eta errealitatearekin edozein kointzidentzia kasualitatea da».