Erabakitzeko eskubidearen aldeko konpromisoa berretsi dute Goierriko 17 udalerrik
Goierriko 17 udaletako alkateak Itsasondon elkartu dira gaur eguerdian, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian parte hartzeko eta egun seinalatuaren oroimena plazaratzeko. ‘Itsasondo 1931-Goierri 2011. Autodeterminazioa gero eta argiago’ goiburupean eta Nazioen Mundua ekimenak bultzatuta, iaz Igartzako Manifestuarekin hartutako konpromisoa berritu dute Goierri beheko udalek. 2010ean udalbatzarretan onartu zuten herri horietan guztietan. Gaur bete dira, hain justu, 80 urte Itsasondoko Udalbatza eratu berriak autodeterminazio ariketa planteatu eta aurreneko aldiz adierazpen ofizial bihurtu zuenetik. 1931ko apirilaren 18an, igandea, Errepublika aldarrikatu zenetik lau egunera, udala osatu zuten, hilaren 12an hauteskundeetan hautatutako zazpi zinegotziek. Udala osatzeko batzarraren bukaeran “Euskal Errepublika, gainerako Iberiar Errepublikekin konfederatua” sortzeko eskaera egin zuten udalkide itsasondoarrek, “Euskal Herriaren autodeterminazioaren lehen ekintza” gisara. Adierazpen hartatik 80 urtera gogoan izan dute Goierriko gaur egungo alkateek ekimena. Ekitaldia aurkeztu duen Mikel Aramendi analista eta kazetari itsasondoarraren arabera “ekarpen politiko handia” izan zen erabaki hura. “Ekarpen haren funtsa izan zen euskaltzaletasun politikoa, iraganari bista kendu gabe, etorkizunera begira ipintzea. Izan ere, lehenbizikoz aipatzen zen herrien eskubidea herri honentzat, Euskal Herriarentzat, geroztik Nazio Batuek eta munduko komunitateak onartu dutena”, esan du Aramendik. Honako herrietako alkateek parte hartu dute ekitaldian: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain. Mutiloa [...]
Goierriko 17 udaletako alkateak Itsasondon elkartu dira gaur eguerdian, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian parte hartzeko eta egun seinalatuaren oroimena plazaratzeko. ‘Itsasondo 1931-Goierri 2011. Autodeterminazioa gero eta argiago’ goiburupean eta Nazioen Mundua ekimenak bultzatuta, iaz Igartzako Manifestuarekin hartutako konpromisoa berritu dute Goierri beheko udalek. 2010ean udalbatzarretan onartu zuten herri horietan guztietan.

Goierriko 17 alkate-zinegotzi, gaur, Itsasondon, erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian. Arg.: Aimar Maiz
Gaur bete dira, hain justu, 80 urte Itsasondoko Udalbatza eratu berriak autodeterminazio ariketa planteatu eta aurreneko aldiz adierazpen ofizial bihurtu zuenetik. 1931ko apirilaren 18an, igandea, Errepublika aldarrikatu zenetik lau egunera, udala osatu zuten, hilaren 12an hauteskundeetan hautatutako zazpi zinegotziek. Udala osatzeko batzarraren bukaeran “Euskal Errepublika, gainerako Iberiar Errepublikekin konfederatua” sortzeko eskaera egin zuten udalkide itsasondoarrek, “Euskal Herriaren autodeterminazioaren lehen ekintza” gisara.
Adierazpen hartatik 80 urtera gogoan izan dute Goierriko gaur egungo alkateek ekimena. Ekitaldia aurkeztu duen Mikel Aramendi analista eta kazetari itsasondoarraren arabera “ekarpen politiko handia” izan zen erabaki hura. “Ekarpen haren funtsa izan zen euskaltzaletasun politikoa, iraganari bista kendu gabe, etorkizunera begira ipintzea. Izan ere, lehenbizikoz aipatzen zen herrien eskubidea herri honentzat, Euskal Herriarentzat, geroztik Nazio Batuek eta munduko komunitateak onartu dutena”, esan du Aramendik.
Honako herrietako alkateek parte hartu dute ekitaldian: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Olaberria, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain. Mutiloa ea Ordizia zinegotzi banak ordezkatu dituzte. Goierri behearen esparruan garatu du Nazioen Munduak gaurko ekitaldia.
Duela 80 urteko adierazpena ekartzeaz gain, iaz Goierri beheko udalbatza guztiek onartu zuten Igartzako Manifestuarekin lotu dute eskakizuna. Patxi Plazaola Beasaingo alkateak irakurri du Larraitzen goierritarrek berretsi zuten agiria.
Bukatzeko, Bigarren Errepublikako aurreneko Itsasondoko aurreneko udalbatza osatu zuten zinegotzien ondorengoak omendu dituzte. Orduan alkate zen Manuel Sarasolaren seme Jokin Sarasolak jaso du oroigarria, 1931ko apirilaren 18ko akta zatiaren eta Igartzako Manifestuaren kopia dituena.

Jokin Sarasola, 1931n alkate jarri zen Manuel Sarasolaren semea, orduko udalkideen ondorengoen izenean oroigarria jasotzen. Arg.: Aimar Maiz
Honako zazpi itsasondoarrek osatu zuten udalbatza hura, gaur 80 urte: Jose Manuel Sarasola Zalakain (alkatea), Luciano Aranburu Mujika (lehen alkateordea), Francisco Mari Garmendia Garmendia (sindikoa), Jose Francisco Otegi Urretabizkaia, Jose Vicente Sarasola Garmendia, Francisco Ibarguren Senpertegi eta Jose Luis Arbilla Gaintzarain.
1931ko adierazpena autodeterminazioaz
Duela 80 urte justu Udala eratu ondoren, eta karguak banatu ondoren, batzarreko azkeneko puntuan landu zuten gaia, autodeterminazioa agiri ofizial batean lehenbizikoz txertatuko zuena.
Mikel Aramendi kazetariak ikertu eta iaz Itsasondo 2.0 aldizkarian argitaratu zuenez, testu hori EAJren bidez iritsiko zen Itsasondora. “Lau egun lehenago, Errepublika aldarrikatu zeneko egunean bertan, Donostiako Udalbatzan jelkideen gutxiengoa osatzen zuten zinegotziek idatzi berbera aurkeztu zuten Gipuzkoako hiriburuan. Itsasondon, ordea, alkateak eta zinegotzi guztiek (haietako bi ez ziren orduan zuzenki nazionalistak; beste bostak bai) aho batez onartu zutenez, Donostian ez bezalako ofizialtasuna hartu zuen adierazpenak”, idatzi zuen Aramendik. Hala, 1931ko apirilaren 18ko Itsasondoko udalbatzarreko adierazpenekoa “kontzeptu politiko horrek [autodeterminazioak] euskal –eta agian espainiar– politikagintzan duen lehen agerpen ofizial instituzionala” litzateke.
Danel Etxeberria Itsasondoko zinegotziak irakurri du hitzez hitz duela 80 urteko adierazpena. Hauxe da:
Y por último, puestos todos los Sres. Concejales de una misma conformidad, se acordó lo siguiente:
En este momento histórico en que se ha desaparecido el régimen destructor de nuestra libertad política como nación, ante el hecho de la nueva estructuración del Estado Español, después de afirmar los derechos natuales e históricos que como tal Nación le corresponden, reclama como primer acto de auto-determinación del País Vasco la proclamación de la República Vasca confederada con las demás Repúblicas Ibéricas.
A tal fin significa su enérgico apoyo hacia quienes en tierra vasca pugnan por el cumplimiento de cuanto en este orden se estableció en el solelmne pacto de Donostia, y piden que adoptado por la Corporación este acuerdo, se transmita inmediatamente al Presidente del Gobierno Provisional, y al Excmo. Sr. Gobernador de la República de Guipúzcoa.
Y no habiendo más asuntos que tratar se dio por terminada esta sesión.
Pisu politiko eta historiko handiko astea izan 1931ko apirilaren 12tik 18rako astea. Astelehenean, hilaren 12an, hauteskundeak egin ziren, aspaldiko partez. Asteartean, Espainiako errege Alfontso XIII.ak Madrildik alde egin zuen. Asteazkenean, apirilak 14, Errepublika aldarrikatu zen estatu osoan, eta kontrola behin-behineko gobernuak eta agintari berriek hartu zuten. Ostegunean, “premiatasun horren barnean” Aramendiren arabera, Itsasondon ere karguaz jabetu zen Manuel Sarasola alkate hautatua. Igandean, apirilaren 18an, eratu zen ofizialki udala.